2024ko Bardoetako finalaurrekoak argitu dira jada

Sei talde hauek eskuratu dute toki bat finalaurrekoetan: Manteleko sobrak (Leitza-Altsasu-Barañain), Baztanzopak (Baztan), Argako Bixiguak (Atarrabia-Barañain), Mutilatuak (Bortziriak-Baztan), Hor gu! (Bortziriak) eta EzKrashak (Iruñerria). Urriaren 4an abiatuko da finalaurrekoetako fasea. Hamahiru saioren ostean, 2024ko Bardoetako lehenbiziko fasea amaitu da, eta, beraz, finalaurrekoetara sailkatutako taldeen izenak zehaztu dira. Asteburuan izan ziren lehen faseko azken bost saioak, […]

Read More… from 2024ko Bardoetako finalaurrekoak argitu dira jada

Hasier Larretxeak ‘Idaztea gibelera zenbatzen ikastea da’ liburua plazaratu du

Afektibitatea, identitate pertsonala eta homosexualitatea dira liburuaren ardatzak. Hasier Larretxea (Arraioz, 1982) poeta gisa da batez ere ezaguna. Orain arte sei poema liburu kaleratu ditu. Tarteka, baina, bere kontalari sena ere atera eta testu narratiboren bat eskaintzen digula dio Aritz Galarraga editoreak. Horren adibide dugu Alberdania argitaletxearen eskutik kaleratu berri duen Idaztea gibelera zenbatzen ikastea […]

Read More… from Hasier Larretxeak ‘Idaztea gibelera zenbatzen ikastea da’ liburua plazaratu du

Goiz Eder Iturain izan da Iruñeko Haurrentzako Antzerki Testuen Lehiaketaren irabazlea euskarazko modalitatean

Izar uxo izeneko antzezlanarekin irabazi du Iturainek lehiaketa. Obra Nafarroako Antzerki Eskolan estreinatuko da igande honetan, 18:00etan, eta eskola-kanpainan eskainiko da. Goiz Eder Iturain Aramendi eta Paula Llorens Camarena dira aurtengo Haurrentzako Iruñeko Antzerki Testuen Lehiaketako irabazleak. Aurkeztutako 125 lanen artean, egile hauek euskarazko eta gaztelaniazko modalitateetan aurkeztutako testuek jaso dute aitortza, hurrenez hurren. Testuak […]

Read More… from Goiz Eder Iturain izan da Iruñeko Haurrentzako Antzerki Testuen Lehiaketaren irabazlea euskarazko modalitatean

ETS, Süne, Maskak Marabiyak Sound eta DJ Reymik gehitu dira 29. Hatortxu Rock jaialdiaren egitaraura

Abenduaren 18an izango da azken-aurreko edizioa Atarrabian eta denetara 17 talde eta bakarlari igoko dira oholtza gainera: ETS, Süne, Maskak, Marabiyak Sound, DJ Reymi, Tatxers, Lendakaris Muertos, Roba Estesa, Sofokaos, Les Testarudes, Goxua’n Salsa, Apotheke, Toc, Arene 6, Kop, Su Ta Gar eta Unidad Alavesa. Uda atzean uztearekin batera, Hatortxu Rocken urteroko hitzordurako gutxiago falta […]

Read More… from ETS, Süne, Maskak Marabiyak Sound eta DJ Reymik gehitu dira 29. Hatortxu Rock jaialdiaren egitaraura

Iruñeko V. Bertsopaper Lehiaketan sormen lanak aurkezteko epea zabalik da

Bosgarren urtez jarraian antolatu dute sariketa Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Aurreko lau edizioetan bezala, hiru kategoria izango dira parte hartzeko, hiruna sarirekin. Azaroaren 29ra arte egongo da lanak aurkezteko epea zabalik. Martxan da Iruñeko V. Bertsopaper Lehiaketa. Aurreko urteetako bideari eutsiz, bosgarrenez antolatu dute sariketa Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak elkarlanean, bertso […]

