Euskal Kulturaren Astea egingo dute Baionako St Etienne MVCan

Apirilaren 1etik 9ra bitartean, egunero proposatuko dituzte animazioak hainbat eragileren parte hartzearekin: Bernat Etxepare lizeoko ikasleak, Gaia elkartea, Jakinola Hizkuntzen Etxea, Planning Familial… 22. Korrikaren karietara, Saint-Etienne auzoko Hiritarren Bizirako Etxeak euskararen eta euskal kulturaren inguruko egitaraua prestatu du apirilaren 1etik 9ra bitartean. Proposatutako jarduerak hainbat eragileren parte hartzearekin antolatu dituzte Baiona garaiko auzoetan: Bernat […]

Read More… from Euskal Kulturaren Astea egingo dute Baionako St Etienne MVCan

[BIDEOA] Haurtzaroko sexu abusuak jorratu ditu Maddi Ane Txoperenak ‘Ez erran inori’ eleberrian

Idazleak 23. Igartza saria jaso zuen 2020ko irailean, idazle gazteei beren proiektua garatzeko ematen den beka da honakoa. Hurbil egokitu zaion gai bati buruz idatzi du Maddi Ane Txoperena idazle, kazetari eta bertsolariak (Hendaia, 1994)  Ez erran inori eleberrian. Izan ere, gaur Donostian aurkeztu duen lanak haurtzaroko sexu abusuak ditu gai nagusi. Gertutik ezagutzeak eman […]

Read More… from [BIDEOA] Haurtzaroko sexu abusuak jorratu ditu Maddi Ane Txoperenak ‘Ez erran inori’ eleberrian

‘Iparraldea Bertan’ zikloaren bidez, Ipar Euskal Herriko artistak Donostian izango dira martxoan

21. edizioa martxoaren 1tik 22ra egingo da Koldo Mitxelena Kulturunean. Jarduera guztiak zuzenean ikusgai egongo dira online. Ipar eta Hego Euskal Herriaren artean zubiak eraikitzea, mugak ezabatzea eta Iparraldeko kultura bizia hegoaldean ezagutzera ematea dira Iparraldea Bertan jardunaldien helburu nagusiak. “Muga fisikorik ez izan arren, muga psikologikoek iparraldearen eta hegoaldearen artean jarraitzen dute. Ondorioz, jendearekiko […]

Read More… from ‘Iparraldea Bertan’ zikloaren bidez, Ipar Euskal Herriko artistak Donostian izango dira martxoan

Iparraldeko ikasleek azterketak euskaraz egiteko duten eskubidearen aldeko elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin dute

Ikastola guztietan egingo dira elkarretaratzeak martxoaren 4an. Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak, Seaskako ordezkariekin eta Azterketak Euskaraz! kolektiboarekin batera, guraso, langile eta euskaltzaleak deitu ditu Iparraldeko ikasleek azterketak euskaraz egiteko duten eskubidearen alde martxoaren 4ean, ostirala, ikastola guztietan egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzera. Baxoari dagokionez, ikasleek oraindik ez dakitela zein hizkuntzatan egingo dituzten Batxilergoko Berezitasuneko bi […]

Read More… from Iparraldeko ikasleek azterketak euskaraz egiteko duten eskubidearen aldeko elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin dute

Neguko Besta antolatu dute Baionan inauteriekin bat eginez

Euskarazko hitzordu andana antolatu dituzte hil honetarako: Luna Negra Kafe Antzokian, esaterako, Iki mihi klik eta Besteen kalea ikusgarriak, Atalante zinema aretoan, haurrentzako euskarazko animazio filma, Michel-Portal Antzokian kontzertuak eta erakusketak, besteak beste. Inauteriekin bat eginez, Neguko Besta antolatu dute Baionan lehen aldiz. Antolatzaileen xedea da inauteriak kultur programazio berezi batekin uztartzea, “gaskoi eta euskal […]

