Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen

Sarrera salmenta abenduaren 18an hasiko da 10:00etan pantxoaetapeio.eus webgunean. 1960ko hamarkadaren bukaeran eta 1970ekoaren hasieran euskaraz kantatzea etengabe atzera egiten ari zen hizkuntza batean kantatzea zen. Kantatzea borroka egiteko modu bat zen, eta Pantxoa eta Peioren kantagintza orduko euskararen, euskarazko kulturaren eta Euskal Herriaren aldeko borroka eta aldarri horren bozgorailu izan zen. Manex Pagola, Telesforo […]

Read More… from Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen

Eusko Ikaskuntza-Baiona Hiria Saria jasoko du ‘Lurdes Iriondo, ez gera aferrik pasako’ dokumentalak

Inge Mendioroz Ibañez eta Idoia Garzes Aldazabal filmaren sortzaileek bideo Sorkuntza kategoriako saria jasoko dute larunbatean, Baionako Herriko Etxean egingo den ekitaldian. Eusko Ikaskuntza elkarteak hiru sari banatzen ditu urtero Baionako Herriko Etxearekin elkarlanean, Baiona, Iparraldea eta Euskal Herriarekiko harremana izaten duten ikerkuntza eta sorkuntza lanak nabarmentzeko xedez: Jean-Michel Larrasquet Ohorezko Saria, euskara edota euskal kulturaren sustapenean […]

Read More… from Eusko Ikaskuntza-Baiona Hiria Saria jasoko du ‘Lurdes Iriondo, ez gera aferrik pasako’ dokumentalak

Frankofoniaren unibertsoan hizkuntza gutxituek dituzten erronken inguruan hausnartzeko Kongresua antolatu dute Parisen

Sorbonne eta Sorbonne Nouvelle unibertsitateekin lankidetzan antolatuta, bederatzi unibertsitatetako 20 hizlari bilduko dira azaroaren 19an eta 20an. Langues minorisées en contexte francophone: traduire, transmettre, transformer (‘Hizkuntza gutxituak testuinguru frankofonoan: itzuli, transmititu, eraldatu’) nazioarteko biltzarra egingo da azaroaren 19an eta 20an, Pariseko Sorbonne eta Sorbonne Nouvelle unibertsitatean. Biltzarrak Etxepare Euskal Institutuaren 15. urteurrenarekin bat egiten du, […]

Read More… from Frankofoniaren unibertsoan hizkuntza gutxituek dituzten erronken inguruan hausnartzeko Kongresua antolatu dute Parisen

Loraldiberri liburu eta disko azoka antolatu dute azaroaren 30ean, Urruñan

Hamabost bat argitaletxe eta elkarte beren ekoizpenekin azokako mahaietan egongo dira, goizeko 10:00etatik 14:00etara bitartean. Azaroaren 30ean, igandea, Loraldiberri liburu eta disko azokaren laugarren edizioa izango da Urruñako herriko plazako elizaren parean (euria egingo balu Posta gelako goiko solairuan). Urrunaga elkartea ari da antolaketa lanetan Berttoli elkartearekin batera. Azaldu dutenez, “XIX. mendearen amaieran euskal kulturaren […]

Read More… from Loraldiberri liburu eta disko azoka antolatu dute azaroaren 30ean, Urruñan

Zinegin euskal zinemaldia azaroaren 20tik 23ra egingo dute, Hazparnen

Jone batzuetan, Karmele, Akelarre, Uxinak, Faisaien irla edota Enara filmak proiektatuko dituzte, besteak beste. Ipar Euskal Herrian euskal zinemaren erakusleihoa izateko helburuarekin, udazken honetan ere Hazparneko Zinegin festibala antolatu dute Eihartzea kultur etxeak, Haritz Barne zinema-gelak eta Ttattola gaztetxeak elkarlanean. Jaialdiaren hamalaugarren edizioa hilaren 20tik 23ra egingo da eta estreinatu berri diren euskal filmak proiektatuko dituzte “euskal […]

