Oreka izango da DFeria azokaren 28. edizioaren gai nagusia

Reskate arte kolektiboak sortu du aurtengo kartela. Martxoaren 14tik eta 17ra bitartean izango da DFeria Donostian. 2022ko DFeria azokaren gai nagusia oreka izango dela iragarri du antolakuntzak, “bi indar edo gehiagoren arteko orek”, zehaztu du. “Harmonia egoera espazio fisiko batean, edo baita pertsona baten barruan ere. Kudeaketa eraginkorra ekonomian, botere oreka politikan, buru osasuna edo […]

Read More… from Oreka izango da DFeria azokaren 28. edizioaren gai nagusia

Hamaika Entzuteko! VII. irrati-piezen lehiaketako sariak banatuko dira gaur Donostian

Euskarazko pieza onenaren saria Mari Joxe Azurtzaren Euskara ez da egun bakarreko kontua lanarentzat izango da. Donostia Kultura Irratiak antolatutako Hamaika Entzuteko! VII. Irrati-piezen lehiaketako sariak banatuko dira gaur, Victoria Eugenia antzokian. Sari nagusia Antonio Gonzalezentzat eta Laura Romerorentzat izango da, Una puerta, un portal piezagatik. Euskarazko pieza onenaren saria, berriz, Mari Joxe Azurtzaren Euskara […]

Read More… from Hamaika Entzuteko! VII. irrati-piezen lehiaketako sariak banatuko dira gaur Donostian

Mariasun Landa Sarietarako lanak aurkezteko epea zabalik da

Lanak bidaltzeko epea 2022ko urtarrilaren 31n bukatuko da eta martxoan irabazleen izenak emango dira ezagutzera. Helburua da gizarteko arlo desberdinetan emakumeek Errenteriari egindako ekarpenaren berri emango duten idazlanak sustatu, aitortu eta saritzea. Errenteriako Udalak, Berdintasunerako Kontseiluaren babesarekin, hamabigarren urtez Mariasun Landa Sariak martxan jarri ditu. Azaldu dutenez, ekimen hau “Errenteriako Berdintasun Planaren baitan kokatuta dago […]

Read More… from Mariasun Landa Sarietarako lanak aurkezteko epea zabalik da

Ane Arzelus ilustratzaile donostiarraren erakusketa Donostian ikusgai

Abenduaren 15etik 2022ko martxoaren 22ra bitartean bisitatu ahal izango da erakusketa, Donostiako Aiete Kultur Etxean. Ane Arzelus ilustratzaile eta diseinatzailearen (Donostia, 1993) erakusketa ikusgai egongo da asteazkenetik aurrera, abenduak 15, Aiete Kultur Etxean Ilustratzailearen Txokoa izeneko programaren barruan. Arzelusek txikitatik egiten zituen marrazkiak eta horretan jarraitu zuen ikasten zuen bitartean ere. Horregatik erabaki zuen ilustrazioaren […]

Read More… from Ane Arzelus ilustratzaile donostiarraren erakusketa Donostian ikusgai

Dinagu emakume sortzaileen kolektiboak ‘Nomadak Gaitun’ azoka antolatu du, Donostian

Hainbat alorretako 34 emakume sortzailek jarritako postuak izango dira bertan: ilustrazio, moda, bitxigintza, zeramika… Dinagu emakume sortzaileen kolektiboak Nomadak Gaitun azoka ibiltaria antolatu du abenduaren 18an eta 19an, Egia auzoko Teila Fabrikan. Bertan, hainbat alorretako 34 emakume sortzailek jarritako postuak izango dira; “ilustrazio, moda, bitxigintza, zeramika eta beste osagarri batzuk hurbiletik ikusi eta ezagutzeko aukera […]

Read More… from Dinagu emakume sortzaileen kolektiboak ‘Nomadak Gaitun’ azoka antolatu du, Donostian

