[Bideoa] Olatz Salvador musikariak ‘Ahots Hari’ kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu

Rozalen musikariarekin abesten du Salvadorrek abesti honetan. Olatz Salvador musikariak Aho Uhal (Airaka) diskoko Ahots Hari izeneko kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu. Hitzak Alaia Martin bertsolariak idatzi zituen, 2020ko martxoan, konfinamendua oraindik zer izango zen jakin gabe. Salvadorrek kanta sortu, Pablo Novoa ekoizleak aberastu eta Rozalen abeslariak goraino eraman du kanta hau. “Ahots Hari hauskortasunari […]

Read More… from [Bideoa] Olatz Salvador musikariak ‘Ahots Hari’ kanta eta bideoklipa aurkeztu ditu

Literaktum jaialdia azaroaren 8tik 21era izango da, Donostian

Aurtengo jaialdia literaturaren eta memoriaren arteko loturen isla izango da. Literaturara beste hizkuntza eta diziplina batzuekin eta eztabaidarik gaurkoenekin batera hurbiltzea du helburu azaroaren 8tik 21era Donostian egingo den Literaktum letren jaialdiak. Egitarau zabalean, diziplina ugarik izango dute tartea, guztiak ere literaturarekin elkarrizketan. Hitzaldiak, solasaldiak, eztabaidak, ikastaroak, erakusketak eta antzerkia, besteak beste izango dira. Antolatzaileek […]

Read More… from Literaktum jaialdia azaroaren 8tik 21era izango da, Donostian

Maialen Lujanbioren ‘Bizitza happening’ soinu-instalazioa paratu dute, Tabakaleran

2022ko otsailaren 27ra arte egongo da ikusgai Donostiako zentroan. Donostiako Tabakalerak Maialen Lujanbio bertsolariaren (Hernani, 1976) Bizitza happening izeneko soinu-instalazioa aurkeztu du. Scala proiektuaren hirugarren sorkuntza da honakoa eta eraikinaren eskailera nagusirako propio sortutako lana da. Egileak eskailera atzealdean bertan bere begiz ikusitako pasarte batetik eta hark sortutako talkatik abiatzen da instalazioa. Kultura Garaikidearen Zentroaren […]

Read More… from Maialen Lujanbioren ‘Bizitza happening’ soinu-instalazioa paratu dute, Tabakaleran

[Bideoa] Runba doinuekin bihotzak alaituz

Kilimak taldeak ‘Euskal Herriko runba’ izeneko lehen diskoa kaleratu du. Duela hiru urte hasi zen Kilimak taldea osatzen duten sei musikari hauen ibilbide musikala, Hernanin. Azaldu dutenez, runbara “kasualitatez” iritsi ziren. Agur Garmendia abeslari eta gitarra jotzaileak runba abesti bat jotzeko aukera izan zuen jai giroan zegoela, eta aitortu duenez, “kilimak” sentitu zituen sabelean, “pinpilinpauxen […]

Read More… from [Bideoa] Runba doinuekin bihotzak alaituz

Fermin Etxegoienek ‘Totelak’ izeneko eleberri hibridoa aurkeztu du

Kazetaritza, saiakera eta fikzioa uztartu ditu idazleak liburuan. Fermin Etxegoien kazetari eta idazleak (Oñati, 1966) Totelak izeneko eleberri hibridoa kaleratu du Erein argitaletxearen eskutik. Saiakera, kazetaritza eta fikzioa uztartzen dituen lana da, “euskal literaturan ohikoa den auto-pertzepzio ariketaren generoa (nor-gara-gu-zer-gara-gu) ezohiko eremuetara eramateko”. Eleberria Maserati gorri batean. St. Moritz aldean bidaiatzen ari den bikote batekin […]

Read More… from Fermin Etxegoienek ‘Totelak’ izeneko eleberri hibridoa aurkeztu du

