Olatz Mitxelena da aurtengo Igartza sariaren irabazlea

Arrakalak ipuin-bilduma proiektuarekin jaso du Mitxelenak 24. edizioko Igartza saria. Idazle gazteei beren proiektua garatzeko ematen den beka da Igartza eta Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dute urtero. Olatz Mitxelena Larreta (Oiartzun,1989) dugu aurtengo Igartza Literatura Beka sariaren irabazlea. Oihane Amantegik, Irati Jimenezek eta Garazi Kamiok osatutako epaimahaiak hala erabakita jaso du saria […]

Read More… from Olatz Mitxelena da aurtengo Igartza sariaren irabazlea

Xabier Lete Nazioarteko VI. Poesia Saria martxan da

Abenduaren 5era arte egongo da lanak aurkezteko epea zabalik. Irabazleak 12.000 euroko saria eramango du. 2022ko martxoan emango dute ezagutzera lan irabazlea. Xabier Lete Nazioarteko VI. Poesia Sariaren deialdia martxan da. Deialdi honetarako 12.000 euroko zenbatekoa emango du Gipuzkoako Foru Aldundiak, kultura sustatzeko eta hedatzeko asmoz. “Garrantzitsua da Gipuzkoan erreferente izan diren sortzaileen memoria denboran […]

Read More… from Xabier Lete Nazioarteko VI. Poesia Saria martxan da

Irailaren 24tik urriaren 10era egingo da 30. Poltsiko Antzerkia Jaialdia, Donostian

Berrikuntza nagusi gisa jaialdia aire zabalean kokatutako karpetan egingo da ia osorik, indarrean dauden segurtasun eta osasun arauak bermatzeko. Denetara 32 emanaldi eskainiko dira. Poltsiko Antzerkia Jaialdia irailean itzuliko da Donostiako kaleetara, azken urteetako otsaileko hitzordua atzeratu ostean. “29 edizioren ondoren ikuslego finkoa duen ekimena da eta urtero jarraitzaile gehiago ditu”, adierazi du antolakuntzak. Ohiko […]

Read More… from Irailaren 24tik urriaren 10era egingo da 30. Poltsiko Antzerkia Jaialdia, Donostian

Ostiralean abiatuko da 8+5 Zinemaldi Alternatiboa, Donostian

Sin tu permiso, Ez, eskerrik asko eta Tijera contra papel dokumentalak proiektatuko dira, besteak beste. Emanaldi guztiak aire zabalean izango dira iluntzeko 20:00etan. Hamahirugarren edizioa du aurten, ostiralean, hilak 17, abiatuko den Donostiako Zinemaldi Alternatiboak. Urtero bezala, gizarte gai eta gatazka ezberdinei buruzko dokumental eta pelikula zerrenda bat osatu dute. Hauek zaharrak edo berriak izan, guztiak […]

Read More… from Ostiralean abiatuko da 8+5 Zinemaldi Alternatiboa, Donostian

[Bideoa] Uxue Alberdik eta Araiz Mesanzak ‘Hili’, heriotza hizpide duen album ilustratua kaleratu dute

Heriotzaren inguruan, Alberdik izandako hainbat burutapen eta galdera, eta baita seme-alabei eta beste haur batzuei entzundakoak ere biltzen dira lan honetan. “Adin batetik aurrera, hil egingo garela ulertzen dugu, ulertzen saiatzen gara”, horixe da proiektuaren abiapuntuko hausnarketa. Uxue Alberdi idazleak eta Araiz Mesanza ilustratzaileak aurkeztu dute lana gaur, Donostiako Udal liburutegian. Alberdik azaldu duenez, Hili […]

Read More… from [Bideoa] Uxue Alberdik eta Araiz Mesanzak ‘Hili’, heriotza hizpide duen album ilustratua kaleratu dute

Urriaren 3tik harago doan Kilometroak jaia egingo dute Beasainen, Lazkaon eta Ordizian

Batera, bagara, bat gara lelopean aurkeztu dute aurtengo edizioa eta “ezberdina baina betiko helburuei atxikia” izango dela adierazi dute. Covid-19ak eragindako pandemiak ikastolen aldeko jaiak ere gogor astindu dituen arren, Gipuzkoako ikastolen aldeko Kilometroak jaia birpentsatu eta egunaz harago doan eskaintza plazaratu dute Beasain, Lazkao eta Ordiziako Andramendi, San Benito eta Jakintza ikastolek aurtengo ekitaldirako. […]

Read More… from Urriaren 3tik harago doan Kilometroak jaia egingo dute Beasainen, Lazkaon eta Ordizian

Atlantikaldia hilaren 23tik 26ra egingo da Errenterian

Iparrorratzak lelopean, Atlantikaldiaren edizio berria hiru espazio eszenikotan lehorreratuko da. Ikuskizun eta jardueretan parte hartzeko beharrezkoa izango da gonbidapena eskuratzea. Errenteriako kultur egutegian errotutako hitzordua da, jada, Atlantikaldia jaialdia. Hilaren 23tik 26ra egingo da zortzigarren edizio hau, “bigarren urtez pandemia egoera ezartzen dituen baldintzetara egokituta”, adierazi dute gaur goizean Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak, Maite Gartzia […]

Read More… from Atlantikaldia hilaren 23tik 26ra egingo da Errenterian

Ainara Azpiazu ‘Axpi’: “Zu eta ni hori erabat lotuta ulertzen dituen istorio bat da nirea”

Kolektiboak autoedizioaren aldeko apustua egin du Tupust! antologia feministaren bigarren alerako eta lehen argitalpena osatzen zuten istorio guztiak ni-aren inguruan gorpuzten baziren, oraingoan zu ideiatik abiatzen dira. Komikia eta feminismoa uztartzeko asmoz,  Tupust! kolektiboak izen bereko antologia feministaren lehen alea argitaratu zuen duela bi urte. Emakumezko sortzaileei ikusgarritasun handiagoa ematea zuen xede egitasmoak eta bide […]

Read More… from Ainara Azpiazu ‘Axpi’: “Zu eta ni hori erabat lotuta ulertzen dituen istorio bat da nirea”

‘Betaurreko Moreekin’ zikloa abiatuko da bihar, Donostiako San Telmo Museoan

Zikloaren helburua da ikuspegi feministatik aztertzea gizonen ikuspegiz erakutsi ohi diren alorrak, hala nola, zinema, historia, bidaiak eta artea; Pilar Aguilar Carrasco, Ana Lopez Navajas, Pilar Rubio Remiro eta Marian Lopez Cao izango dira hizlariak. San Telmo Museoak Clasicas y Modernas elkartearen laguntzarekin, Betaurreko Moreekin zikloa abiatuko du bihar, irailak 7. Laura Freixasek zuzendutako zikloaren […]

Read More… from ‘Betaurreko Moreekin’ zikloa abiatuko da bihar, Donostiako San Telmo Museoan

Gaur abiatuko da Kulturate Akustikoa zikloa, Arrasaten

Copernicus Dreams, Hatxe, Maite Larburu, Eneritz Furyak, Sonlosgrillos eta Buffalo feat. Nacho Soto izango dira hilaren 12ra arte oholtzara igoko diren talde era bakarlariak. Irailean egin ohi den bezala, Arrasateko Udalak Kulturate Akustikoa izeneko zikloa antolatu du aurten ere. Hainbat musika emanaldi izango dira zortzigarren edizio honetan, horien artean gaur Copernicus Dreams traldeak eskainiko duena. Musika […]

Read More… from Gaur abiatuko da Kulturate Akustikoa zikloa, Arrasaten