EIZIE elkarteak Minaberri beka sortu du, nazioarteko gazte-literaturako lanak euskarara ekartzeko asmoz

Lehen edizio honetarako, Laurie Halse Anderson idazlearen Speak obra itzuli beharko du beka eskuratzen duenak. Lanak aurkezteko epea ekainaren 17an amaituko da. Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartearen (EIZIE) arabera, “urriak dira itzulpengintzari eskaintzen zaizkion bekak eta sariak, eta bat bera ere ez da existitzen  gazte-literatura euskaratzeko”. Hutsune hori betetzeko asmoz, elkarteak itzulpen-beka bat antolatu […]

Read More… from EIZIE elkarteak Minaberri beka sortu du, nazioarteko gazte-literaturako lanak euskarara ekartzeko asmoz

Nafarroako Bertso Eskolek haien eguna ospatuko dute maiatzaren 26an, Leitzan

Nafarroa osoko 9 eta 14 urte bitarteko gazteek parte hartuko dute bertan. Aurten ere Nafarroako gazteen Bertso Eskolen Eguna egingo da ikasturte amaierarekin bat eginez. Maiatzaren 26an izango da eta Leitza aukeratu dute horretarako. Goizean Nafarroako Eskolarteko Txikiko finala burutuko dute gazteek Leitzako Herri Aretoan. Behin amaituta, elkarrekin bazkalduko dute denek. Arratsaldean, Gure ahots bideo motz […]

Read More… from Nafarroako Bertso Eskolek haien eguna ospatuko dute maiatzaren 26an, Leitzan

Larunbatean abiatuko da Bira Nafarroan Barna programa

Liloren eskutik hasiko da programa Elizondoko Kultur Etxean. Bira Nafarroan Barna programaren laugarren edizioa maiatzaren 4an hasiko da, Nafarroako 15 bakarlari eta talderen 24 kontzerturekin. Programa osoa, aurreko edizioetan bezala, bi fasetan banatuko da: udaberrian, maiatzaren 4tik 31ra, eta udazkenean, irailaren 21etik azaroaren 29ra. Larunbatean izango da programaren aurreneko zuzenekoa Liloren eskutik, Elizondoko Kultur Etxean. […]

Read More… from Larunbatean abiatuko da Bira Nafarroan Barna programa

‘Tasio’ filmaren bertsio zaharberrituak Donostiako Zinemaldiko Klasikoak saila zabalduko du

Cannesko Zinema Jaialdiko Classics sailerako ere hautatu dute Montxo Armendarizen pelikula. Euskadiko Filmategiak Montxo Armendarizen Tasio filma zaharberritu du Boloniako Cinetecaren baitako L’immagine Ritrovata laborategietan, iazko urrian eta azaroan. Halaber, euskal zinemagintzaren funtsezko obra hori hautatu dute Cannesko Zinema Jaialdiko Classics sailerako; hain zuzen, datorren maiatzaren 14tik 25era bitartean ospatuko da festibala. Bertan, pelikula 4Kn […]

Read More… from ‘Tasio’ filmaren bertsio zaharberrituak Donostiako Zinemaldiko Klasikoak saila zabalduko du

Kattin Madariagak irabazi du 2024ko Nafarroako Eskolartekoa

Madariagak berak eta Kattalin Lizarraga txapeldunordeak ordezkatuko dute Nafarroa Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan. Apirilaren 26an jokatu zen Iruñeko Laban Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren 38.edizioa. Bertan, sei bertsolarik hartu zuten parte txapelketan, ondorengoek: Amaia Fernandez Tabernero (Iruñea), Antton Ciriza Saragüeta (Iruñea), Iraun Zestau-Telletxea (Bera), Kattalin Lizarraga Mendia (Leitza), Kattin Madariaga Apaolaza (Arantza) eta Manex Leone Baraibar […]

