‘Artxiboa eta Sorkuntza’ izeneko solasaldiak antolatu dituzte ekainean, Baionan

Baionako Euskal Museoan izango dira jardunaldiak datorren ekainaren 17an eta 18an. Aurtengo gaia alde batetik artxiboaren sortzea izango da, eta bestetik, artxibotik sortzea. Saioak modu presentzialean eta online jarraitu ahal izango dira. Izena emateko xehetasunak laster jakinaraziko dituzte. Euskal Etnopoloa labelaren baitan, Euskal Kultur Erakundeak (EKE), ARI-CNRS erakundearekin elkarlanean, urtero antolatzen duen solasaldia egingo du […]

Read More… from ‘Artxiboa eta Sorkuntza’ izeneko solasaldiak antolatu dituzte ekainean, Baionan

Hazparneko Bertso Eguna hurrengo urtera atzeratzea erabaki dute

Bertsozale elkarteak adierazi duenez, “Ipar Euskal Herrian egun dauden baldintzekin ezinezkoa izango da emanaldia gauzatzea”. Sarrera erosi dutenei dirua itzuliko zaie. Maiatzaren 22rako jarri zuten hitzordua Hazparneko Bertso Eguna ospatzeko, baina Ipar Euskal Herrian dagoen oraingo egoerak ez du emanaldia egitea ahalbidetzen; beraz, Bertsozale elkarteak datorren urtera arte atzeratzea erabaki du, data zehatzik gabe. Ez […]

Read More… from Hazparneko Bertso Eguna hurrengo urtera atzeratzea erabaki dute

Ipar Euskal Herriko kultur guneek itxita daramate urritik

Kultur eragileek Baionako antzokia okupatzen hasi ziren joan de martxoaren 24an, sektorea jasaten ari den kalteak salatzeko eta kultur guneen irekiera aldarrikatzeko. Ipar Euskal Herriko kultur guneek itxita daramate urriaren 30etik eta egoera horrek sektorean eragin dituen kalteak salatzeko eta gune horien irekiera aldarrikatzeko, Baionako Michel Portal antzokia okupatzen hasi ziren diziplina askotako 120 kultur […]

Read More… from Ipar Euskal Herriko kultur guneek itxita daramate urritik

Hizkuntza Eskubideen gaineko proiektu pilotuak abian Hendaian, Arrigorriagan eta Uharten

Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa nazioarteko adituek eta Europako hogeita hamar hizkuntza-komunitatetik gorako gizarte eragileek osatutako dokumentua da. Azken hilabeteetan egindako lanketa egikaritu da gaur goizean Hendaiako Herriko Etxeko Kontseiluaren Gelan: Euskalgintzaren Kontseiluak Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa oinarri izango duen hizkuntza-politikak definituko ditu proiektu pilotu gisa Hendaian, Arrigorriagan eta Uharten. Hitzarmenaren sinadura-ekitaldian Paul Bilbao, Euskalgintzaren Kontseiluko […]

Read More… from Hizkuntza Eskubideen gaineko proiektu pilotuak abian Hendaian, Arrigorriagan eta Uharten

30 Herri Urrats txiki herriz herri, maiatzaren 9an

Pandemia egoerak behartuta Senpereko aintziraren inguruan milaka lagun batzea ezinezkoa denez, Seaskak 30 Herri Urrats txiki antolatzea erabaki du. “Aurten ere, Senpereko aintzirak ez ditu Seaskako ikastolen aldeko lagunak eta euskaltzaleak bilduko, baina bultzada horiek bat egingo dute maiatzaren 9an Ipar Euskal Herrian antolatuko diren ekimenetan”, azaldu dute Seaskako ordezkariek egindako agerraldian. Hala, ikastola bakoitzak […]

Read More… from 30 Herri Urrats txiki herriz herri, maiatzaren 9an

Euskal Elkargoak ‘Berpiztu 5’ proiektu deialdia abiatu du kultura suspertzeko

Programak 40.000 euroko aurrekontua du. Diru horrekin sortzaileak, elkarteak edota galeriak lagundu nahi dira, batez ere Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoakoa. Proiektuak apirilaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira. Euskal Hirigune Elkargoak Berpiztu 5 proiektu deialdia abiatu du kultura berpizteko helburuarekin. 2020ko abenduaren 19an, kontseiluak kultura suspertzeko plana onartu zuen. Honek 1,2 milioi euroko aurrekontua […]

Read More… from Euskal Elkargoak ‘Berpiztu 5’ proiektu deialdia abiatu du kultura suspertzeko

Nekatoenea egonaldian parte hartzeko deialdia zabalik

Euskal Kultur Erakundeak, Euskal Itsasbazterreko zentroak eta Euskal Idazleen Elkarteak Nekatoenea baserrian egonaldi berri bat antolatu dute. Interesa duten euskal idazleek ekainaren 15era arte izango dute izena emateko epea zabalik.  Hamaikagarren aldiz, Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterreko zentroak eta Euskal Idazleen Elkarteak Nekatoenea baserrian egonaldi bat antolatuko dute Euskal Herriko idazleentzat. Pasa den urtean […]

Read More… from Nekatoenea egonaldian parte hartzeko deialdia zabalik

Hizkuntza gutxituen aldeko legea onartu du Frantziako Asanbleak

Ipar Euskal Herriko hezkuntza publikoan euskara ikasteko eskubidea babestuko da aurrerantzean, euskara ikasteko sortutako gastuak ere finantzatuko dira eta diru laguntzei atea irekiko zaie. Britainiako Paul Molac diputatuak sustatutako Eskualdeko hizkuntzen ondarea babesteari eta sustatzeari buruzko lege proposamenak aurrera egin du Parisko legebiltzarrean, aldeko 247 bozkarekin eta aurkako 76rekin, gobernuaren borondatearen kontra. Jean Rene Etchegaray […]

Read More… from Hizkuntza gutxituen aldeko legea onartu du Frantziako Asanbleak

Ipar Euskal Herriko kultur eragileek Baionako antzokia okupatuko dute

(Albistea BERRiAren webgunetik hartu dugu Creative Commons lizentziari esker) Ortzirale goizean hasiko dute okupazio mugagabea. Kultur guneen «berehalako» irekiera eskatzen du eragileek muntatu duten kolektiboak Iazko urriaren 30az geroztik hetsirik daude kultur guneak Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Horiek berehala irekitzea galdegiten dute hiru herrialdeetako kultur eragileek. Eta horretarako, ortzirale goizean Baionako antzokiaren okupazioa abiatuko […]

Read More… from Ipar Euskal Herriko kultur eragileek Baionako antzokia okupatuko dute

[BIDEOA] Kalakanek kantu tradizionalak soinu elektronikoekin uztartu ditu ‘Artizar’ disko berrian

Pello Reparaz, Hugo Imakhoukhene eta Andrew Keelan musikarien laguntzarekin, besteak beste, sortu dute lan berria. Diskoaren aurkezpen kontzertua igandean izango da Donostiako Victoria Eugenia antzokian, arratsaldeko 19:00etan. Baionako Kalakan folk taldeak Artizar izeneko disko berria aurkeztu du gaur, Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Bertan, azaldu dutenez, azken hamar urteetan hainbat lurralde, artista eta kolaborazio ikusi izan […]

Read More… from [BIDEOA] Kalakanek kantu tradizionalak soinu elektronikoekin uztartu ditu ‘Artizar’ disko berrian