Izaskun Igoak ‘Hotza bazkatzen’ lana aurkeztu du

Lanak kontzientzia eta izatea ditu ardatz. Gorputzari uko egin gabe, haragoko kezka eta gogoetetan sakontzeko gaitasuna erakusten duela azpimarratu du Balea Zuria argitaletxeak, orekari eutsiz eta hunkigarri izanez. Sen poetikoa eta egileak han-hemenka, omenaldi modura, erabili dituen erreferentziak ere nabarmendu ditu. Hotza bazkatzen liburua Izaskun Igoaren lehen lana da eta honekin eskuratu du, hain zuzen […]

Read More… from Izaskun Igoak ‘Hotza bazkatzen’ lana aurkeztu du

Eztena arte eszenikoen jaialdia ekainaren 5etik 12ra egingo da Errenterian

Aurtengo edizioan askotariko zortzi ikuskizun ikusteko aukera egongo da Lekuona Fabrikan, Mikelazulo kultur elkartean eta Niessen auditorioan. Ekainaren 5etik 12ra bitartean, Eztena arte eszenikoen edizio berria egingo dute Errenterian, Zizt! Kultur elkarteak, Mikelazulo kultur elkarteak eta Errenteriako Udalak antolatuta, EHAZE Antzerki taldearen laguntzarekin. Jaialdia duela 14 urte sortu zen edukietan, formetan, zein antolakuntza moduetan arriskuak […]

Read More… from Eztena arte eszenikoen jaialdia ekainaren 5etik 12ra egingo da Errenterian

Kimia Kamvari izango da aurtengo Artea abian egitasmoan parte hartuko duen artista

Azaroan inauguratuko da bere lanekin osatutako erakusketa Donostiako San Telmo Museoko Laborategian. Kimia Kamvari (Kolonia, 1986) izango da aurten Artea abian proiektuan parte hartuko duen artista, 2020ko lehen edizioan Nagore Amenabarrok parte hartu ondoren. Ekimen honen bidez, Kutxa Fundazioak eta Donostiako San Telmo Museoak beren ibilbide profesionalaren hasieran eta beren obraren aurkezpen monografikoari aurre egiteko […]

Read More… from Kimia Kamvari izango da aurtengo Artea abian egitasmoan parte hartuko duen artista

Sardiniako bertso jarriak eta bat-batekoak Usurbilen eta Azpeitian

Emanaldia maiatzaren 19an eta 20an eskainiko da. Sarrerek 5 euro balio dute Bertsozale Elkarteko bazkideentzat eta 7 gainerako zaleentzat; www.bertsosarrerak.eus atarian eskura daitezke. Bertsozale Elkarteak bere ekimenez eta elkarlanean antolatutako saio esperimentalak dira Bidaiak. Azaldu dutenez, “ohiko bertso plazatik harago, bestelako emanaldi eta saiakera berritzaileei aukera ematea du helburu, bertso plazaren formatuen ertzak zorrozteko eta […]

Read More… from Sardiniako bertso jarriak eta bat-batekoak Usurbilen eta Azpeitian

Bizkaiko 44 museok bat egingo dute Museoen Nazioarteko Egunarekin

Herritarrak museo horien “boterea sentitzera gonbidatu nahi dituzte. Herritarrei museoen aniztasuna eta aberastasuna eskuratzen laguntzeko asmoz, Bizkaiko 44 museok bat egingo dute Museoen Nazioarteko Egunarekin asteazkenean, maiatzak 18. Museoak aktibo daude eta jarduerak eskaintzen dituzte urte osoan zehar. Hori dela eta, oraingo honetan Bizkaiko Foru Aldundiak museo horien garrantzia eta eginkizuna azpimarratu nahi ditu, ez […]

Read More… from Bizkaiko 44 museok bat egingo dute Museoen Nazioarteko Egunarekin

