[Bideoa] Zelanda taldea sortu dute Fran Uriasek eta Ane eta Iñaki Bastida neba-arrebek

Hirukoak Amarena aurrerapen kanta aurkeztu du. Lehen diskorako bost bat abesti grabatu dituzte jada, Eñaut Gaztañagarekin. Urtarrilean esan zuen agur Hesian taldeak. Bertako taldekide izan dira urte askoan Fran Urias eta Ane Bastida, Iñaki Bastida, berriz, Egurra Ta Kitton aritu da hainbat urtez. Musikariek sortzen jarraitzeko gogoarekin ekin diote proiektu berriari eta horretarako, Zelanda jarri […]

Read More… from [Bideoa] Zelanda taldea sortu dute Fran Uriasek eta Ane eta Iñaki Bastida neba-arrebek

Kultura Eskola programaren deialdia ireki da 2021-2022 ikasturterako, Gipuzkoan

Egitasmoak 12 eta 16 urte bitarteko gazteen interes sortzailea garatzea, kultura ohiturak sortzea, Gipuzkoako kultura sarea sendotzea, eta kulturarako sarbide unibertsala sustatzea ditu helburu. Etorkizuna Eraikiz programaren proiektu esperimentaletako bat da gaur aurkeztutako Kultura Eskola. Gipuzkoako Aldundiak abiatutako ekimen hau Bigarren Hezkuntzako eta Oinarrizko Lanbide Heziketako ikastetxeei zuzenduta dago  (12-16 urte), eta lau helburu nagusi […]

Read More… from Kultura Eskola programaren deialdia ireki da 2021-2022 ikasturterako, Gipuzkoan

Leire Bilbao eta Nahia Zubeldia arituko dira aurtengo Poesia Orduak zikloan

Irailean urtero egin ohi duten bezala, Poesia Orduak ekimena antolatu dute Euskal Idazleen Elkarteak eta Donostia Kulturak Victoria Eugenia Club aretoan. Bi saio izango dira: irailaren 6an eta 7an, arratsaldeko 19:30ean. Datorren astelehenean izango da Poesia Orduak ekimenaren lehenengo eguna, Leire Bilbao idazlearen Etxeko urak liburuaren errezital musikatuarekin. Bilbaorekin batera, Maite Larburu musikaria arituko da. […]

Read More… from Leire Bilbao eta Nahia Zubeldia arituko dira aurtengo Poesia Orduak zikloan

17 euskal ekoizpen izango dira Donostiako 69. Zinemaldian

Horien artean dira Maider Oleagaren Kuartk Valley filma, Asier Altunaren Hondalea eta Xabier Erkiziaren O Gemer filmak, besteak beste. Hamahiru film luzek, film labur batek, telesail batek, ekoizpen-fasean dagoen film batek eta proiektu batek osatuko dute Donostiako Zinemaldiaren 69. edizioko euskal ekoizpena. Sail Ofizialean, Zabaltegi-Tabakaleran, Zinemiran, Euskal Zinemaren eta EITBren ekitaldietan, WIP Europan eta Ikusmira […]

Read More… from 17 euskal ekoizpen izango dira Donostiako 69. Zinemaldian

[Bideoa] Joanes Lopez Zeraingoaren bizitzaren gorabeherak ikertu eta ‘Suaren Froga’ ondu du Patri Urkizuk

Urkizuk errealitatea eta fikzioa uztartu ditu eleberria osatzeko. Joanes Lopez Zeraingoa du protagonista Patri Urkizuk (Lezo, 1946) idatzitako Suaren Froga eleberri historikoak. Gaur aurkeztu du liburua Donostiako Udal Liburutegian eta ezagutzen ez zuen pertsonaia historiko honekin nola egin zuen topo azaldu du: “Parisen nengoelarik liburu denda batean duela urte batzuk, begi aurrean topatu nuen hainbestetan […]

