Bruno Michel Abatik eta Ruper Ordorikak emango diote hasiera Guitaralde jaialdiari, Hendaian

Mary Cooper, Pauline eta Juliette, Michael Jones eta Thomas Dutronc ere igoko dira oholtzara datozen egunetan. Gaztelu Zahar frontoian izango dira kontzertu nagusiak eta hala indarrean diren protokoloak bete eta osasun testuingurura egokitzeko aukera izango da. Gitarra doinuz bustiko da Hendaia datozen egunetan, Guitaralde jaialdiaren hamargarren edizioarekin. Musika tresna eklektikoa da gitarra eta horrek edozein […]

Read More… from Bruno Michel Abatik eta Ruper Ordorikak emango diote hasiera Guitaralde jaialdiari, Hendaian

24 bertsolarik hartuko dute parte udazkenean egingo den Xilaba Txapelketan

Txapelketa Makeako Herriko Gelan hasiko da irailaren 18an eta finala azaroaren 13an jokatuko da Donibane Lohizuneko Jai Alai pilotalekuan. Pandemiaren eraginez, iaz egin behar zen Xilaba txapelketa ezin izan zen bukaerara heldu, eta aurten, berriro hasieratik martxan jartzea erabaki du Bertsularien Lagunak elkarteak. “Iazko urtean finitzerik izan ez genuen txapelketa ahantzi eta berriz plazak hartzera […]

Read More… from 24 bertsolarik hartuko dute parte udazkenean egingo den Xilaba Txapelketan

[BIDEOA] Itxaro Bordak Amaia Ezpeldoi detektibearen seigarren eta azken lana aurkeztu du

Euri zitalari esker eleberria Donibane Garazin abiatzen da. Istorioaren ardatzean Maddiren desagerpena dago, emakumearen ama detektibearengana joango da alaba aurki dezala eskatuz. Erretiroa hartzear dagoen arren, Ezpeldoik kasua onartuko du. Itxaro Bordak (Baiona, 1959) ia hiru hamarkada iraun duen abenturari amaiera ematea erabaki du. Amaia Ezpeldoi detektibea erretreta hartzera doa Euri zitalari esker (Susa) eleberrian, […]

Read More… from [BIDEOA] Itxaro Bordak Amaia Ezpeldoi detektibearen seigarren eta azken lana aurkeztu du

Ipar Euskal Herrian udan euskal zinema hedatzeko EKEren egitasmoak

Uda honetan antolatuko diren euskal zinemaren gaineko hainbat ekitaldi EKE-ren partaidetzarekin aurkeztuko dira. Joan den maiatzaren 19an Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko zinema aretoak berriz ireki zituzten, pandemiaren eraginez zazpi hilabetez itxita egon ondoren. Aretoen irekierarekin Euskal Kultur Erakundeak koordinatzen duen irudi hezkuntzarako Zineskola dispositiboa berriz bultzatu du Iparraldeko 43 herritako 92 ikastetxetan. Horrela, ekainaren […]

Read More… from Ipar Euskal Herrian udan euskal zinema hedatzeko EKEren egitasmoak

Bidegabekeriei erantzuteko, Baionako kaleak betetzeko deia egin du Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseiluak bat egin du maiatzaren 29rako Ipar Euskal Herriko euskalgintzako eragileek eta instituzioek deitu duten manifestazioarekin, eta bertan parte hartzeko deia egin du. Aurreko ostiralean esan bezala, Kontseiluak “onartezintzat” jotzen du Konstituzio Kontseiluaren erabakia. “Frantziako Asanblean elebakartasunaren diskurtso zaharraren aurrean inoiz baino diputatu gehiago agertu direnean eman nahi izan dute kolpea”. Gainera, Kontseilu Konstituzionalaren […]

Read More… from Bidegabekeriei erantzuteko, Baionako kaleak betetzeko deia egin du Kontseiluak

