Iruñeko Emmusikadas jaialdia bueltan da

Ginebras, Maruxak, Samantha Hudson, Aurora Beltran eta Andrea Santiago izango dira, besteak beste, irailaren 12tik 15era. Emmusikadas jaialdia Iruñeko Zentral aretora itzuliko da aurten ere, eszenatokietan berdintasunaren inguruko galderak planteatu eta erantzunak proposatzeko helburuarekin. “Hainbat estiloren bidez, artista ezagunak zein bidea irekitzen ari diren ahots berriez gozatzeko aukera eskainiko du jaialdiak”, azaldu dute antolatzaileek. Zentral aretoak […]

Read More… from Iruñeko Emmusikadas jaialdia bueltan da

[BIDEOA] Euria egin arren, Baztango orgen festak Elizondoko kaleak alaitu zituen atzo eta jai giroa izan zen nagusi

Aurtengoan, Gartzaingo karrozak irabazi du lehen saria, Ameriketara joandako artzainei egindako omenaldiarekin. Zigakoak, berriz, bigarrena eskuratu du zapatak egiteko prozesuarekin, eta hirugarrena Iruritarentzat izan da teilak egiteko prozesua erakusteagatik. Euriak euri, atzo Elizondon egin zuten Baztandarren Biltzarrak meteorologiaren gainetik dagoela erakutsi zuen. Jende andanaren aurrean, Baztan bailara osatzen duten hamabost herrietako orgak xehetasun osoz apainduta, […]

Read More… from [BIDEOA] Euria egin arren, Baztango orgen festak Elizondoko kaleak alaitu zituen atzo eta jai giroa izan zen nagusi

Baztandarren Biltzarrak Elizondoko kaleak hartuko ditu igandean

Orga apainduak izaten da bestaren muina, hauetan herri bakoitzeko kezkak eta aldarrikapenak udalaren, gobernuaren eta herritarren aitzinean agertzeko; herri bakoitzeko xoko eta herritarren izana eta izena azaltzeko erabiltzen baitira. “Karrozak eta musika”, “baserritarrez beztitzen gara”, “besta, besta eta besta”, “baztandar guzien besta”, “aitatxok karroza egiten du lagunekin”… horixe erantzuten dute bailarako haurrek Baztandarren Biltzarra zer […]

Read More… from Baztandarren Biltzarrak Elizondoko kaleak hartuko ditu igandean

Mintzolak Goizuetan noka berreskuratzen hasteko ikerketa-proiektua saritu du

Oihana Lujanbiok 3.000 euroko diru-laguntza jasoko du bere proiektua lantzeko, eta ikerlana 2025eko otsailaren 28a baino lehen aurkeztu beharko du. Goizuetan noka berreskuratzen hasteko ikerketa-proiektuak jaso du ikerketa-lan monografikoen saria. Euskaraz egiten den ahozko jardunari buruzko ikerketa-lan monografikoak sustatzeko helburua du deialdiak, eta Oihana Lujanbio Begiristainek (Goizueta,1982) eskuratu du 3.000 euroko saria. Ikerlariak 2025ko otsailaren […]

Read More… from Mintzolak Goizuetan noka berreskuratzen hasteko ikerketa-proiektua saritu du

[Bideoa] Gazteei zuzendutako eleberria ondu du Ramon Olasagastik ‘Memoriaren giltza’ izenburupean

36ko gerra garaian, Ezkaba mendian zegoen kartzelako ihesaldian dago oinarrituta istorioa. Memoria historikoaren gaia hartuta Ramon Olasagasti kazetari idazle eta itzultzaileak (Berrobi, 1972) Memoriaren giltza liburua kaleratu du Erein argitaletxearen eskutik. Gazteei zuzendutako narrazio labur hau markaz betea dagoela dio Inazio Mujika editoreak, “markak diot liburuak 36ko gerraren garaiko istorio bat kontatzen duelako, Iruñean kokatua”. […]

Read More… from [Bideoa] Gazteei zuzendutako eleberria ondu du Ramon Olasagastik ‘Memoriaren giltza’ izenburupean

