Bihar abiatuko da ‘Erro(re)tik’ mintegiaren bigarren edizioa Donostiako Tabakaleran

Zaurgarrituak eta prekarizatuak diren talde, erakunde zein norbanakoekin egon, partekatu eta aliantzak esploratzeko topagunea izango da. Hitzaldiak, mahai-inguruak, lantegiak… biltzen ditu egitarauak. Maiatzaren 12tik 14ra bitartean, Donostiako Tabakalera zentroak Erro(re)tik mintegiaren bigarren edizioa hartuko du. Mintegi honek gogoeta eta elkarrizketarako plaza izan nahi du eta zaurgarrituak eta prekarizatuak diren talde, erakunde zein norbanakoekin egon, partekatu […]

Read More… from Bihar abiatuko da ‘Erro(re)tik’ mintegiaren bigarren edizioa Donostiako Tabakaleran

Gazte Tour programak Gipuzkoako beste hiru udalerritara zabaldu du egitaraua

Programak musika eta arte eszenikoen inguruko hainbat jarduera biltzen ditu. Ekimena Goierrira, Tolosaldera eta Urola Kostara iritsiko da lehen aldiz, Ordizia, Tolosa eta Zarautz gehitu baitira edizio honetara. Musikarekin eta arte eszenikoekin lotutako hainbat jarduera biltzen dituen programa da Gazte Tour, 16 eta 25 urte bitarteko gazte gipuzkoarrei zuzendua. Isaac Palencia Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura […]

Read More… from Gazte Tour programak Gipuzkoako beste hiru udalerritara zabaldu du egitaraua

Tolosako Ekinbide Etxeak kontzertu ziklo bat antolatu du Musikenerekin lankidetzan

Maiatzeko larunbat guztietan izango dira, Topic Museoan, 11:30ean. Tolosako Ekinbide Etxeak, Musikenerekin lankidetzan, formatu txikiko kontzertu batzuk antolatu ditu maiatzeko larunbat guztietarako, Maiatzeko Doinuak izenburupean. Topic Museoan izango dira, goizeko 11:30ean. Hala, Tolosako Ekinbide Etxeak jarduera berri bati atea irekiko dio, bere jarduera-esparrua zabaltzeko. Musikenen bost master ofizial daude eta horietako bat interpretazio klasikoa da. […]

Read More… from Tolosako Ekinbide Etxeak kontzertu ziklo bat antolatu du Musikenerekin lankidetzan

[BIDEOA] Delirium Tremens taldeak ‘Hordago’ lan berria kaleratu eta bira egingo du Euskal Herrian

Maiatzaren bukaeran Barakaldoko BECen kontzertu handia egingo dute Delirium Tremens taldekoek, Deskontrol eta McOnak taldeekin batera. Dagoeneko edukieraren hiru laurdenak salduta daudela aurreratu dute, eta pozik agertu dira. Delirium Tremens taldeak estudioko bi disko eta zuzeneko bat grabatuta utzi zituen eskenatokiak aspaldi. Iñigo Muguruza taldeko gitarra-jolearen heriotzaren ostean antolatutako kontzertuan gogotsu aritu ostean, taldearekin berriz […]

Read More… from [BIDEOA] Delirium Tremens taldeak ‘Hordago’ lan berria kaleratu eta bira egingo du Euskal Herrian

33. Gazteen Antzerki Topaketa egingo da maiatzaren 16tik ekainaren 15era

Antzerki Topaketa honen helburua gazteak antzerkiarekin harremanetan jartzea da. Era berean, kultura-ekitaldietara joateko eta haietaz gozatzeko ohitura ere sustatu nahi da, eta horrela kultura-jarduerak bultzatu. Maiatzaren 16tik ekainaren 15era bitartean Donostiako 33. Gazteen Antzerki Topaketa izango da. Donostia Gazteriak antolatuko du ekimena, eta aurtengo edizioak Donostia Kulturaren eta Kutxa Kulturaren laguntza izango du. Denetara 24 […]