Read More… from [Bideoa] Joanes Lopez Zeraingoaren bizitzaren gorabeherak ikertu eta ‘Suaren Froga’ ondu du Patri Urkizuk

Gaur abiatuko da Donostiako Jazzaldia

Brad Mehldau, Cecile McLorin Salvant, Silvia Perez Cruz, Kenny Barron, Noa, Chucho Valdes, Jorge Pardo, Buika, Gonzalo Rubalcaba, Bill Frisell eta Marc Ribot dira 56. Jazzaldiko kartel buruak. Orotara 60 kontzertu eskainiko dira, tartean 29 doakoak. Gaur hasi eta igandera arte luzatuko Donostiako Jazzaldiaren 56. edizioa. Orotara 60 emanaldi jasotzen ditu egitarauak, horietatik 29 doakoak. […]

Read More… from Gaur abiatuko da Donostiako Jazzaldia

Pasaia Itsas Festibala 2022ko maiatzaren 26tik 29ra ospatuko da

Bigarren edizio honetan Portugal izango da ohorezko gonbidatua. Itsasontzi tradizionalen izen-ematea webgunearen bitartez zabaldu dute jada. 2018ko lehen edizioaren arrakastaren ondoren, eta COVID-19 pandemiagatik 2020an ekitaldia bertan behera geratu ondoren, 2022an Pasaia Itsas Festibala berriz ospatuko da. Hitzordua maiatzaren 26tik 29ra bitarte izango da, eta honela adierazita dago Izaro Mariezkurrena artista pasaitarrak Festibalarentzako egindako kartelean. […]

Read More… from Pasaia Itsas Festibala 2022ko maiatzaren 26tik 29ra ospatuko da

Lierni Azkargorta izan da Iruña Hiria Poesia Lehiaketaren irabazlea, euskarazko modalitatean

Lazkaokoak ‘Eripoema’ izeneko lanarekin irabazi du saria. Azkargorta Erizaintzan eta Fisioterapian diplomaduna da Donostiako eta Zaragozako unibertsitateetan. Egun Osakidetzan erizaina da. Lierni Azkargorta Ruiz de Eginok (Lazkao, 1979) irabazi du Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak antolatzen duten Iruña Hiria Poesia Saria, euskarazko modalitatean. Orotara 482 olerki-bilduma aurkeztu dira lehiaketara, horietatik 18 euskaraz: 8 Gipuzkoatik; 2, […]

Read More… from Lierni Azkargorta izan da Iruña Hiria Poesia Lehiaketaren irabazlea, euskarazko modalitatean

Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneko kideek ‘Aiztondoren zirtotsa’ lana aurkeztuko dute ostegunean

Elkarguneak iaz irabazi zuen Mintzolak eta Kilometroak Kultur Elkarteak antolatzen duten Pello Mari Otaño Beka eta urtebeteko epea izan du proiektua garatzeko. Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneko zenbait kidek; zehazki Beñat Iguaran, Haritz Mujika, Imanol Artola, Mikel Artola, Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal kideek Aiztondoren zirtotsa. Aiztondoko zirto tradizioa eta aplikazio didaktikoa proiektua aurkeztu zuten iaz […]

Read More… from Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneko kideek ‘Aiztondoren zirtotsa’ lana aurkeztuko dute ostegunean

‘Hitzak Zaindari’ proiektua abiatu dute euskal liburugintzaren katean lan egiten duten eragileek

kanpaina honetan zaintza izango dute ardatz. Euskal liburugintzak behar duen presentzia areagotu nahi dute beren lana ezagutzera ematearekin batera. Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak, Euskal Editoreen Elkarteak, Euskal Idazleen Elkarteak eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak Hitzak Zaindari, Literaturaren hitzak zaindari kanpaina jarri dute martxan. Gipuzkoan egingo da egitasmoa, eta zaintza izango du […]

Read More… from ‘Hitzak Zaindari’ proiektua abiatu dute euskal liburugintzaren katean lan egiten duten eragileek