Irailaren 18an abiatuko da Xilaba txapelketa, Makean

Datorren astean hasiko da Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereko Bertsolari Txapelketa, Makeako Herriko Gelan. Azaroaren 13an, berriz, Donibane Lohizuneko Jai Alai ezker paretan jokatuko da finala. 2020an bukatu gabe utzi zuten Xilaba, eta 2021ekoa bera ez izanagatik helburu berak ditu aurtengoak ere, “hauen artean bertso plaza sustatzea, bertsozale gehiago gureganatzea, bertsolarien erakusleiho izatea eta Bertsolari […]

Read More… from Irailaren 18an abiatuko da Xilaba txapelketa, Makean

Iparraldeko ikusleek euskal antzerkiaren aniztasuna deskubritzeko parada izango dute abendura bitartean

Bederatzigarren aldiz segidan, Ibilki programari esker, Euskal Kultur Erakundeak euskarazko antzerkiaren hedapena sustatzen jarraitzen du Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan. Euskal Kultur Erakundeak (EKE) Ipar Euskal Herrian urtero egiten den Ibilki antzerki zikloa aurkeztu du aurten ere. “Garai berezi eta nahasi hauetan, sekula baino gehiago, momentuko antzerki sorkuntza hoberenak zuekin partekatu nahi ditugu, artearen eta […]

Read More… from Iparraldeko ikusleek euskal antzerkiaren aniztasuna deskubritzeko parada izango dute abendura bitartean

‘Herrixka’ euskarazko jarduerak eskaintzen dituzten elkarteen foroa egingo dute larunbatean, Baionan

Goizeko 10.00etan hasiko da egun osoko egitaraua. Elkarte bakoitzak bere eskaintzak aurkeztuko ditu eta batzuek tailerrak eskainiko dituzte: marrazketa, dantza eta serigrafia, besteak beste. Egunarekin amaitzeko, kontzertua izango da arratsaldeko 16:00etan. Baionako Ikastolen Laguntzaileak (BIL) Herrixka euskarazko jarduerak eskaintzen dituzten elkarteen foroa antolatu du bigarrenez, irailaren 4an, larunbata, Baionako Etxepare lizeoan. Egitasmoak egun batez, euskaraz […]

Read More… from ‘Herrixka’ euskarazko jarduerak eskaintzen dituzten elkarteen foroa egingo dute larunbatean, Baionan

Ahozko oroimenari buruzko ‘Eleketa’ erakusketa irailaren 12tik aurrera Donibane Lohizunen ikusgai

Irailaren 12tik urriaren 10era bitartean, Ducontenia Etxean, 78 bat lekukok (Ahetze, Arbona, Azkaine, Biriatu, Donibane Lohizune, Getaria, Hendaia, Sara, Senpere, Urruña, Ziburu) beren bizipenak eta oroimenak kontatuko dituzte, 200 ikus-entzunezko pasarteren bidez. Euskal Kultur Erakundeak proiektu handi bat abiatu zuen 2007an: Ipar Euskal Herriko biztanleen ahozko memoriaren bilketa. Programa hau, gaur egun Eleketa izenarekin ezagutzen da, […]

Read More… from Ahozko oroimenari buruzko ‘Eleketa’ erakusketa irailaren 12tik aurrera Donibane Lohizunen ikusgai

Bihar hasiko da Errobi Festibala Itsasun

Uztailaren 25era bitartean, musika, sorkuntza, dantza eta erakusketak izango dira nagusi Itsasun. Bihar, uztailak 22, abiatuko da Errobi Festibalaren 25. edizioa Itsasun. Ezkandrai elkartea da jaialdiaren antolatzailea eta adierazi duenez, “beste behin ere, mendia, denbora, ibaia eta herriaren xingolak zintzilikatuko dira Atharriko plazan uda beteko asteburu betez”. Bihar, arratsaldeko 17:00etan emango diote hasiera jaialdiari 25 urte […]

Read More… from Bihar hasiko da Errobi Festibala Itsasun

Euskal kulturari buruzko sentsibilizazio tailerrak Baionako presondegian

Tokiko hainbat artistek euskal dantzaren eta musikaren inguruko topaketak animatu dituzte. Euskal Kultur Erakundeak presondegietako gizarteratze zerbitzuarekin partaidetza berri bat garatu du, Baionako presondegian atxilotutako pertsonei euskal kultura hobeki ezagutarazteko asmoz. Hala, pasa den uztailaren 6tik 8ra bitartean, euskal erakundeak bi orduko hiru topaketa koordinatu zituen artisten eta presoen artean. Bilaka Kolektiboak, Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak […]

Read More… from Euskal kulturari buruzko sentsibilizazio tailerrak Baionako presondegian

Adur Larreak irabazi du 2021eko EKE-Elkar literatura beka

Ilustratzaile ziburutarrak datorren urteko martxora arte izango du Lurbinttoko ohoinak izeneko komiki historikoa lantzeko. Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako euskarazko literatura sorkuntza sostengatzeko asmoz, Elkar Fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak EKE-Elkar literatura beka jarri zuten martxan urtarrilean. Lehen edizio honetan, kalitate handiko sei proposamen jaso dira. Katixa Dolhare-Çaldumbidek eta Joseba Larratxek osatu dute epaimahaia eta […]

Read More… from Adur Larreak irabazi du 2021eko EKE-Elkar literatura beka

[Bideoa] Maialen Akizu hautatu dute Nekatoeneako egonaldia egiteko

2021eko azaroaren 2an hasi eta hilabete batez, Hendaiako Nekatoenea baserrian egongo da ziurgabetasuna, sorpresa eta asmaezinaren inguruan, literatura genero anitz nahasten dituen lan hibrido bat lantzen. Hamaikagarren aldiz, euskal sortzaile batek parte hartuko du Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterreko zentroak eta Euskal Idazleen Elkarteak proposatzen duten euskarazko literatura sorkuntza egonaldian. Ekimen honen bidez, euskal […]

Read More… from [Bideoa] Maialen Akizu hautatu dute Nekatoeneako egonaldia egiteko

Karrika Arteak jaialdia egingo dute Hendaian larunbatetik astelehenera bitartean

Jaialdia Baldin bada ikuskizunarekin hasiko da larunbatean, goizeko 11:30ean. Larunbatetik astelehenera bitartean Karrika Arteak jaialdiak Hendaiako kaleak hartuko ditu. Hiru egunez, Euskal Herriko nahiz nazioarteko musika emanaldiak, zirku eta antzerki ikuskizunak, suarekin egindako koreografiak eta umorea ardatz duten saioak ikusi ahal izango dira. Jaialdia Baldin bada ikuskizunarekin hasiko da larunbatean, goizeko 11:30ean. Shakti Olaizola artistak […]

Read More… from Karrika Arteak jaialdia egingo dute Hendaian larunbatetik astelehenera bitartean