Irakurketa feminista taldeen II. Topaketa egingo dute maiatzaren 28an, Ikaztegietan

Solasaldia eta bertso saio literarioa antolatu dituzte, besteak beste. Ikaztegietako irakurketa feminista taldeak Tolosaldeko Irakurketa Feminista taldeen bigarren topaketa antolatu du datorren maiatzaren 28rako. Iaz Lezon izan zen lehen topaketa eta izandako harrera onaren ostean, bigarren edizio hau antolatzea erabaki dute, oraingoan, baina, Ikaztegietan izango da eta egun osoko egitaraua prestatu dute. Antolatzaileek Tolosaldeko Atarirako […]

Read More… from Irakurketa feminista taldeen II. Topaketa egingo dute maiatzaren 28an, Ikaztegietan

Egitarau berezia prestatu dute San Telmo Museoan 2022ko Museoen Nazioarteko Egunaren harira

Doako sarrera maiatzaren 18an, 21ean eta 22an. Bisita gidatu eta musika eta dantza egitaraua izango dira Udalaren Musika eta Dantza Eskolarekin eta Francisco Escudero Kontserbatorioarekin lankidetzan. Museoen Nazioarteko Egunaren harira, egitarau berezia antolatu dute Donostiako San Telmo Museoan. Maiatzaren 18an, asteazkena, sarrera doakoa izango da, eta ospakizuna asteburura ere iritsiko da, larunbatean eta igandean, maiatzaren […]

Read More… from Egitarau berezia prestatu dute San Telmo Museoan 2022ko Museoen Nazioarteko Egunaren harira

Anjel Lertxundi idazleak ‘Desertuan behatxuloa’ liburua kaleratu du

Saiakeraren zentzu betean ari da idazlea liburu honetan enbor askotarikoei ezpal askotarikoak ateratzeko lanean. Anjel Lertxundi idazleak Desertuan behatxuloa izeneko saiakera aurkeztu du Alberdania argitaletxearen eskutik eta Juan Kruz Igerabide lagunarekin batera. Edizio lanetan aritu da azken hau eta egilearen testuen edizio lana egiteak bertigo pixka bat ematen diola ere aitortu du. “Abian doan tren […]

Read More… from Anjel Lertxundi idazleak ‘Desertuan behatxuloa’ liburua kaleratu du

‘Imajinatu Zinemaldia’ erakusketak publikoari egingo dio gorazarre

Erakusketa Tabakaleran egongo da ikusgai eta herritarrak, edizioz edizio, ateratzen joan diren argazkiak ere egongo dira ikusgai. Donostiako Zinemaldiak eta Tabakalera  zentroak Imajinatu Zinemaldia izeneko erakusketa antolatu dute, Zinemaldiaren 70. Urteurrenaren harira. Morgancrea estudioa da komisarioa eta uztailaren 4tik irailaren 24ra egongo da ikusgai Tabakalerako hainbat instalaziotan. Antolatzaileek azaldu dutenez, “helburua da industriari, komunikabideei eta […]

Read More… from ‘Imajinatu Zinemaldia’ erakusketak publikoari egingo dio gorazarre

Museoen Nazioarteko Egunaren harira ate irekiak izango dira Tolosako Topic museoan

Jarduera-programa zabala antolatu dute maiatzaren 13 eta 14rako. 1977tik hona, Museoen Nazioarteko Kontseiluak urtero Museoen Nazioarteko Eguna antolatzen du maiatzaren 18an, nazioarteko museo-komunitatearentzako une berezia. Ekimenaren helburua museoak bitarteko garrantzitsuak direla erakustea da kultura-trukerako, kulturak aberasteko eta herrien arteko elkar ulertzea, lankidetza eta bakea garatzeko. Ohi bezala, Tolosako Topic museoak efemeride hori ospatuko du aurten […]

Read More… from Museoen Nazioarteko Egunaren harira ate irekiak izango dira Tolosako Topic museoan