Read More… from Iruñeko V. Bertsopaper Lehiaketan sormen lanak aurkezteko epea zabalik da

Euskarazko literatura sorkuntza sustatzeko ‘Hitzen Mintegia’ aurkeztu dute Iruñean

Izen-ematea irailaren 27ra arte egongo da zabalik. Interesa dutenek hiru saioetan parte hartu beharko dute. Oier Guillan eta Mikel Ayllon izango dira irakasleak.   Euskal Idazleen Elkarteak, Iruñeko Udalaren laguntzarekin, jendaurrean irakurtzeko euskaraz idazteko lantegia antolatu dute irailaren 28 eta urriaren 5 eta 19rako, Iruñeko Kondestable jauregian. Hitzen Mintegia 2024 ikastaro honen helburu nagusia da […]

Read More… from Euskarazko literatura sorkuntza sustatzeko ‘Hitzen Mintegia’ aurkeztu dute Iruñean

Iruñeko 30 gaztek kultura garaikidea ezagutzeko aukera izango dute Taldeka bitartekaritza artistikoko programaren eskutik

Egitasmo berri honetan izena emateko epea irailaren 29ra arte egongo da zabalik 15 eta 21 urte bitarteko gazteentzat. Iruñeko egungo kultur ekosisteman gazteen parte-hartzea bultzatzeko asmoz, Udalak Taldeka bitartekaritza artistikoko programaren lehen edizioa bultzatuko du 2024-2025eko ikasturtean. “Egitasmoa hiriko 15 eta 21 urte bitarteko gazteentzako topaketarako eta kultur-esploraziorako gune gisa proposatzen da, gazteek inguruko kultura […]

Read More… from Iruñeko 30 gaztek kultura garaikidea ezagutzeko aukera izango dute Taldeka bitartekaritza artistikoko programaren eskutik

Ez dago Hilda jaialdia urriaren 25ean eta 26an izango da, Iruñean

Lehenengo egunean Añube, Maruxak, Ezkutu, Naxker, Leopardo eta Bide Bakarra taldeak igoko dira oholtza gainera eta larunbatean The Clayton, The Dilingers, Neskatasuna, Opcio K95, Ahuntzak, Chuleria Joder eta Inguma. Ez Dago Hilda eszena autogestionatua sustatzeko kolektiboak lortzen duen dirua eszenarako lokal autogestionatu bat eraikitzeko izango dela iragarri du. Ez dago Hilda (EDH) jaialdiaren laugarren edizioa […]

Read More… from Ez dago Hilda jaialdia urriaren 25ean eta 26an izango da, Iruñean

Ostiralean emango diote hasiera Nafarroako taldekako bertso txapelketari

Oraingoan ere auzolana eta talde lana izango du oinarri. Denetara 13 taldek hartuko dute parte. Bardoak taldekako txapelketaren zazpigarren edizioa hilaren 13an abiatuko da Nafarroan. Oraingoan ere, talde parte hartzaileen herriez gain, beste sei herri batu dira saioak jasoko dituztenen zerrendara, eta bertan izango dira txapelketako sei finalaurrekoak. Hain zuzen ere Irurtzun, Tafalla, Etxauri, Irunberri, […]

Read More… from Ostiralean emango diote hasiera Nafarroako taldekako bertso txapelketari

‘Memoria eszenikoa’ bisita antzeztua egingo dute gaur eta bihar Iruñean

Egitasmoaren helburua memoria historikoa ikuspegi sozial garaikide, eraldatzaile eta feminista batetik berreskuratzea da. Iruñeko Santa Maria la Real plazan abiatuko da Memoria eszenikoa izeneko antzezlan ibiltaria gaur, arratsaldeko 19:00etan. Hala, hiriko alde zaharreko kaleetan zehar, batez ere XX. mendeko lehen erdian bizi izan ziren hainbat emakume ezagutzeko aukera eskainiko da egitasmoarekin. Lantaldeak azaldu duenez, “garai, […]

Read More… from ‘Memoria eszenikoa’ bisita antzeztua egingo dute gaur eta bihar Iruñean