Istorioa Frantziako Iraultzaren ondoren kokatuta dago eta ohoin banda baten abenturak ditu ardatz. Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako euskarazko literatura sorkuntza sostengatzeko asmoz, Elkar Fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak EKE-Elkar literatura beka jarri zuten martxan iaz lehen aldiz eta Katixa Dolhare-Çaldumbidek eta Joseba Larratxek osatutako epaimahaiak Adur Larrea ilustratzailearen Lurbinttoko ohoinak proiektuari beka ematea erabaki […]
Kategoria: Lapurdi
[BIDEOA] Willis Drummond taldeak ‘Hala ere’ diskoarekin betiko soinu berritua dakar
70. hamarkadako moldean, 90. hamarkadako estiloa 2022ko estudio berri batean grabatutako lana da. “Lau lagun gira berriz” esanez aurkeztu du Xan Bidegain baxu-joleak, Willis Drummond taldeko gitarra-jole berria: Vincent Bestaven. Musikari eta pertsona ona delako da orain beraiekin taldean. Garai bereziendako kontzertu berezia bira egin zutenean, aldamenean izan zuten Botibol taldetik ezagutzen dugun baionarra, eta […]
Read More… from [BIDEOA] Willis Drummond taldeak ‘Hala ere’ diskoarekin betiko soinu berritua dakar
Willis Drummond taldeak ‘Gauzak’ abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu
Azaroaren 18an argia ikusiko duen Hala ere diskoaren bigarren aurrerapen kanta da. Gauzak izeneko abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu Willis Drummond taldeak. Azaroaren 18an argia ikusiko duen Hala ere diskoaren bigarren aurrerapen kanta da honakoa eta sare sozialen bidez azaldu dutenez, “zuzena eta gordina da, hiru minutuko esprint bat, eta bertan deskargatzen dugu gure energia […]
Read More… from Willis Drummond taldeak ‘Gauzak’ abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu
Iparra galdu gabe festibala egingo dute abenduaren 3ra arte, Getxon
Hamargarren edizio honetan, Odei Barroso, Frikun eta Anje Duhalde talde eta bakarlarien kontzertuak izango dira Muxikebarrin eta Azebarrin, baina egitaraua haratago doa eta emanaldiek eta mintzaldiek ere programazio aberatsa osatuko dute. Euskal kultur Erakundeak Getxoko hainbat eragilerekin elkarlanean, Iparra galdu gabe diziplina anitzeko festibala antolatu du Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko hainbat artistaren partehartzearekin. Duela […]
Read More… from Iparra galdu gabe festibala egingo dute abenduaren 3ra arte, Getxon
Artedrama eta Axut! antzerki taldeek ‘Hondamendia’ antzezlana estreinatuko dute urriaren 14an, Luhuson
Harkaitz Canok idatzitako obrak Zaldibarko zabortegiaren erorketa du abiapuntu. Taula gainean, Ander Lipus, Maite Larburu, Manex Fuchs, Ruth Guimera, Eneko Gil, Ane Sagües eta Jon Ander Urrest aktoreak ikusiko ditugu Ximun Fuchsen zuzendaritzapean. Artedrama eta Axut! antzerki taldeek Hondamendia izeneko antzezlana estreinatuko dute datorren urriaren 14an Luhusoko Harri Xuri aretoan eta bira luzea abiatuko dute […]
Haur eta gazteak euskal literaturara erakartzeko bigarren liburu azoka egingo dute urrian, Saran
Ikusi Mikusi azokan ikuskizunak, tailerrak, idazle eta ilustratzaileekin topaketak, Euskal Herriko argitaletxe guztien presentzia eta irakurraldi musikatuak izango dira, besteak beste. Ikusi Mikusi, euskal haur eta literatura azoka Galtzagorri Elkarteak, Kiribil konpainiak eta Pamiela argitaletxeak elkarlanean antolatutako egitasmoa, urriaren 7an eta 8an izango da Saran. Azaldu dutenez, “euskarazko haur eta gazte literatura ardatz duen azoka […]
Kalakan taldeak hiru eguneko jaialdia antolatu du Sarako kobazuloetan
Kontzertuak irailaren 30etik urriaren 2ra bitartean egingo dira eta hainbat artista gonbidatu izango dira bertan. Folk musika, korala eta kantu difonikoari omenaldia egin nahi diote edizio honetan. Kalakan taldea Sarako kobazuloetara itzuliko da hainbat artista gonbidaturekin batera, irailaren 30ean, urriaren 1ean eta 2an. Hau ez da hirukoteak Sarako kobazuloetan eskaintzen duen lehenengo jaialdia. Izan ere, musikariek aurten […]
Read More… from Kalakan taldeak hiru eguneko jaialdia antolatu du Sarako kobazuloetan
Mintzalasai euskararen aldeko festibala irailaren 19tik 25era egingo da Miarritze, Angelu eta Baionan
Antolatzaileen arabera, “sorpresa politez beterik itzuliko da Mintzalasai festibala aurten ere, ohiko hitzorduez gain euskaraz harremantzeko uneak eta guneak dinamizatzeko helburuarekin”. Aurten ere, zazpi egunez 53 ekimenez gozatzeko aukera eskainiko du Mintzalasai festibalaren hamaikagarren edizioak. Testuinguru berezi honetan, egitarau berritua eta erakargarria prestatu dutela aurreratu dute, tokiko 45 eragileren laguntzari esker. Aurtengoan “elkartzeko eta euskaraz […]
‘Egun bat, hitz bat’ izeneko egutegia argitaratuko du Mintzalasai elkarteak
Euskara eta euskal kultura hobeto ulertzeko egutegia izango da. Abendutik aurrera egongo da salgai 8 euroren truke sarean eta beste hainbat salmenta puntutan. Urte bukaera honetako berritasun batekin dator Mintzalasai elkartea, Euskararen Erakunde Publikoa eta Euskal Kultur Erakundearen babesarekin: Egun bat, hitz bat izeneko egutegia. “Egunerokotasunean, urteko 365 egunetan euskararekiko eta kulturarekiko lotura bat sortzeko […]
Read More… from ‘Egun bat, hitz bat’ izeneko egutegia argitaratuko du Mintzalasai elkarteak
Udako oporrak hartuko ditugu, irailean informazio gehiagorekin itzuliko gara
Atseden hartzeko eta pilak kargatzeko ordua heldu da. Irailean berriz itzuliko gara. Ondo pasa! […]
Read More… from Udako oporrak hartuko ditugu, irailean informazio gehiagorekin itzuliko gara