Read More… from 33. Gazteen Antzerki Topaketa egingo da maiatzaren 16tik ekainaren 15era

Poltsiko Antzerkia jaialdia maiatzaren 5etik 22ra bitartean egingo da Donostian

Jaialdia maiatzeko hiru astetan zehar egingo da eta emanaldiak ostegunetik igandera izango dira. Berrikuntza gisa, jaialdia tabernetara itzuliko da, aurreko edizioa ia osorik aire zabalean kokatutako karpetan egin ondoren. Donostia Kulturak, kultur etxe sarearen bitartez, Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren beste edizio bat aurkeztu du gaur goizean. Hogeita hamaikagarren edizioa izango da maiatzaren 5etik 22ra bitartean egingo […]

Read More… from Poltsiko Antzerkia jaialdia maiatzaren 5etik 22ra bitartean egingo da Donostian

Dantz Point programak musika elektronikoa eta ondarea uztartuko ditu

Aurtengo edizioan espazio hauetan egingo dira emanaldiak: Tolosako Zumardi Txikia, Oiartzungo Arditurriko meategiak, Lasarte-Oriako Brigiden komentua edo Donostiako Kursaaleko terrazak. Irun eta Hondarribian ere izango dira ekitaldiak, oraindik zehaztu gabeko guneetan. Ondarea musika elektronikoarekin eta abangoardiakoarekin uztartzen duen programa da Dantz Point. Bi urteko pandemiaren ondoren, zuzeneko emanaldiak berreskuratuko ditu aurtengo edizioak. Orotara, sei ekitaldi […]

Read More… from Dantz Point programak musika elektronikoa eta ondarea uztartuko ditu

Maiatzaren 8an Gipuzkoako Erroten Egunaren 1. edizioa ospatuko dute

Ondare-elementu horien inguruko jarduera programa zabala antolatu da, horiek balioan jarri eta jendeari ezagutarazteko Errotak gure ondare historiko, teknologiko, antropologiko eta etnografikoaren parte dira. Mende askotan zehar garrantzi handia izan dute Gipuzkoako garapen sozial, ekonomiko eta industrialean. Lurraldearen antolaketaren eta giza jardueraren adierazpenik esanguratsuenetako bat dira, ondare adierazgarria, gizakiak bere ingurunearekin dituen harremanei buruz hitz […]

Read More… from Maiatzaren 8an Gipuzkoako Erroten Egunaren 1. edizioa ospatuko dute

Eider Rodriguezen ‘Eraikuntzarako materiala’ eleberriak irabazi du 2021eko 111 Akademiaren Saria

Irakurlea etsipenaren eta oroiminaren arteko eremu lausora daraman literatur lan ederra dela nabarmendu du Akademiak. “Idazkera neurtua eta neurritsua. Estilo aparta. Hunkigarria da ikustea zer nolako eragina izan zuen aitaren heriotzak protagonistarengan, eta zein ondo azaltzen dion hori irakurleari”. Jendaurreko sari-emate ekitaldia ekainean egingo dutela iragarri dute. 111 Akademiak Eider Rodriguezi (Orereta, 1977) emango dio […]

Read More… from Eider Rodriguezen ‘Eraikuntzarako materiala’ eleberriak irabazi du 2021eko 111 Akademiaren Saria

Skakeitan taldeak agur esan du

Ibilbideari amaiera emateko 112 izeneko kanta eta bideoklipa aurkeztu du taldeak eta agur bira egingo duela iragarri du. Hamalau urteko ibilbidearen ostean, agur esatea erabaki du Skakeitan taldeak. Sare sozialetan zabaldutako mezu baten bidez eman du ezagutzera erabakia, “iaz elkartu ginen ordura arte bizitakoaz hitz egiteko, gure barruan generaman horri argazki bat ateratzeko. Maitasun istorio […]

Read More… from Skakeitan taldeak agur esan du