Read More… from Zinegin euskal zinemaldia azaroaren 20tik 23ra egingo dute, Hazparnen

‘Linguae Vasconum Primitiae’ euskaraz argitaratutako lehendabiziko liburua ikusgai da Baionako Euskal museoan

Bernart Etxeparek 1545. urtean idatzitako lana urtarrilaren 11ra arte egongo da ikusgai. Linguae Vasconum Primitiae, euskaraz argitaratutako lehendabiziko liburuaren ale bakarra, Baionako Euskal Museoan ikusgai egongo da 2026ko urtarrilaren 11ra arte, Baionako museoaren, BnF Frantziako Liburutegi Nazionalaren eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko lankidetzari esker. Bernart Etxeparek euskaraz idatzi zuen Linguae Vasconum Primitiae eta 1545. urtean […]

Read More… from ‘Linguae Vasconum Primitiae’ euskaraz argitaratutako lehendabiziko liburua ikusgai da Baionako Euskal museoan

[Bideoa] Eider Rodriguezek ‘Dena zulo bera zen’ bosgarren ipuin liburua plazaratu du Susa Argitaletxearen eskutik

Eider Rodriguez idazleak dozena erdi narrazio bildu ditu Dena zulo bera zen ipuin liburuan. Denak mundu eta atmosfera propioarekin. […]

Read More… from [Bideoa] Eider Rodriguezek ‘Dena zulo bera zen’ bosgarren ipuin liburua plazaratu du Susa Argitaletxearen eskutik

Artedrama eta Axut! antzerki taldeek nortasunaren bilakaera ardatz duen antzezlana estreinatuko dute urriaren 17an, Luhuson

Ximun Fuchsek eta Harkaitz Canok idatzi dute Nor naizen baneki obra. Taula gainean, Ramon Agirre, Garoa Bugallo, Maialen Diaz, Aline Etxeberri, Manex Fuchs, Idoia Tapia eta Oier Zuñiga aktoreak ikusiko ditugu. Artedrama eta Axut! antzerki taldeek Nor naizen baneki izeneko antzezlana estreinatuko dute datorren urriaren 17an, Luhusoko Harri Xuri aretoan. Harkaitz Cano idazleak eta Ximun […]

Read More… from Artedrama eta Axut! antzerki taldeek nortasunaren bilakaera ardatz duen antzezlana estreinatuko dute urriaren 17an, Luhuson

‘Bideek bidea’ lemapean, abiatuko da Xilaba Bertsolari Txapelketa azaroaren 8an, Bidarten

24 bertsolarirekin ekingo dio bideari txapelketak eta finala Donibane Lohizuneko Jai Alain izango da urtarrilaren 31n. Bertsularien Lagunak Elkarteak Xilaba txapelketa aurkeztu du gaur Uztaritzen. “Lau urte pasatu dira azken Xilaba ospatu genuenetik. Pandemiako garai ilunetatik Xilaba argitsu batera egin nahi genuke bide. Xalbadorrek esan omen zuen argiak ez duela inon ilunpean bezainbat argitzen. Eta […]

Read More… from ‘Bideek bidea’ lemapean, abiatuko da Xilaba Bertsolari Txapelketa azaroaren 8an, Bidarten

Haur eta gazteak euskal literaturara erakartzeko liburu azoka egingo dute urriaren 10ean eta 11n, Saran

Ikusi Mikusi azokan ikuskizunak, tailerrak, idazle eta ilustratzaileekin topaketak, Euskal Herriko argitaletxe guztien presentzia eta zuzenekoak izango dira, besteak beste. Ikusi Mikusi, euskal haur eta literatura azoka Galtzagorri elkarteak, Sarako Mari Gorri elkarteak eta Pamiela argitaletxeak elkarlanean antolatutako egitasmoa, urriaren 10ean eta 11n egingo da Saran. “Euskarazko haur eta gazte literatura ardatz duen azoka bakarra […]

Read More… from Haur eta gazteak euskal literaturara erakartzeko liburu azoka egingo dute urriaren 10ean eta 11n, Saran