DanZ jaialdia abiatuko da gaur Iruñean

Dantza garaikideko lau ikuskizunek osatzen dute egitaraua. Iruñeko Iturramako Civivoxean DanZ jaialdiaren edizio berri bat abiatuko da gaur. Jaialdiak dantza garaikidearen hurbileko lurraldeen aldeko apustua egin du, sentsibilizazio, inklusio, bitartekaritza, erakustaldi, topaketa eta hausnarketarako espazio bat sortzeko. Lau dantza-ikuskizunek osatzen dute programa, horietako bat lehen haurtzaroari zuzendua, mugimendu- eta sorkuntza-lantegi batek eta Myriam Perez Cazabon […]

Read More… from DanZ jaialdia abiatuko da gaur Iruñean

Iruñeko 9 ikastetxe publikotako 25 taldek ‘Bertsolaritza irakaskuntzan’ programan parte hartuko dute

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleek ordubeteko 15 saio izango dituzte talde bakoitzeko, 2025eko ekainera arte. Bertsolaritza Irakaskuntzan programaren edizio berri bat abiatu du Iruñeko Udalak 2024-2025 ikasturterako. Nafarroako Bertsozale Elkartea arduratuko da programaz, 44.278,40 euroren truke. Horrela, Udalak babesten jarraituko du dagoeneko finkatuta dagoen eta duela hogeita hamar urte baino gehiagotik D eredua […]

Read More… from Iruñeko 9 ikastetxe publikotako 25 taldek ‘Bertsolaritza irakaskuntzan’ programan parte hartuko dute

Tabakalerak eta Artium museoak Jardun Artistikoentzako Institutuan parte hartzeko deialdia zabaldu dute

Eskabideak aurkezteko epea otsailaren 14ra arte egongo da zabalik. Donostiako Tabakalera zentroak eta Gasteizko Artium museoak Jardun Artistikoentzako Institutuaren (JAI) seigarren edizioan parte hartzeko deialdia zabaldu dute. Udako arte-eskola da honakoa, artistei zuzendua, eta praktika artistikoa da programaren muina, ikerketa, ekoizpena, pertzepzioa eta lan kritikoa sustatzen dituena. Laugarren urtez jarraian, JAIk Jorge Oteiza Fundazio Museoaren […]

Read More… from Tabakalerak eta Artium museoak Jardun Artistikoentzako Institutuan parte hartzeko deialdia zabaldu dute

‘Liburuaren arbola’ erakusketa Iruñera helduko da urtarrilaren 13an

Liburuaren izaera azalduko du erakusketak: hizkia, idazketa, diseinua, inprimaketa. Bisitariak ezagutuko du hizkiek nolako anatomia daukaten, testuek nolako formak hartzen dituzten, liburuak zein parte dauzkan eta nola izendatzen ditugun euskaraz. Liburua bera zer den ulertu eta bere garrantzia azpimarratzeko asmoz, Bilboko Euskararen Etxeak Liburuaren arbola izeneko erakusketa ibiltaria abiatu zuen duela bi urte pasatxo, Portugaleten. […]

Read More… from ‘Liburuaren arbola’ erakusketa Iruñera helduko da urtarrilaren 13an

Urtarrilaren 20tik 26ra bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen

(H)ilbeltzan genero beltzeko liburuen aurkezpenak, mahai-inguruak, solasaldiak, bazkaria, Odola-kantari-Euskal kantagintzaren tragepedia emanaldia edota susmagarrien gaua izango dira. 2025ko urtarrilaren 20tik 26ra izango da Euskal Nobela Beltzaren Astearen hamaikagarren edizioa eta ekitaldi ugari antolatu dituzte oraingoan ere. Bertan hartuko dute parte, Edurne Elizondok, Mikel Elortzak, Izaskun Gracia Quintanak, Iñaki Petxarromanek, Unai Elorriagak eta Josu Aurrekoetxeak, besteak beste. […]

Read More… from Urtarrilaren 20tik 26ra bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen

