Nahia Etcheverry ainhiztarrak eraman du 2025eko Gazte Xilabako txapela

Larunbatean jokatu zen finala Itsasun eta Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko sei bertsolari gazte aritu ziren kantuan. Sanoki gela jendez beteta zegoela egin zen larunbatean 2025eko Gazte Xilabako finala, Itsasun. Goizane Etcheverry, Amaiur Aizpuru, Unax Aizpurua, Nahia Etcheverry, Leina Alkhat eta Gana Berhokoirigoin bertsolariak aritu ziren kantuan eta Elixabet Etxandi gai jartzaile lanetan. Finala goizeko […]

Read More… from Nahia Etcheverry ainhiztarrak eraman du 2025eko Gazte Xilabako txapela

Nekatoenea eta Hugoenea egonaldietan parte hartzeko deialdia zabalik

Hautagaitzak aurkezteko azken eguna uztailaren 4an izango da. Hamabosgarren aldiz, Euskal Kultur Erakundeak, CPIE Euskal Itsasbazterreko zentroak eta Euskal Idazleen Elkarteak Nekatoenea baserrian egonaldi bat antolatuko dute Euskal Herriko idazleentzat. Pasa den urtean Abbadiako eremuan egonaldia egiteko Pantxix Bidart idazle, musikari, kantari eta konpositore hazpandarra hautatu zuten. Horrez gain, bigarren hilabete bateko egonaldia eskainiko dute Pasai […]

Read More… from Nekatoenea eta Hugoenea egonaldietan parte hartzeko deialdia zabalik

Marrumaka jaialdia egingo dute urriaren 4an eta 5ean, Sarako Lezeetan

Gorka Urbizu, Mabe Fratti, This is the kit, Ibil bedi, Los Sara Fontan, Ezezez, Penelope Trappes, Kaskezur eta Lumi talde eta bakarlariak igoko dira oholtzara. Kontzertuez gain, hitzaldiak, dantza eta hainbat ekimen izango dira. Sarako Lezeek eta Usopopek Marrumaka izeneko jaialdi berezia antolatu dute urriaren 4an eta 5ean. Biharko kondairak kanta ditzagun lelopean, “atzoko, gaurko […]

Read More… from Marrumaka jaialdia egingo dute urriaren 4an eta 5ean, Sarako Lezeetan

Hendaiako Antzerkiaren Maiatza festibalak egitarau berezia antolatu du 40. urteurrena ospatzeko

Maiatzaren 22tik 25era bitartean, ikusgarriak, topaketak, erakusketak eta hainbat sorpresa izango dira Hendaian. 1985ean sortu zen Antzerkiaren Maiatza festibala, eta ordutik, Hendaia dantzan jartzen du zuzeneko ikuskizunen erritmora. Antolatzaileek azaldu dutenez, “artea herritarrengana ahal beste hurbiltzeko nahiak sortu zuen festibala”. Florida kaietatik Gaztelu Zahar frontoira, festibalak bilakaera egiten jakin du, bai eta luzerako errotzen Hendaiako […]

Read More… from Hendaiako Antzerkiaren Maiatza festibalak egitarau berezia antolatu du 40. urteurrena ospatzeko

Itziar Leemansen ‘Olatuak’ dokumentala Ipar Euskal Herriko zinema aretoetara heldu da

Euskal Herrian tortura psikologiko eta fisikoak jasan dituzten zazpi emakumeren terapia saioak ardatz ditu filmak. Leemans Baiona, Donapaleu, Maule, Garazi eta Arudyko proiekzioetan solasaldi bat emango du. Horrez gain, zuzendariak berak ondutako Ximinoa film laburra ere ikusi ahal izango da Donapaleun, Maulen eta Donibane Garazin. Bordeleko Utopia zineman eta Doketan Topa jaialdian aurkeztu ondoren Itziar Leemans […]

Read More… from Itziar Leemansen ‘Olatuak’ dokumentala Ipar Euskal Herriko zinema aretoetara heldu da