Read More… from Kattin Madariagak irabazi du 2024ko Nafarroako Eskolartekoa

J Martina taldeak ‘Negu gorri’ bigarren lan luzea plazaratu du

Gazte bezala bizitzea tokatu zaien krisialdi garai nahasiari estuki lotutako egoerek eta ideiek definitu dute diskoaren kontzeptua: Melankolia, haserrea, etsipena, baina baita itxaropena, argia eta borrokarako grina ere. Hirukoak lantzen duen pop elektronikoa mantentzen da bigarren lan honetan ere. 2021ean Jaio Naiz Baina lehen diskoa argitaratu ostean, Kattalin eta Ane Barcena ahizpek eta Javier Jorajuriak […]

Read More… from J Martina taldeak ‘Negu gorri’ bigarren lan luzea plazaratu du

Liburuak kalera aterako dituzte bihar Iruñean

Guztira hogei izango dira salmenta-postuak, eta bezeroei eta bisitariei liburuen ekoizpen prozesu osoa ezagutzeko aukera emango diete. Iruñeko Udalak, Diego de Haro Liburu-denden Elkartearekin elkarlanean, Liburuaren eta Lorearen Egunaren beste edizio bat antolatu du bihar, apirilak 23, Karlos III.aren etorbidean, herritarrei haien materiala eskainiko dieten hogei bat liburu-denda eta argitaletxeren eskutik. Goizeko hamarretan hasi eta […]

Read More… from Liburuak kalera aterako dituzte bihar Iruñean

Jaio Lertxundiren ‘Mari, lamiak eta basoko aztarnak’ erakusketa ikusgai maiatzaren 12ra arte Iruñean

2019an, Iratiko oihanean argazkilariak hartu zituen naturako eszenak biltzen dituzten zazpi argazkik osatzen dute Ziudadelako labean paratu duten erakusketa hau. “Haizea sentitu. Hostoak erortzen entzun. Ibaian murgildu. Naturaren besarkada sentitu”, horixe dena da Jaio Lertxundi artista bisualak (Donostia, 1977) Mari, Lamiak eta basoko aztarnak erakusketarekin proposatu nahi diguna, naturako elementu guztiak batu eta elkarlotzen diren […]

Read More… from Jaio Lertxundiren ‘Mari, lamiak eta basoko aztarnak’ erakusketa ikusgai maiatzaren 12ra arte Iruñean

Gaur abiatuko da Harrotu zentroaren udaberriko doako programazioa, Iruñean

Topaketek, efemerideek, lantegiek, antzerkiak, literaturak, boluntariotzak eta hitzaldiek osatuko egitaraua. Harrotu LGTBI kolektiboaren inguruan informatzeko eta haien parte hartzea nahiz eskubideak sustatzeko Iruñeko Udalaren Zerbitzuak udaberriko programazioari hasiera emango dio gaur irakurketa-klubarekin. Zentroak doako hamar bat jarduera eskainiko ditu, besteak beste, hitzaldiak, antzerkia, topaketak eta efemerideen ospakizunak. Jarduerak bost programatan banatuta daude Iruñeko LGTBIQ+ pertsonak […]

Read More… from Gaur abiatuko da Harrotu zentroaren udaberriko doako programazioa, Iruñean

Iruña Hiria XVIII. Nazioarteko Poesia Sarirako olerki-bildumak aurkezteko epea zabalik da

Poesia-bildumak gai librekoak eta 400 eta 800 bertso artekoak izan beharko dira eta posta arruntez edo posta elektronikoz aurkeztu ahal izango dira apirilaren 30era arte. Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak XVIII. Iruña Hiria Nazioarteko Poesia Sariaren hamazortzigarren edizioan parte hartzeko deialdia zabaldu dute. Apirilaren 30era arte egongo da lanak aurkezteko epea zabalik, bai gaztelaniaz eta […]

Read More… from Iruña Hiria XVIII. Nazioarteko Poesia Sarirako olerki-bildumak aurkezteko epea zabalik da