Ziburuko 2. Euskal Liburu eta Disko Azoka egingo dute ekainaren 12an

Hiru berrikuntzarekin dator aurtengo edizioa: Maddi Zubeldiak eskainiko duen Iturri zaharreko ipuina haurrentzako ikuskizuna, Zirriborroka bertsolaritza eta komikigintza uztartuko dituen saio berezia, eta Agustin Alkhat eta Julien Labat musikarien kontzertua. Argia aldizkariak eta Baltsan elkarteak Ziburuko 2. Euskal Liburu eta Disko Azoka antolatu dute elkarlanean, ekainaren 12rako, larunbata. 2019an egin zuten lehen edizioa eta bigarrena […]

Read More… from Ziburuko 2. Euskal Liburu eta Disko Azoka egingo dute ekainaren 12an

Euskaltzaindiak ere bat egingo du Larunbatean Baionan izango den murgiltzearen aldeko mobilizazioarekin

Akademiaren ustez, Konstituzio Kontseiluaren erabakiak ez du apalduko euskaltzaleen engaiamendua euskara biziberritzeko. 2021eko apirilaren 8an, Frantziako Asanblea Nazionalak Eskualdeko Hizkuntzen Ondarea Babesteari eta Sustatzeari buruzko Legea onartu zuen gehiengo handiz. Hainbat euskal eragilek Euskaltzaindiak aurrepausoa zela adierazi zuen. Nolanahi ere, kezka ere agerrarazi zuen Frantziako Asanblea Nazionaleko hiruretan hogeita bat diputatuk Frantziako Konstituzio Kontseiluan aurkeztutako […]

Read More… from Euskaltzaindiak ere bat egingo du Larunbatean Baionan izango den murgiltzearen aldeko mobilizazioarekin

Haur eta gazteak euskal literaturara erakartzeko lehen liburu azoka egingo dute urrian, Saran

Antolatzaileek ezinbestekotzat jo dute eskola komunitatearen presentzia Ikusi Mikusi azokan eta Euskal Herriko eskolak parte hartzera gonbidatu nahi izan dituzte. Ikusi Mikusi euskal haur eta literatura azoka Galtzagorri Elkarteak, Kiribil konpainiak eta Pamiela argitaletxeak elkarlanean antolatutako egitasmoa da. Lehen edizioa iaz egitekoak ziren, baina, Covid-19ak sortutako osasun-krisiak eraginda bertan behera utzi behar izan zuten. “Aurten, […]

Read More… from Haur eta gazteak euskal literaturara erakartzeko lehen liburu azoka egingo dute urrian, Saran

Datorren larunbatean egingo da Hernandorena bertso saioa

Lehiaketa egin beharrean aurten, egun bateko bertso saioa antolatu dute Baionako Zizpa gaztetxean. Bertsularien Lagunak elkarteak eta Euskal Kultur Erakundeak Hernandorena bertso saioa antolatu dute datorren larunbaterako, maiatzak 29, Baionako Zizpa gaztetxean, arratsaldeko 17:00etan. Osasun egoera kontuan hartuz eta neurrien arintzea baliatuz, aurten ez da lehiaketa gisa egingo. Egun bateko bertso saioa izango da eta […]

Read More… from Datorren larunbatean egingo da Hernandorena bertso saioa

Musika Bulegoa sariek Euskal Herriko 10 musika talde, artista, erakunde zein proiekturen lana aitortu dute

Korrontzi, Ander Telleria, Arineketan, Belako, Brais Novoa Loira, Izaro, Noa & The Hell Drinkers, Petti, Sara Zozaya, eta Euskal Kultur Erakundea izan dira hamar sarituak. Miarritzeko Atabal aretoan egin da Musika Bulegoa 2021 sariak banatzeko ekitaldia. Bertan, hamar musika talde, artista, erakunde zein proiekturen lana aitortu dute. Bosgarren edizio honetarako 107 proposamen jaso dira eta […]

Read More… from Musika Bulegoa sariek Euskal Herriko 10 musika talde, artista, erakunde zein proiekturen lana aitortu dute