‘Barraka’ euskarazko abentura-bideojokoak irabazi du Durangoko Azokako laugarren sormen beka

Ibai Aizpurua diseinatzaile eta programatzaile irundarrak irabazi du laugarren beka. 15.000 euroko diru-laguntzarekin, urtebeteko epea izango du bere proiektua garatzeko, eta hurrengo urteko Azokan aurkeztuko du. Barraka izeneko euskarazko bideojoko proiektuak irabazi du Durangoko Azokako IV. Sormen Beka. Ibai Aizpurua diseinatzaile eta programatzaile irundarra da lan honen bultzatzailea, eta urtebeteko epea izango du proiektua garatzeko, […]

Read More… from ‘Barraka’ euskarazko abentura-bideojokoak irabazi du Durangoko Azokako laugarren sormen beka

Mikel Alvarezek irabazi du XXI. Augustin Zubikarai nobela beka, ‘Euskalia’ proiektuarekin

Alvarezek urte guztia izango du proiektutik abiatuta liburua idazteko. Horren ostean Elkar argitaletxearekin kaleratuko du liburua, eta datorren urteko Literatur Amuak jaialdian aurkeztuko du. Mikel Alvarez Sarriegik irabazi du Ondarroako Udalak Elkar argitaletxearekin batera, urtero antolatzen duen Augustin Zubikarai nobela beka lehiaketa. Guztira, 20 proiektu aurkeztu dira lehiaketara eta Alvarezek aurkeztutako proiektua saritzea erabaki du […]

Read More… from Mikel Alvarezek irabazi du XXI. Augustin Zubikarai nobela beka, ‘Euskalia’ proiektuarekin

[Bideoa] Iban Zalduak ‘Nola izan garen gauza’ ipuin liburua kaleratu du

Idazleak azaldu duenez, “euskal gatazkaren inguruko nobela kaleidoskopiko bat da liburua, ipuinez osatua eta batez ere askotariko perspektibismoa azpimarratu nahiko lukeena”. Azken 23 urteetan euskal gatazkari buruz idatzitako 60 ipuin bildu ditu Iban Zalduak (Donostia, 1966) Nola izan garen gauza liburuan (Erein). Idazleak Donostian aurkeztu du ipuin bilduma eta azaldu duenez, “ipuin ia guztiak liburu […]

Read More… from [Bideoa] Iban Zalduak ‘Nola izan garen gauza’ ipuin liburua kaleratu du

[Bideoa] Delirium Tremensek kontzertu berezia emango du 2022ko maiatzaren 28an, BECen

Taldeak disko berria ere argitaratuko du datorren urtean. Ordago da lan berriaren aurrerapen kanta. 37 urte igaro dira Mutrikuko Delirium Tremens taldeak lehen pausoak ematen hasi zenetik. Hirukote gisa sortu zen taldea, baina handik eta denbora batera, Iñigo Muguruza musikaria taldera sartu zen eta laukote izatera pasatu ziren. Horrela jarraitu zuten musikariek 1991ean taldea desegin […]

Read More… from [Bideoa] Delirium Tremensek kontzertu berezia emango du 2022ko maiatzaren 28an, BECen

San Telmo Museoak ‘Baginen bagara. Artista emakumeak: ikusgarritasun(ez)aren logikak’ erakusketa aurkezten du

2022ko martxoaren 13ra arte bisitatu ahal izango da. Erakusketaren harira, katalogo bat argitaratuko da eta jarduera ugari antolatu dira. Baginen bagara erakusketa proiektu luzeago baten gailurra da. Izan ere, berdintasuna da Donostiako San Telmo museoko lan ildoetako bat, eta bertako bildumetan emakumeek egindako arteak nolako presentzia eta garrantzia duen aztertu eta bildu nahi izan da. […]

Read More… from San Telmo Museoak ‘Baginen bagara. Artista emakumeak: ikusgarritasun(ez)aren logikak’ erakusketa aurkezten du