Hiru talde hauek urtarrilaren hasieran aurreratutako beste hamarrei batu zaizkie: Bulego, Nøgen, Tatxers, Skabidean, Streetwise, Banda Bassotti, Gozategi, Eñaut Elorrieta, Los Zopilotes Txirriaos eta Betagarri. Datozen asteetan askoz gehiago batuko direla iragarri dute. Hilabete gutxi batzuk falta dira Hatortxu Rock jaialdiari agur esateko eta antolakuntza “hitzordu ezin bereziago bat” antolatzeko lanean ari da. “Zentzu horretan […]
Kategoria: Nafarroa
Karrikiri Elkarteak ‘Astindu’ Topaketak antolatu ditu Iruñean
Besteak beste, euskaraz bizi nahi dutenentzako ikastaroak izango dira. Izena eman nahi dutenek otsailaren 20ra arte izango dute epea zabalik. Karrikiri Elkarteak Astindu izeneko topaketak antolatu ditu martxoaren 22an eta 29an eta apirilaren 5ean eta 12an, Iruñeko Eusko Kultur Fundazioan. Ameslarientzako ikastaroa dela dio Elkarteak, “euskararen biziberritzerako tresna, ekintza, amets berriak sortu nahi dituztenentzat”. Horretaz […]
Read More… from Karrikiri Elkarteak ‘Astindu’ Topaketak antolatu ditu Iruñean
Fernando Iriarte margolariaren atzera begirako bat zabalik da Iruñean
Artistaren 40 urte baino gehiagoko ibilbidea omentzea du helburu Kondestablearen jauregian martxoaren 23ra arte ikusgai egongo den erakusketa. Fernando Iriarte margolariaren (Iruñea, 1958-2023) lana eta ibilbidea omentzeko atzera begirako erakusketa bat aurkeztu du Iruñeko Udalak. Erakusketa bere familiaren laguntzarekin antolatu da, eta artistaren sorkuntzen ibilbidea biltzen du. Antolatzaileek zehaztu dutenez, “bilduma martxoaren 23ra arte egongo […]
Read More… from Fernando Iriarte margolariaren atzera begirako bat zabalik da Iruñean
Nafarroako artisten lanak biltzen dituen ‘Formatutik kanpo’ erakusketa zabaldu dute Iruñeko Arma Aretoan
David Anocibar, Maria Azcona, Andrea Ganuza, Pedro Osakar, Carlos Puig eta Juan Sukilbideren obrak jasotzen ditu bildumak eta maiatzaren 4ra arte egongo dira ikusgai. David Anocibar, Maria Azkona, Andrea Ganuza, Pedro Osakar, Carlos Puig eta Juan Sukilbide artista nafarren lanek osatzen duten erakusketa zabaldu dute Iruñeko Arma Aretoan, maiatzaren 4ra arte. Lehen solairuan jarri dute […]
Gabriel Coca artistaren sorkuntza-prozesuaren inguruko ‘Figural’ erakusketa ireki dute Iruñean
Iruñeko artistak formaren inguruan eginiko azterketa islatzen du: hainbat material eta teknika erabili ditu ikerketa egiteko. Gabriel Cocaren (Iruñea, 1989) sorkuntza-prozesuaren inguruko Figural erakusketa Iruñeko Ziudadelako Bolborategian ikusgai izango da martxoaren 23ra arte. Artistak formaren inguruan eginiko azterketaren isla da erakusketa hau; iaz BilboArten eginiko egonaldian egin zuen ikerketa, hainbat material eta teknika erabiliz. Guztira, […]
Otsailaren 4an abiatuko da 2025eko Bertsoaroa Iruñean
Sei emanaldi izango dira guztira, Iruñeko hainbat gunetan. Bertsoaroaren 34. edizioa ate joka dugu Iruñean. Otsailaren 4an hasi eta 27ra arte luzatuko da aurtengoan. Tartean, sei emanaldi izango dira, hiriko hainbat espaziotan. Urtero bezala, Bertsoaroak unean uneko bertsolaritzaren berri, kalitatez eta aniztasunez ematea du helburu. Programazioaren baitan, bi bertso jaialdi izango dira: Bertso Trama eta […]
Read More… from Otsailaren 4an abiatuko da 2025eko Bertsoaroa Iruñean
‘Geuretik Sortuak’ ekimenak inoiz baino egitasmo gehiago hautatu ditu hirugarren ediziorako
Literatura, komikigintza, zinegintza eta antzerkigintza alorretako 30 proiektu aukeratu dira eta sortzaileek, beka baten bitartez, egonaldiak egingo dituzte 30 herritan edo herri multzotan. Udalbiltzak Geuretik Sortuak kultur egitasmoaren hirugarren edizioan parte hartuko duten sortzaileak eta euskal udalerriak ezagutzera eman ditu, Iruñeko Kondestable aretoan antolatutako ekitaldian. Iazko urrian beka deialdia zabaldu eta abenduan osatu zen balioespen […]
Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko IX. (H)ilbeltza beka martxan da
Parte hartu nahi dutenek sormenezko narratiba lanak (eleberri edo ipuin-bildumak) aurkeztu beharko dituzte eta horien kalitatea, aberastasuna eta genero beltzekoak izatea baloratuko dira. Lanak 2025eko martxoaren 14ra arte aurkeztu beharko dira Baztango Udaleko erregistroan. Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkarteak eta Txalaparta argitaletxeak elkarlanean euskal literatura beltza hedatu eta munduko literatura beltza euskaratzeko, 2025eko (H)ilbeltza beka jarri […]
Read More… from Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko IX. (H)ilbeltza beka martxan da
Haurrentzako albumak sortzeko 2025eko Etxepare saria abian da
Maiatzaren 9a izango da lanak aurkezteko azkenengo eguna, eta epaimahaiak ekainaren 27an jakinaraziko du erabakia. Albumak sortzeko 2025eko Etxepare saria martxan da jada. Haurrei zuzendutako euskarazko lan ilustratuak (jatorrizkoak eta argitaratu gabeak) aurkeztu daitezke ekimenera, bakarka edo idazle-ilustratzaile taldea osatuz. Maiatzaren 9a izango da lanak aurkezteko azkenengo eguna, eta epaimahaiak ekainaren 27an jakinaraziko du erabakia. […]
Read More… from Haurrentzako albumak sortzeko 2025eko Etxepare saria abian da
Olaia Inziartek ‘Zerrautsa’ bigarren diskoa kaleratu du
Lan honetarako soinu organikoak eta elektronikoak uztartu ditu musikari nafarrak, gitarra distortsionatuak, sintetizadore analogikoak eta vocoder-ak erabiliz. Diskoaren aurkezpen kontzertua martxoaren 7an izango da Lesakan. Hortik aurrera, Euskal Herrian zehar ibiliko da oholtzaz oholtza. Olaia Inziarte musikariak (Oronoz, 1999) bigarren lan luzea plazaratu du Zerrautsa izenpean. Disko berria arlo pertsonaletik haratago doala dio nafarrak, “hauskortasunari, […]
Read More… from Olaia Inziartek ‘Zerrautsa’ bigarren diskoa kaleratu du
