Ostiralean abiatuko da Musikaste, Errenterian

Euskal musikaren astea urriaren 23ra arte luzatuko da. Orotara, bederatzi emanaldi antolatu dira Errenteriako bost gunetan, horien artean Lekuona Fabrika. Eresbil Fundazioa – Musikaren Euskal Artxiboak eta Andra Mari Abesbatzak Musikaste jaialdiari jarraipena emango diote hil honetan. Ekimenak euskal musika, obra klasikoak eta garaikoak zabaltzea du helburu. “49. edizioak aurretik markatutako bideari jarraipena emango dio, […]

Read More… from Ostiralean abiatuko da Musikaste, Errenterian

Mikel Laboaren Txoria txori kantua abiapuntu hartuta izen bereko erakusketa paratu dute Donostian

Dantza, argazkia eta ikus-entzunezkoa uztartzen ditu erakusketak. Urriaren 14ra arte bisitatua ahal izango da Donostiako EHUko Carlos Santamaria zentroaren Txillardegi aretoan. Iker Murillo (Pasaia, 1978) eta Vitali Safronkine (Errusia) dantzariek Mikel Laboaren Txoria txori kantua dantza bihurtu dute. Safronkinek Murilloren bizi-esperientzian oinarrituta sortu du koreografia, izan ere, Murillok, beste dantzari batzurekin gertatu izan den bezala, […]

Read More… from Mikel Laboaren Txoria txori kantua abiapuntu hartuta izen bereko erakusketa paratu dute Donostian

‘Gabiriako bertsolaritza eta bertsolaritza Gabirian’ ikerketa proiektua aurkeztu dute

Proiektu proposamena Eresti Oiarbidek eta Maialen Akizuk sinatu duten arren, hainbat herritarrek hartuko dute parte eta talde lanean ariko dira. Urtebeteko epea izango dute ikerlana garatzeko. Eresti Oiarbidek eta Maialen Akizuk Gabiriako bertsolaritza eta bertsolaritza Gabirian proiektua aurkeztu dute, Ordizian. Kilometroak Elkarteak eta Mintzola Ahozko Lantegiak elkarlanean deitu duten bigarren ikerketa bekaren bidez garatuko da […]

Read More… from ‘Gabiriako bertsolaritza eta bertsolaritza Gabirian’ ikerketa proiektua aurkeztu dute

Diseinu jasangarriko altzariz bete daute Donostiako Gladys Enea parkea

Diseinuzko altzarien “erakusketa” honetan, Donostiako hainbat estudiok osatzen duten Moduz kolektiboko bederatzi sortzaile eta arkitektok parte hartu dute. Donostiako Gladys Enea parkeko hainbat gunetan, hiri-altzariak kokatu dituzte, Bloom ekimenaren baitan. Material jasangarrien bidez parkean integratzea dute helburu piezek. Marisol Garmendia Ekologia zinegotziak adierazi duenez, “ulertu dugu Cristina Enea parkea, txoko eta bazter interesgarriz betea, eszenatoki […]

Read More… from Diseinu jasangarriko altzariz bete daute Donostiako Gladys Enea parkea

‘Txoria buruan eta ibili munduan’, bakarkako lehen diskoa plazaratu du Bixente Martinezek

Oskorri taldearen kantak moldatu ditu gitarra-jotzaile eibartarrak. Orotara hamalau abesti biltzen ditu LP eta CD formatuan argitaratutako lanak. Ibilbide luzea du egina Bixente Martinez gitarra-jotzaileak (Eibar, 1954). Oskorri taldearen sortzaileetako bat izan zen Natxo de Feliperekin eta Anton Latxarekin batera, ondoren, Hiru Trukun aritu zen Joseba Tapia eta Ruper Ordorikarekin eta Amaiur Cajaraville eta Hasier […]

Read More… from ‘Txoria buruan eta ibili munduan’, bakarkako lehen diskoa plazaratu du Bixente Martinezek