‘Bestelako argiak’ jaialdia egingo dute abenduaren 20tik urtarrilaren 6ra, Iruñean

Bederatzigarren edizio honetan, proiekzioak, instalazio artistikoak eta haur eta familientzako lantegiak izango dira. Gauaren iluntasuna baliatuta, Iruñeko Ziudadela ‘Bestelako argiak’ jaialdiaren agertokia izango da aurten ere. Proposamen artistiko honek harresitutako barrutian argiarekin, koloreekin eta mugimenduarekin jolasten du Eguberrietan. Jaialdia abenduaren 20tik urtarrilaren 6ra izango da edozein adinetako ikusleentzat, eta sarrera librea izango du; jaialdian bideoarte-proiekzioak […]

Read More… from ‘Bestelako argiak’ jaialdia egingo dute abenduaren 20tik urtarrilaren 6ra, Iruñean

Lesakan egingo den Bertso Egunerako egitaraua aurkeztu dute

XXI mende, 25 (H)illbetz bertso saioa izango da arratsaldean, Harriondoan. Kantuan, Alaia Martin, Amets Arzallus, Julio Soto, Maddi Ane Txoperena, Nerea Ibarzabal eta Peru Abarrategi ariko dira. Bertsozale Elkarteak duela aste batzuk iragarri zituen datorren urteko Bertso Eguneko data eta lekua: urtarrilaren 25ean, Lesakan. Elkartea Bortzirietako Bertso Eskolarekin ari da elkarlanean egun osoko egitaraua prestatzen. […]

Read More… from Lesakan egingo den Bertso Egunerako egitaraua aurkeztu dute

Irulegiko Eskua Iruñeko Nafarroako Museoan jarri dute ikusgai

Eskua eta ‘Loizuko gizona’ piezak 2021ean aurkitu zituen 60 ikertzailez osatutako talde batek. Nafarroako Museoaren Historiaurreko aretoaren birmoldaketarekin batera, bi pieza berri aurkeztu dituzte gaur: Irulegiko Eskua eta ‘Loizuko gizona’ bezala ezagutzen den giza eskeletoa. Maria Chivite Lehendakariak pieza horien garrantzia azpimarratu du, eta herritarrak animatu ditu horiek ezagutzera eta horietatik ikastera, “iragana ulertzeak gure […]

Read More… from Irulegiko Eskua Iruñeko Nafarroako Museoan jarri dute ikusgai

Fermin Muguruzak Iruñeko Nafarroa Arenan emango du azken kontzertua

2025eko urriaren 4ean izango da zuzenekoa eta sarrerak bihartik aurrera egongo dira salgai www.muguruzafm.eus webgunean. Kortatu taldeak 1.988ko urriaren 1ean egin zuen Azken Guda Dantza kontzertu gogoangarri hura Iruñean. Orain, Fermin Muguruzak Iruñeko Nafarroa Arenako oholtza gainean bere azken kontzertua emango duela iragarri du. Kasu honetan 2025eko urriaren 4an izango. Modu honetara agurtuko du bere […]

Read More… from Fermin Muguruzak Iruñeko Nafarroa Arenan emango du azken kontzertua

Eguzki-sisteman barnako ibilbide bat, formatu handiko 40 argazkiren bidez

Iruñeko Sarasate pasealekuan Beste mundu batzuk argazki-erakusketa paratu dute urtarrilaren 9ra arte. Argazkiak Michael Benson egile estatubatuarrak NASAk eta ESAk zunda bidez bidalitako irudietan oinarrituta sortutako artelanak dira. Artea kalean programa egitasmoaren barruan datorren Beste mundu batzuk erakusketak eguzki-sisteman barrena bidaia bat egitera gonbidatzen du ikuslea, Michael Benson sortzailearen eskutik. La Caixa Fundazioak Iruñeko Udalaren […]

Read More… from Eguzki-sisteman barnako ibilbide bat, formatu handiko 40 argazkiren bidez