Carmen Salgado artistaren unibertso berezia islatzen duen pinturak eta eszenografiak bildu dituzte Iruñean

Imajinatutakoaren arintasuna erakusketa urtarrilaren 19ra arte egongo da zabalik, Ziudadelako Bolborategian. Carmen Salgado Amado artistak azken bost urteetan eginiko pintura eta eszenografien hautaketa bat paratu dute Iruñeko Ziudadelako Bolborategian urtarrilaren 19ra arte. Imajinatutakoaren arintasuna erakusketak sortzailearen unibertso berezian murgiltzeko aukera ematen du; izan ere, esanahiz betetako kutxatxo txikietan biltzen ditu bere oharrak eta hausnarketak. Erakusketak […]

Read More… from Carmen Salgado artistaren unibertso berezia islatzen duen pinturak eta eszenografiak bildu dituzte Iruñean

2025ko Bertso Eguna Lesakan izango da

Urtarrilaren 25ean izango da. Sarrerak abenduaren 16an jarriko dira salgai bertsosarrerak.eus atarian. Azken urteotan egin duten moduan, lurraldez aldatuko da aurten ere Bertso Eguna eta Lesaka aukeratu dute hurrengo ediziorako. Bertsoaren festa handia urtarrilaren 25ean izango da eta Bertsozale Elkarteko kideek egun osoko plana ari dira antolatzen. “Goizetik hasita egun osorako egitaraua izango da, bertsolarien […]

Read More… from 2025ko Bertso Eguna Lesakan izango da

Nafarroako Bertso Eskoletako gaztetxoenek egonaldia egingo dute abenduan

Abenduaren 26tik 27ra izango dira Bertso Negulekuak, Legasan eta Amaiurren. Izena emateko epea zabalik da jada. Nafarroako Bertso Eskoletako gazteentzako egonaldia antolatu du Nafarroako Bertsozale Elkarteak, azken urteetako ohiturari eutsiz. Aurten ere bi txandatan bereiziko dira Nafarroako Bertso Negulekuak, ikasmailaren arabera: DBHko ikasleek Amaiurren gozatuko dute egonaldiaz, Amaiurko Aterpean; LHkoek Legasan, Kattalin Aterpetxean. Bi txandak […]

Read More… from Nafarroako Bertso Eskoletako gaztetxoenek egonaldia egingo dute abenduan

Ekain Alegrerentzat Baztango Izeta Sariketako txapela

Epaimahaiak saioko bertso onenaren saria ere eman zuen. Kasu honetan, Beñat Astizentzat izan zen, hamarreko txikiko bigarren bertsoagatik. Joan den larunbatean jokatu zen XI. Mariano Izeta Bertso Sariketa, Baztanen. Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Baztango Udalak antolatu zuten sariketa, Mariano Izeta bertsozale eta euskaltzale baztandarraren (Elizondo, 1915-2001) omenez. Denera, Nafarroako hamabi bertsolari gaztek hartu zuten parte […]

Read More… from Ekain Alegrerentzat Baztango Izeta Sariketako txapela

Bernart Etxeparek izandako amodio eta politika bizipenak argitara

Pamiela argitaletxeak Bernart Etxepare, 1545 disko-liburua aurkeztu du. Koldo Azkonak zuzendutako proiektu baten parte da disko-liburua. Danserie taldeak Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae liburuan oinarritutako emanaldia iragarri du abenduaren 2rako, Nafarroako Parlamentuko patioan. Bernart Etxeparek izandako amodio eta politika bizipenak azaleratu ditu haren poema musikatuak biltzen dituen Bernart Etxepare, 1545 disko-liburuak (Pamiela), Koldo Azkonak zuzendutako proiektu […]

Read More… from Bernart Etxeparek izandako amodio eta politika bizipenak argitara

Iruñaldia jaialdiaren 1.edizioa abiatuko da gaur

Euskaraz sortutako kultura garaikidea, besteak beste, musika, literatura, dantza, antzerkia, bertso, performance eta gastronomiaren arlokoa, iruindarrei hurbiltzeko asmoz Iruñaldia jaialdia abiatuko da gaur, Alde zaharrean. Hilaren 23ra arte, udazken bete-betean, Iruñaldiak lehenbiziko urratsak emango ditu, hogei sortzaile baino gehiagoren eskutik, bederatzi gunetan, eta kultura-eragile andanaren parte-hartzearekin. Jaialdiari hasiera emateko, Ana Galarraga zientzia-komunikatzaileak eta Juan Luis […]

Read More… from Iruñaldia jaialdiaren 1.edizioa abiatuko da gaur

Maddi Barberren ‘Harria eta Poltsa’ instalazioa paratu dute San Telmo Museoan

Museo Bikoitza programan sortutako instalazioa da artista nafarrarena eta urtebetez egongo da ikusgai museoko elizan. Donostiako San Telmo Museoak Maddi Barberren (Artzibar, 1988) Harria eta Poltsa instalazioa aurkeztu du, Museo Bikoitza programaren barruan. Azaroaren 16tik aurrera urtebetez museoko elizan ikusgai izango da. Instalazio honek bi elementu ditu: film bat eta pantaila bat. Filma San Adriango […]

Read More… from Maddi Barberren ‘Harria eta Poltsa’ instalazioa paratu dute San Telmo Museoan

Nafarroako bertsolari gazteei bultzada emateko asmoz Izeta Bertso Sariketa antolatu dute Baztanen

Mariano Izetak herri kultura eta bereziki bertsolaritzaren alde egindako lan handia eskertzeko helburua du bere izena daraman sariketa honek. Azaroaren 23an, 16 eta 30 urte bitarteko Nafarroako hamasei bertsolarik hartuko dute parte Mariano Izeta Bertso Sariketaren hamaikagarren edizioan. Sariketa arratsaldean izango da, Baztanen. Erratzun eta Elizondon aldibereko bi kanporaketa izango dira seina bertsolarirekin. Horietatik sei […]

Read More… from Nafarroako bertsolari gazteei bultzada emateko asmoz Izeta Bertso Sariketa antolatu dute Baztanen

‘LGTBI+ begirada bat Iruñeko Planetarioari’ erakusketa paratu dute Iruñean

Erakusketak unibertsoa eta mitologiak ikuspegi inklusibotik ezagutzeko aukera ematen du. LGTBI+ begirada bat Iruñeko Planetarioari izeneko erakusketa Harrotu LGTBI kolektiboaren inguruan informatzeko eta haien parte hartzea nahiz eskubideak sustatzeko Iruñeko Udalaren Zerbitzuan egongo da ikusgai azaroan. Erakusketak astronomiaren, LGTBIQA+ aniztasunaren, mitologien eta artearen arteko loturak ikusarazten ditu. Joan Marti i Ventura eta Simon Perera del […]

Read More… from ‘LGTBI+ begirada bat Iruñeko Planetarioari’ erakusketa paratu dute Iruñean

‘Buruz, Bihotzez, Oinez’ izango da 2025ko Nafarroako ikastolen aldeko festaren leloa

Logoak sudurra, bihotza eta ahoa lotzen dituen marra baten mugimenduan irudikatutako buru deseraiki bat erakusten du, kolore biziekin konbinatuta. Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolak hartu du datorren urteko Nafarroako ikastolen festa handia antolatzeko lekukoa eta aukeratutako leloa eta logoa aurkezteko egin dute lehen prentsaurrekoa. Leloa Buruz, Bihotzez, Oinez da eta logoa buru deseraiki baten irudia, […]

Read More… from ‘Buruz, Bihotzez, Oinez’ izango da 2025ko Nafarroako ikastolen aldeko festaren leloa