Egile berrientzako euskarazko literatura lehiaketa abian da Iruñean

Nafarrak diren edo bizitokia Nafarroan duten egileek euskaraz idatzitako gai libreko lanak aurkeztu ahal izango dituzte, urriaren 28ra arte. Egile berrientzako 2024ko XXXIV. euskarazko literatura lehiaketa abian da Iruñean. Deialdi honen xedea egile berriek euskarazko literatura sor dezaten bultzatu eta sustatzea da. Parte hartzeko poesia eta narrazioa modalitateak daude eta egileek lan bana aurkeztu ahal izango […]

Read More… from Egile berrientzako euskarazko literatura lehiaketa abian da Iruñean

Landarteren aurtengo edizioak sorkuntza garaikideko bost prozesu garatuko ditu Nafarroako landa eremuan

Programa honen zortzigarren edizioa urrira arte egingo da Oibarren, Elgorriagan, Oteitzan, Arradadan eta Untzitibarren. Nafarroako Landarte programa bost herri txikitan garatuko da aurten. Bertan, egoitza Nafarroan duten sortzaileek sorkuntza garaikideko prozesu parte-hartzaileak gauzatuko dituzte. Zehazki, Peru Galbete sortzailea Oibar udalerrian izango da; Ekhiñe Etxeberria zinemagilea Elgorriagan; Estefania de Paz Asin diziplina anitzeko artista Oteitzan; Maria […]

Read More… from Landarteren aurtengo edizioak sorkuntza garaikideko bost prozesu garatuko ditu Nafarroako landa eremuan

Guardia zibilak isuna jarri dio Aldatu Gidoia mugimenduari

Egitasmoak apirilaren 25an Altsasun egindako agerraldi batean 22 lagun biltzeagatik jaso du isuna bozeramaileetako batek. Aldez aurretik baimena eskatu gabe elkartu daitekeen pertsona kopurua legeak diona baino bi gehiago zirelako jarri diote isuna. Aldatu Gidoiak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Altsasuko guardia zibilak isuna jarri dio, apirilaren 25ean egindako prentsaurreko batengatik. Egun hartan, mugimenduak agerraldia […]

Read More… from Guardia zibilak isuna jarri dio Aldatu Gidoia mugimenduari

Maite Rosendek eta Nerea Ariznabarretak irabazi dute haurrentzako albumak sortzeko ‘Etxepare saria’

Miren Asiain ilustratzaileak, Idoia Sobrino liburuzainak eta Patxi Zubizarreta idazleak osatu dute epaimahaia, eta azaldu dutenaren arabera, narrazioa paralelismoetan eta hitz jokoetan eraikia dago, erritmoa eta errima erabiltzen ditu eta haurrei oso gertukoa egingo zaie. Maite Rosende ilustratzaileak eta Nerea Ariznabarreta idazleak haurrentzako albumak sortzeko Etxepare saria irabazi dute Mamuki lanarekin. Orotara 31 lan aurkeztu dira. Saria Nefarroako […]

Read More… from Maite Rosendek eta Nerea Ariznabarretak irabazi dute haurrentzako albumak sortzeko ‘Etxepare saria’

Tabakalerak, Artium Museoak eta Jorge Oteiza Fundazio Museoak Jardun Artistikoentzako Institutua (JAI) abiatu dute

JAI udako eskolaren muina praktika artistikoa da eta ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea ditu helburu. Donostiako Tabakalera Zentroak, Altzuzako Jorge Oteiza Museoak eta Gasteizko Artium Museoak antolatutako Jardun Artistikoentzako Institutua (JAI) abiatu da Gasteizko Museoan bertan. Datozen bi hilabete eta erdian, eskolaren bosgarren deialdian hautatutako hamasei kideek hartuko dute parte ikasketa-programa honetan eta erakunde […]

Read More… from Tabakalerak, Artium Museoak eta Jorge Oteiza Fundazio Museoak Jardun Artistikoentzako Institutua (JAI) abiatu dute