Herri Haitada Ainhoan egingo da maiatzaren 18an

Argazkia: Erran.eus Sara, Urdazubi, Zugarramurdi, Etxalar, Bera eta Ainhoako herrien arteko harremanak bermatu eta euskara sustatzeko asmoz, sortu zen iaz Herri Haitada Saran, Izarrak errugbi taldearen eskutik. Aurten Ainhoan egingo da ekimena, maiatzaren 18an eta sei herrietako parte hartzaileak hamabi proba desberdinetan lehiatu beharko dira: oinezko lasterketa, mendi bizikleta, pilota, sukaldaritza, dantzak, bertsuak, euskal jokoak, […]

Read More… from Herri Haitada Ainhoan egingo da maiatzaren 18an

Senperek Herri Urrats 2019 hartuko du igande honetan

Argazkia: Seaska Hiru egun baino ez dira falta Senpereko aintziraren inguruak Herri Urrats festa hartzeko. 36. edizioa izango da aurtengoa eta antolatzaileek iragarri dutenez, Erdozainzi Etxart Kolegioa eta Lizeoa handitzeko dirua bilduko da. Egitarauari erreparatuta, goizean goizetik hasita arratsaldera arte, haur, gazte, heldu… adin guztientzako ekitaldiak izango dira Herri Urrats festan, zazpi gunetan banatuta, herrialde […]

Read More… from Senperek Herri Urrats 2019 hartuko du igande honetan

Liburu bat eta atzera begirako zikloa Yannick Bellon zuzendariari

Argazkia: Alain Mayet    Iturria: Euskadiko Filmategia Yannick Bellon (Miarritze, 1924) zinemagilea izango da Euskadiko Filmategiak  aurtengo urritik abendura bitartean eskainiko duen atzera begirako zikloko protagonista, eta hari buruzko liburu bat ere argitaratuko du erakundeak. XX. mendean Euskal Herrian jaiotako zinemagileen artean Bellon da, zalantzarik gabe, ibilbiderik garrantzitsuena izan duena, eta aurreneko aldiz ikusi ahal izango […]

Read More… from Liburu bat eta atzera begirako zikloa Yannick Bellon zuzendariari

Haurrentzako Hartza Altzoan festibala egingo dute asteburu honetan Ezpeletan

Herri Soinu taldeak Hartza Altzoan jaialdia antolatu du asteburu honetarako Ezpeletan. Haurrei zuzendutako festibalaren seigarren edizioa ostiralean abiatuko da Izarren hautsa ikuskizunarekin. Mikel Laboaren heriotzaren 10 urteurrenarekin bat eginez, Maialen Alfaro sofrologo, kantari eta musikariak eta Philippe Albor musikaria eta haurren arloan adituak Donostiko abeslariaren obra osoa ezagutzeko ikuskizuna prestatu dute. Bertan, Ezpeletako Jondoni Extebe […]

Read More… from Haurrentzako Hartza Altzoan festibala egingo dute asteburu honetan Ezpeletan

EHZ festibala ekainaren 28tik 30era bitartean izango da

Aurtengo ekimena eta ondoko urteetako norabideari buruz eztabaidatzeko, 50 bat lagun bildu ziren pasa den larunbatean Baionako Zizpa gaztetxean EHZren biltzar nagusian. Bertan irailetik hamabost bat pertsona diseinatzen ibili diren proiektu berri bat aurkeztu zen eta zalantzen ostean festibalak aurrera egitea erabaki zuten. Euskal Herria Zuzenean beraz, ekainaren 28tik 30era bitartean egingo da aurten, baina […]

Read More… from EHZ festibala ekainaren 28tik 30era bitartean izango da

Maite Barnetcheren emankizunak Uztaritzeko Euskal Kulturaren erakundearen egoitzan ikusgai

Telebistan euskaraz lan egin zuen lehenengo esataria izan zen Maite Barnetche, 1971tik eta 1986 urtera arte ibili zen lanean eta Ipar Euskal Herria osoa kubritu zuen. Guztira 73 herritan sortutako 300 saio baino gehiago egin zituen Euskal Herria Orai eta Gero izenpean eta denak Frantziako ikus-entzunezko artxibategian egon dira orain arte. Pantxoa Etcehegoin Euskal Kultura […]

Read More… from Maite Barnetcheren emankizunak Uztaritzeko Euskal Kulturaren erakundearen egoitzan ikusgai

Gaur abiatuko da Biarritz Festibala eta Uruguai izango da herrialde gonbidatua

Latinoamerikako zinemarentzat Erreferentziazko zinemaldia bilakatu da Biarritz Festibala. Gaur hasi eta datorren igandera arte iraungo du 27. edizio honek eta bertan film luzeak, laburrak eta dokumentalen berritasunak aurkeztuko dira. […]

Read More… from Gaur abiatuko da Biarritz Festibala eta Uruguai izango da herrialde gonbidatua

Datorren ostiralean abiatuko da Hernandorena Bertso Sariketa

Bi egun baino ez dira falta Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoan egiten den Hernandorena Bertso Sariketari hasiera emateko. Txapelketa hau urteroko ezinbesteko zita bilakatu da bertsolari gazteen artean. […]

Read More… from Datorren ostiralean abiatuko da Hernandorena Bertso Sariketa