[Bideoa] Hatxe musikariak ‘Panpin hautsien dantza II’ proiekturako ‘Crowdfunding’ kanpaina abiatu du

Hiru bideoklip sortu nahi ditu, horretarako Maria Elorza zinemagilea, Ainara Gurrutxaga aktorea, Idoia Beratarbide ilustratzaile eta sortzailea eta Myriam Perez dantzari garaikidea izango ditu alboan. Idoia Hernandez musikagilea (Errenteria, 1988) dago Hatxe proiektuaren atzean. Bere ibilbideak diziplinen arteko elkarlanean izan du oinarria, antzerki, dantza zein poesia ikuskizunetarako musika sortuz. Iaz Panpin hautsien dantza proiektua aurkeztu […]

Read More… from [Bideoa] Hatxe musikariak ‘Panpin hautsien dantza II’ proiekturako ‘Crowdfunding’ kanpaina abiatu du

Kilometroak jaiaren antolakuntza gustura azaldu da emaitzarekin

Ibarrako Uzturpe ikastolak jaso du datorren urteko Kilometroak antolatzeko lekukoa. Atzoko eguraldiak lagundu ez bazuen ere, Beasaingo ikastolak, Lazkaoko San Benitok eta Ordiziako Jakintzak Gipuzkoako ikastolen jaia ospatzeko prestatuta zituzten ekintza gehienak aurrera eramatea lortu zuten. “Goazen! ikuskizuna izan zen bertan behera utzi behar izan genuen bakarra, baina hura beste egunen batean berreskuratzeko bideak aztertzen […]

Read More… from Kilometroak jaiaren antolakuntza gustura azaldu da emaitzarekin

Oihua!, film laburren proiektu lehiaketa martxan da

Deialdiaren helburua euskarazko fantasiazko gidoien sorkuntza saritzea da. Bigarren deialdi honetan Maider Oleaga zinemagilea izango da mentorea. Proposamenak abenduaren 19ra arte bidali ahal izango dira. Azken urteotan, euskarazko zinemagintzak arrakasta handia izan du, baita nazioartean ere. Fantasiazko generoak horretan zerikusia izan du, loraldi eta zabaltze garai bat bizitzen ari baita. Sortzaile berriak oraingo eta etorkizuneko […]

Read More… from Oihua!, film laburren proiektu lehiaketa martxan da

Liburu zientifikoetan jasotzen ez dena dakar ‘Gure faunari eta florari begira’ liburuak

Eñaut Agirre filosofoak eta Iñaki Sanz-Azkue biologoak idatzi dute lana. Espezie bakoitzaren Hernaniko izenak eta aldaerak, beste euskalki batzuetako izenak eta euskara batukoak aipatzen dira liburuan: guztira, euskarazko 600 izenetik gora. “Liburu zientifikoetan ez dagoen hori” dakar Gure faunari eta florari begira liburuak. Orotara 150 espezieren deskribapenak jasotzen dira, baina “ikuspegi berezi batetik”. Hala azaldu […]

Read More… from Liburu zientifikoetan jasotzen ez dena dakar ‘Gure faunari eta florari begira’ liburuak

Hernaniko I. Liburu Azoka egingo dute etzi

“Euskaraz egindako liburuak ezagutzeko eta zabaltzeko aukera eskaini nahi dugu. Euskal Herriko liburugintzaren ekoizpena ezagutzera eman, euskal kultura sustatuz eta indartuz”. Dobera Euskara Elkarteak Hernaniko I. Liburu Azoka antolatu du larunbaterako, Hernaniko Udal Liburutegia eta Kultur Sailarekin elkarlanean. Elkarteko kideek adierazi dutenez, “azokari esker, euskaraz egindako liburuak ezagutzeko eta zabaltzeko aukera eskaini nahi dugu. Euskal […]

Read More… from Hernaniko I. Liburu Azoka egingo dute etzi