Mintza Eguna egingo dute ekainaren 5ean, Hendaian

Euskal Herriko Mintzalagun eta euskaltzale guztiak gonbidatu nahi dituzte ekimenera, harreman berriak sortzeko eta Mintzapraktika egitasmoa ezagutzeko aukera bikaina dela diote antolatzaileek. Txartelak maiatzaren 30era arte egongo dira salgai. Euskal Herriko mintzalagunen festa nagusia egingo da ekainaren 5ean, Hendaian. Euskaltzaleen Topagunea da ekimen honen antolatzailea eta euskaltzale guztiei luzatu nahi izan die gonbita, euskararen inguruan, […]

Read More… from Mintza Eguna egingo dute ekainaren 5ean, Hendaian

Ikur-diplomak iaz izendatutako urgazle berrientzat

Baionako Herriko Etxean egin den Ageriko bilkuran, Euskararen Akademiak ikur-diplomak banatu ditu 2021ean izendatutako urgazle berrien artean. Euskaltzaindiak ikur-diplomak banatu dizkie iaz izendatutako urgazle berriei. Ageriko bilkura Baionako Herriko Etxean izan da, txistularien musikak girotu duela ekitaldia. Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Xabier Parrilla Etchart Baionako auzapezordeak egin die harrera urgazle berriei. Bere mintzaldian, Urrutiak gogoratu […]

Read More… from Ikur-diplomak iaz izendatutako urgazle berrientzat

Pantxoa Carrere kantariak ‘Esperantzan’ diskoa kaleratu du

Azkaindarrak folka, tradizioa eta popa uztartu ditu lan berrian. Eñaut Elorrietak eta Xabier Euzkitzek hartu dute parte diskoan, besteak beste. Pantxoa Carrere (Azkaine, 1948) ezaguna egin zen Peio Ospitalekin batera osatu zuen Pantxoa eta Peio bikotearekin. Lau abestiko lehen EPa 1969an kaleratu zuten elkarrekin, eta guztira hamaika disko luze, bi EP eta single bat argitara […]

Read More… from Pantxoa Carrere kantariak ‘Esperantzan’ diskoa kaleratu du

Odei Barrosok ‘Terapia’ izeneko diskoa kaleratu du

Autoekoizpenaren bidetik jo du rap abeslariak oraingoan. Barrosok gaur emango du diskoaren aurkezpen kontzertua Urruñan. 2zio taldearekin Pausuz Pausu (2013), Bideak (2015) eta Orain eta hemen (2018) diskoak kaleratu ondoren, bakarkako bideari ekin dio Odei Barroso bertsolari eta rap abeslariak. Ibilbide berri horren emaitza dugu Terapia, gaur aurkeztu duen diskoa. Lan berri honek ez du […]

Read More… from Odei Barrosok ‘Terapia’ izeneko diskoa kaleratu du

Herri Urrats besta Senpereko lakura itzuliko da maiatzaren 8an

Itzulera izango da 39. edizioaren leloa. Gune guztietan, dantza, musika eta animazioa izango dira nagusi. Hamazortzi egun falta dira Iparraldeko Ikastolen aldeko besta Senpereko lakura itzultzeko eta gaur egitaraua aurkeztu dute. Antolatzaileek aurreratu dutenez, gune guztietan, dantza, musika eta animazioa izango dira nagusi. “Aurten programazioari dagokionean indar berezia egin dugu, eta kalitatezko programazio bat osatzea […]

Read More… from Herri Urrats besta Senpereko lakura itzuliko da maiatzaren 8an

Nekatoenea egonaldian parte hartzeko deialdia zabalik

Euskal Kultur Erakundeak, Euskal Itsasbazterreko zentroak eta Euskal Idazleen Elkarteak Nekatoenea baserrian egonaldi berri bat antolatu dute. Interesa duten euskal idazleek ekainaren 6ra arte izango dute izena emateko epea zabalik.  Hamabigarren aldiz, Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterreko zentroak eta Euskal Idazleen Elkarteak Nekatoenea baserrian egonaldi bat antolatuko dute Euskal Herriko idazleentzat. Pasa den urtean […]

Read More… from Nekatoenea egonaldian parte hartzeko deialdia zabalik

Marina Beheretche biolin jotzaileak eta Ezekiel kolektiboak ‘Aztarnak’ diskoa kaleratu dute

Gure arbasoen ondarean murgiltzera gonbidatzen gaitu lan berriak. Aztarnak dugu Marina Beheretche biolin jotzaileak eta Ezekiel Kolektiboak sortutako proiektu berria. Iazko hasieran hasi ziren proiektu berria lantzen eta diru-bilketa kanpaina bat ere abiatu zuten lana aurrera atera ahal izateko. Aztarnak euskal musika herrikoia eta musika klasikoaren arteko topaketa bat dela diote, horretarako bost konpositoreren obrak aukeratu […]

Read More… from Marina Beheretche biolin jotzaileak eta Ezekiel kolektiboak ‘Aztarnak’ diskoa kaleratu dute

Euskaltzaindiak bi antologia aurkeztu ditu Sarako Idazleen Biltzarrean

Peillenek 70 urtetan idatzitako poema eta bertsoen bilduma (Ene bertsoen bilduma / Recueil de versification. Sans rimes ni raisons. 1951-2021), eta Jean Elizalde Zerbitzari idazle azkaindarraren Antologia (Jabier Kaltzakortak paratua). Duela 39 urte hasi ziren Sarako Idazleen Biltzarra antolatzen eta ordutik, urtero izan da bertan Euskaltzaindia. Aurten ere erakusmahaia jarri du Akademiak Sarako kiroldegian, eta, […]

Read More… from Euskaltzaindiak bi antologia aurkeztu ditu Sarako Idazleen Biltzarrean

Sakelako hiztegien bilduma berrargitaratu dute

Euskararen ikaspenean bidelagun izatea eta ahozko erabilera azkartzea ditu helburu hiztegi sortak. Euskararen Erakunde Publikoak (EEP), Euskal Elkargoak, eta Baiona, Donibane Lohizune, Hendaia eta Miarritzeko herriko etxeek sakelako 30 hiztegi jasotzen dituen bildumaren berrargitalpena aurkeztu dute. Material honen helburua bikoitza dela diote: alde batetik, “euskararen ikaspenean bidelagun izatea eta ahozko erabilera azkartzea”. Bestetik, “gai orokorrak […]

Read More… from Sakelako hiztegien bilduma berrargitaratu dute

EHZ Miarritzera helduko da larunbatean

Euskal Herria Zuzenean festibala kostaldera hurbilduko da aurten. Izan ere, larunbatean, martxoaren 26an ekimen bat antolatu du Miarritzen. Festibalaren 26. edizioa, berriz, uztailaren 1, 2 eta 3an egingo da Irisarrin. Azken bi edizioetan egin duten bezala, Irisarrira itzuliko da aurten ere Euskal Herria Zuzenean festibala, uztailaren 1etik 3ra bitartean, eskaintza zabal batekin: musika, ikuskizunak, mintzaldiak, […]

Read More… from EHZ Miarritzera helduko da larunbatean