1980ko Arrasatera bidaia proposamena Ez Donk Amaitu ekimenaren bidez

(Egilea: Jokin Bereziartua Lizarazu. Albistea Goienaren webgunetik hartu dugu Creative Commons lizentziari esker) Arrasateko Biona taberna zena ireki dute gaur, urriak 19, Ez Donk Amaitu ekimena aurkezteko. 1980ko hamarkadako Arrasatera bidaia bat proposatuko dute urriaren 28tik azaroaren 30era, punka oinarri hartuta baina beste hainbat arlo ere landuko dituena. Egitarau interesgarri batekin datoz: erakusketa eta mahai-inguruak […]

Read More… from 1980ko Arrasatera bidaia proposamena Ez Donk Amaitu ekimenaren bidez

Lau estreinaldi Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetan

Formatu eta izaera desberdineko antzerki emanaldien eskaintza zabala eta anitza izango da aurtengoan, euskaraz eta publiko guztiarentzat. Atx Teatroaren Lubaki lainotsua antzezlanaren estreinaldiarekin aurkeztu dituzte Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak. 39. edizio honetan, hamalau antzerki obra, horien artean 4 estreinaldi, Corrado  Masacciren txontxongile tailerra eta erakusketa bat izango dira azaroaren 14ra bitartean. Nagore Alkorta Azpeitiko alkatearen […]

Read More… from Lau estreinaldi Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetan

Euskal kultur sorkuntzaren transmisioa sendotzeko jardunaldiak aurkeztu dituzte

Jardunaldiak Senpere, Laudio, Lesaka eta Azpeitian izango dira. Matrikula egiteko epea zabalik dago jada. Euskal Kultur Sorkuntzaren Transmisioa. Sormenean hezi, kulturan bizi jardunaldiak antolatu dituzte bigarren aldiz elkarlanean Ahotseneak, Oinherrik, Bertsozale Elkarteak, Azpeitiko Udalak eta UEUk. Azaldu dutenez, “topagune honek egungo kultur bitartekaritza hartuko du hizpide, euskal kultur sorkuntzaren transmisioa egituratzea eta sendotzea helburu duelarik”. Hala, […]

Read More… from Euskal kultur sorkuntzaren transmisioa sendotzeko jardunaldiak aurkeztu dituzte

Oier Iruretagoienaren ‘San Sebastian eta fantasma’ erakusketa San Telmo museoan ikusgai

Izenburuak iradokitzen duen bezala, erakusketak bi zati ditu: batetik, abiapuntu gisa martiri erromatarraren irudiaren inguruan bildutako lanen multzoa; eta, bestetik, Fantasma, lurrean hedatzen den soinuzko esku-hartzea. Donostiako San Telmo museoak Oier Iruretagoiena (Errenteria, 1988) artistaren lanekin osatutako San Sebastian eta fantasma izeneko erakusketa aurkeztu du, Artea abian egitasmoaren barruan. Egitasmo honen bitartez, San Telmo Museoak […]

Read More… from Oier Iruretagoienaren ‘San Sebastian eta fantasma’ erakusketa San Telmo museoan ikusgai

‘Ahostegunak’ ekimenean parte hartzeko izen ematea zabalik

Egitasmoa 18 eta 22 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Euskaltzaindiaren Tolare baserrian, EHUko Gipuzkoako campusaren aldamenean izango dira saioak, urriaren 28tik azaroaren 18ra bitartean, ostegunetan.  Hirugarren urtez jarraian, Mintzola Ahozko Lantegiak eta EHUko Mikel Laboa Katedrak Euskaltzaindiaren laguntzarekin batera, Ahostegunak ekimena antolatu dute, Donostian. “Antzerkian, bertsolaritzan, kantagintzan, literaturan… euskarazko ahozko sorkuntzan ari diren Euskal Herriko gazteak […]

Read More… from ‘Ahostegunak’ ekimenean parte hartzeko izen ematea zabalik