Read More… from Neguko Besta antolatu dute Baionan inauteriekin bat eginez

Iparraldeko ikusleek euskal antzerkiaren aniztasuna deskubritzeko aukera izango dute berriz ere, ekainera bitartean

Ibilki zikloaren barruan, hamabi emanaldi eskainiko dira Azkainen, Baionan, Bidarten, Ziburun, Hendaian, Maulen eta Donibane Lohizunen. Euskal Kultur Erakundeak (EKE) Ipar Euskal Herrian urtero egiten den Ibilki antzerki zikloa aurkeztu du aurten ere. Hala, oraingoan ere, erakundea aktiboki arituko da euskarazko antzerkiaren hedapenaren alde. “Gure lurraldean barna ibiltzeko eta gure artistengana joateko aukera paregabea da”, […]

Read More… from Iparraldeko ikusleek euskal antzerkiaren aniztasuna deskubritzeko aukera izango dute berriz ere, ekainera bitartean

Atx Teatroak, El Punto Guneak eta Itzulik Oihana antzezlana estreinatuko dute igandean, Angelun

Obrak dantza eta antzerkia uztartuz, transmisioa eta identitatearen eraikuntzari buruz hitz egiten du. Atx Teatroa, El Punto Gunea eta Itzuli konpainiek Oihana izeneko antzezlana estreinatuko dute igandean, Angelun. Obrak dantza eta antzerkia uztartuz, transmisioa eta identitatearen eraikuntzari buruz hitz egiten du. Lan taldeak zehaztu duenez, familia osoari zuzenduta dago antzezlana. Horretarako, gai unibertsalak landu dituzte, […]

Read More… from Atx Teatroak, El Punto Guneak eta Itzulik Oihana antzezlana estreinatuko dute igandean, Angelun

Jon Artano kazetariak irabazi du Tene Mujika saria

Anderik Ande izeneko proiektuak Amerika eta euskaldunen arteko harremanak aztertuko ditu. Jon Artano kazetariak (Zestoa, 1978) irabazi du 2022ko Tene Mujika beka, Ameriketan ibilitako hainbat euskaldunen kontuak eta gure artean dabiltzan hainbat amerikarrenak kontatu nahi dituen Anderik Ande izeneko proiektuarekin. Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuak saritzen ditu Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolaturiko […]

Read More… from Jon Artano kazetariak irabazi du Tene Mujika saria

Fipadoc dokumentalen festibala urtarrilaren 17tik 23ra egingo da, Miarritzen

Aurtengo berezitasunen artean euskarazko edo euskaraz azpititulatutako filmak daude. Horien artean dago Amets Arzallus eta Marc Parramonen Altsasu (gaur hura) dokumentala. Urtarrilaren 17an hasi eta astebetez luzatuko da Fipadoc dokumentalen festibala aurten, Miarritzen. Orotara 200 lan proiektatuko dituzte hainbat areetotan eta horrez gain, estreinaldiak, topaketak, hitzaldiak… eskainiko zaizkie publikoari, profesionalei eta ikasleei. Sarien artean nabarmentzekoak […]

Read More… from Fipadoc dokumentalen festibala urtarrilaren 17tik 23ra egingo da, Miarritzen

Amets Arzallus da Xilabako txapelduna

Miren Artetxe iritsi da buruz burukora. Maddalen Arzallus, Maddi Ane Txoperena, Odei Barroso, Amets Arzallus, Patxi Iriart eta Miren Artetxe izan dira gaur Donibane Lohizuneko oholtzara igo diren bertsolariak. Sei finalistak zortziko nagusian eta zortziko txikian aritu dira lehendabizi, ofiziotan. Ondoren, puntu-erantzunetan jardun dira  eta hamarreko txikian aritu diragero, berriro ere binaka, ofiziotan. Azkenik, bakarka […]

Read More… from Amets Arzallus da Xilabako txapelduna