Ziburuko 6. Euskal Liburu eta Disko Azoka egingo dute ekainaren 7an

Aurkezpenak, mahai-inguruak, kontzertuak, bertso emanaldiak eta bakarrizketak izango dira, besteak beste, Ziburuko bost gunetan banatuta. Argia aldizkariak eta Baltsan elkarteak Ziburuko seigarren Euskal Liburu eta Disko Azoka antolatu dute elkarlanean, ekainaren 7rako, larunbata. “Egun oso bat izango da Ziburun, euskara entzunez, mintzatuz, irakurriz, ezagutuz, erosiz, komentatuz, biziz, arnas hartuz eta gozatuz, euskarazko sorkuntza sustengatuz…”, adierazi […]

Read More… from Ziburuko 6. Euskal Liburu eta Disko Azoka egingo dute ekainaren 7an

Senpere Irriz jaialdiaren lehen edizioa antolatu dute asteburu honetarako

Erick Baert, Marine Leonardi, PV, Majid, Timothe Poissonnet, Emy edota Tom Baldetti umoregileek hartuko dute parte Ipar Euskal Herriko lehen umore jaialdi honetan. Sarrerak salgai daude jada. CFC Production ekoizpen etxeak Senpere Irriz izeneko jaialdia antolatu du lehen aldiz. Apirilaren 18tik 20ra bitartean izango da Ipar Euskal Herriko lehen umore jaialdi hau, Senpereko Larreko kulturgunean. […]

Read More… from Senpere Irriz jaialdiaren lehen edizioa antolatu dute asteburu honetarako

‘Gaztetxeak bertsotan’ txapelketa berria abiatuko da ostiralean Itsasun

Denera zazpi saioz osatuta egongo da sariketa: lau kanporaketa, bi finalerdi eta finala. 2000. urtetik aurrera jaiotako 24 bertsolarik hartuko dute parte. Gaztetxeak Bertsotan binakako bertso-sariketa berria antolatu dute Euskal Herriko hainbat bertsolarik gaztetxeko asanbladekin batera. Bertsoa.eus atariak eman du egitasmoaren berri eta Aroa Arrizubieta eta Ander Sarriugarte bertsolari antolatzaileetako bi elkarrizketatu ditu horretarako. Arrizubietak […]

Read More… from ‘Gaztetxeak bertsotan’ txapelketa berria abiatuko da ostiralean Itsasun

Zineskola egitasmoa martxan da berriz ere Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan

Ipar Euskal Herriko lehen mailako eskolei kalitate handiko euskarazko animazio filmak eta laguntza pedagogiko egoki bat eskaintzeko asmoz antolatu dute euskarazko irudi heziketa dispositiboa. Euskal Kultur Erakundeak, Zukugailua, Cinema & Cultures, Cinevasion, Zineuskadi, Departamenduko Hezkuntza Nazionaleko Zerbitzuak eta Ikas euskal pedagogia zerbitzuarekin, Zineskola egitasmoa antolatu du, euskarazko animazio film interesgarriak euskara irakasleei eta lehen mailako […]

Read More… from Zineskola egitasmoa martxan da berriz ere Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan

Iparraldea Bertan zikloa Donostiara itzuliko da otsailaren 25etik martxoaren 18ra

24. edizio honek bi hitzaldi eta hiru kontzertu eskainiko ditu, denak arratsaldeko 19:00etan KMK-ko Areto Nagusian, Donostiako Alde Zaharreko Santa Teresa Komentuan izango dira. Emanaldi guztiak zuzenean ikusgai izango dira Koldo Mitxelena Kulturunearen webgunean. Otsailaren 25ean, asteartea, abiatuko da Iparraldea Bertan zikloaren 24. edizioa. Ipar eta Hego Euskal Herriaren artean zubiak eraikitzea, mugak ezabatzea eta […]

Read More… from Iparraldea Bertan zikloa Donostiara itzuliko da otsailaren 25etik martxoaren 18ra