Gaur abiatuko da Feministaldia, Donostian

Hilaren 16ra arte performanceak, kontzertuak, hitzaldiak eta mahainguruak izango dira Tabakalera zentroan. Plazandreok kolektiboak Feministaldia antolatu du, baina, urtero bezala, abenduan izan beharrean, gaur hasi eta azaroaren 20ra arte egingo da. Hamaseigarren edizio honetan, Sismika leloak markatuko du jardunaldien haria. Azken hamabost urteetan egin den bezala, egun kultura feministari lotuta dauden ahotsen, sorkuntzen eta diskurtsoen […]

Read More… from Gaur abiatuko da Feministaldia, Donostian

Joan Mari Torrealdairen ‘Egunkaria. Gizarte zibilaren arrakasta’ liburua aurkeztu dute

Lana Berriak, Elkarrek eta Jakinek argitaratu dute, eta Egunkaria-ren kontaketa biltzen du, Torrealdairen bizipenetatik abiatuta. Joan Mari Torrealdai kazetari, idazle eta euskaltzaleak (Forua, 1942-Usurbil, 2020) ia amaitua utzi zuen liburua aurkeztu dute gaur, Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean. “Liburua idazten ari zela amaitzeko laguntza eskatu zigun, baina atal asko eta egitura prest zituen dagoeneko. Berak egindakoari […]

Read More… from Joan Mari Torrealdairen ‘Egunkaria. Gizarte zibilaren arrakasta’ liburua aurkeztu dute

Sorian aurkitutako euskal sustraiko jende izenak dituzten hilarriak San Telmo Museoan ikusgai

Donostiako Museoko klaustroan egongo dira ikusgai 2022ko urtarrilaren 16ra arte. Donostiako San Telmo Museoak, Euskaltzaindiak eta Idoubeda oros egitasmoak Euskal sustraiko jende izenak erromatar epigrafian. Soriako Tierras Altasko hilarriak erakusketa antolatu dute elkarlanean. Erakusketak Soriako Tierras Altas eskualdean aurkitutako hainbat objektu arkeologikotan du jatorria, tartean orain museoan ikus daitezkeen sei hilarriak. Eduardo Alfaro arkeologo eta […]

Read More… from Sorian aurkitutako euskal sustraiko jende izenak dituzten hilarriak San Telmo Museoan ikusgai

[Bideoa] Azken 30 urteotan idatzitako kanten bertsioak bildu ditu Jon Maiak liburu-disko batean

Negu Gorriak, Mikel Urdangarin, Benito Lertxundi, Soziedad Alkoholika edota Gozategi talde eta bakarlariei idatzi dizkie kantak. Horietako askok Kantu bat gara izeneko lan berri honetan ere parte hartu dute”.  1991. urtean idatzi zuen Jon Maia bertsolari, kantari eta idazleak Gora Herria (Negu Gorriak), bere lehen kanta, eta aspalditik izan du buruan letragintzari lotutako zerbait argitaratzea. […]

Read More… from [Bideoa] Azken 30 urteotan idatzitako kanten bertsioak bildu ditu Jon Maiak liburu-disko batean

Lamiak taldeak ‘Bigarren mundu bat’ kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu

Abestiak eskizofreniari buruz hitz egiten du, baita gaixotasun hau pairatzen duen kolektiboak bizi duen errealitate paraleloari buruz, estigmaz inguraturik dagoena. Kantuaren doinuari dagokionez, lau akordetan oinarritzen da, hasieran eta estrofetan errepikatzen direnak. Bigarren mundu bat dugu Lamiak taldearen bigarren diskoa izango denaren hirugarren singlea. Martxoan Eskerrak eta maiatzean Krokodiloaren Malkoak kantuak aurkeztu zituen hirukoak.Abestiak eskizofreniari […]

Read More… from Lamiak taldeak ‘Bigarren mundu bat’ kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu

Jakin-ek Martin Ugalderen obra digitalizatu eta sareratu du

Guztira 2.049 idazlan digitalizatu dira. Horietatik 1.662 idazlan dira kazetariak berak 58 urtez idatzi eta argitaratutakoak. Martin Ugalderen (Andoain, 1921 – Hondarribia, 2004 ) jaiotzaren mendeurrenarekin bat eginez, Jakin-ek kazetari eta idazle andoaindarraren obraren digitalizazio eta sareratze lanaren aurkezpena egin du. Digitalizazio lana 90eko hamarkadan hasi zuen Jakin-ek Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, baina orain arte […]

Read More… from Jakin-ek Martin Ugalderen obra digitalizatu eta sareratu du

Harkaitz Canok eta Iñaki Landak ‘Kandelikara – Buñueli buruzko film baterako apunteak’ liburua aurkeztu dute

Argitalpen berria Nosferatu Bildumako IX. Zenbakia da. Donostiako Tabakalera zentroan Aragoiko zinemagileari eskaintzen ari diren zikloari gehitu zaio lana. Harkaitz Cano idazleak eta Iñaki Landa ilustratzaileak Kandelikara – Buñueli buruzko film baterako apunteak izeneko liburua aurkeztu dute, Euskadiko Filmategiaren eta Donostia Kulturaren eskutik. Argitalpen berria Nosferatu Bildumako IX. zenbakia da. Luis Buñuelen irudiari eta obrari […]

Read More… from Harkaitz Canok eta Iñaki Landak ‘Kandelikara – Buñueli buruzko film baterako apunteak’ liburua aurkeztu dute

Mattin marrazkilariaren ‘Aurpegrafiak’ erakusketa ikusgai abenduaren 17ra arte, Donostian

Erakusketarekin batera, hainbat jarduera antolatuko dira Okendo Kultur Etxean. Donostiako Okendo Kultur Etxeak Mattin marrazkilariaren Aurpegrafiak erakusketa paratu du, eraikin zaharreko erakusketa aretoan. Iñaki Martiarena Otxotorena “Mattin” autorearen arabera, Aurpegrafiak iritzi-ariketa bat da, eta Euskal Herriko XX. mendeko euskarazko kulturaren, kirolaren eta genero-berdintasunaren arloko 50 lagun ezagunen arpegrafiak biltzen ditu. Okendo Kultur Etxerako karigrafia horietako […]

Read More… from Mattin marrazkilariaren ‘Aurpegrafiak’ erakusketa ikusgai abenduaren 17ra arte, Donostian

Iñaki Zubeldiak ‘Lehoiaren atzaparretan galduta’ liburua aurkeztu du

55 urte dira Iñaki Zubeldiak eta Jesus Manuel Marotok haitzuloetako lehoiaren  hezurdura aurkitu zutela, Oñatiko Arrikrutz kobetan. Aurkikuntza horren kronika dakar lanak. Arrikrutz-Oñatiko Kobak proiektua 2007ko ekainaren 7an abiatu zen, 15 kilometroko kobazulo sarean 500 metro bisitatzeko. Arrikrutz, Arantzazu eta Araotz auzoen artean kokatutako kobazuloa, bere dimentsioengatik da garrantzitsua, eta Gesaltza-Arrikrutz-Gesarribe koba multzoa osatzen du. […]

Read More… from Iñaki Zubeldiak ‘Lehoiaren atzaparretan galduta’ liburua aurkeztu du

Jentilak Ataunera itzuliko dira bihar

Euskal mitologian oinarritutako ikuskizunaren bi emanaldi ikusteko aukera egongo da: lehenengoa arratsaldeko 19.00etan,bigarrena, berriz, 21.00etan. 1.981an sortu zen Jentilen Etorrera eta bi urtez behin, azaroaren lehen asteburuan, ospatzen da. Euskal mitologian eta esaera zaharretan oinarritzen den ospakizun eta ikuskizun berezi hau, beraz, bihar, hilak 6, egingo da Ataunen. Antolatzaileen arabera, herriaren sinesmen, kontu zahar eta […]

Read More… from Jentilak Ataunera itzuliko dira bihar