Ecozine Jaialdiak dokumentalak eta film laburrak proiektatuko ditu gaurtik apirilaren 11ra, Iruñean

Aurtengo ediziorako tokiko zinemarako sail berezi bat antolatu dute, Oskar Alegriaren Zinzindurrunkarratz film berriak ordezkatuko duena. Pelikula asteazkenean proiektatuko da. Gaur abiatuko da Ecozine Film Festival Nazioarteko Zinema eta Ingurumen Jaialdia Iruñean. Helburua Topagune bat sortzea da kulturaren eta ingurumenaren inguruan. Horretarako, ingurumenari buruzko dokumentalak eta film laburrak proiektatuko dira, eta horien zuzendariekin hitz egiteko […]

Read More… from Ecozine Jaialdiak dokumentalak eta film laburrak proiektatuko ditu gaurtik apirilaren 11ra, Iruñean

Almadiaren Eguna egingo dute apirilaren 27an, Burgin

31. edizio honetan, Orhipean elkartea eta Xabier Agote omenduko dituzte. Apirilaren 27an, larunbata, Almadiaren Eguna egingo da Burgin. Festa honetan, hainbat almadia Eska ibaitik, Nafarroako Burgi herriko Erdi Aroko zubiraino jaisten dira. Antolatzaileek aurreratu dutenez, 31. edizioak “nobedade interesgarriak ekarriko ditu, almadiazainak omentzen dituen jai honetara etortzen direnentzat, erakargarriagoa eta osoagoa izan dadin”. Iaz UNESCOk La […]

Read More… from Almadiaren Eguna egingo dute apirilaren 27an, Burgin

Iruñeko Gazteentzako XXXIV. Literatur Lehiaketa martxan

14 eta 18 urte bitarteko gazteek narrazio laburreko eta poesiako jatorrizko testuak entregatzeko epea apirilaren 19era arte egongo da zabalik. Iruñeko Udalak Gazteentzako Literatur Lehiaketaren beste edizio baterako deia egin du. Honen bidez Iruñean erroldatuta dauden edo hirian ikasten duten 14 eta 18 urte bitarteko gazteak poesia eta narrazioa idaztera animatu nahi dira. Interesdunek apirilaren […]

Read More… from Iruñeko Gazteentzako XXXIV. Literatur Lehiaketa martxan

Haurrentzako Antzerki Testuen XXXIII. Lehiaketarako deialdia zabalik da Iruñean

Ekainaren 15era arte egongo da lanak aurkezteko epea zabalik. Iruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak haurrei zuzendutako antzerki-testuen lehiaketarako deia egin dute berriz ere. Ekainaren 15ean amaituko da lanak lehiaketara aurkezteko epea. Lehiaketa hori euskarazko eta gaztelaniazko modalitateetan deitu da eta 18 urtetik gorako edozein pertsonak parte hartu ahal izango du. Iazko edizioan 76 antzerki-testu […]

Read More… from Haurrentzako Antzerki Testuen XXXIII. Lehiaketarako deialdia zabalik da Iruñean

Tabakalerak eta Artium museoak Jardun Artistikoentzako Institutuan parte hartzeko deialdia zabaldu dute

Artearen metodologietan sakontzeko interesa dutenei edo artistei zuzenduta dago. Deialdia zabalik egongo da apirilaren 19ra arte. Donostiako Tabakalera zentroak eta Gasteizko Artium museoak Jardun Artistikoentzako Institutuaren (JAI) bosgarren edizioan parte hartzeko deialdia zabaldu dute. Udako arte-eskola da honakoa, artistei zuzendua, eta praktika artistikoa da programaren muina, ikerketa, ekoizpena, pertzepzioa eta lan kritikoa sustatzen dituena. Hirugarren […]

Read More… from Tabakalerak eta Artium museoak Jardun Artistikoentzako Institutuan parte hartzeko deialdia zabaldu dute

Iñigo Satrustegik eta Arantzazu Lizartzak jaso dituzte Egile Berrientzako Euskarazko Literatura Lehiaketaren sariak Iruñean

Lehiaketaren edizio honetara 21 lan aurkeztu dira, iaz baino hiru gehiago. Horietarik, hamabi poesia modalitatekoak izan dira eta bederatzi narrazio laburrekoak. Iñigo Satrustegi Andresen Oheak gordetzen duena narrazio laburren kategorian eta Arantzazu Lizartza Saizarren Ez-lekuak poesia-kategorian izan dira Iruñeko Udalak antolatu duen egile berrientzako euskarazko XXXIII. Literatur Lehiaketaren irabazleak. Aurten 21 lan aurkeztu dira sariketara, […]

Read More… from Iñigo Satrustegik eta Arantzazu Lizartzak jaso dituzte Egile Berrientzako Euskarazko Literatura Lehiaketaren sariak Iruñean

Silvia Sanchezen ‘Eboluzioa inperfekziotik: arte tradizionalak errealitate birtualera egiten du jauzi’ erakusketa ikusgai Iruñean

Bere obrak emakumea du oinarri. Bere hauskortasunetatik bere gotorlekuetara eboluzionatzen duen emakumea. Emakumeak emozioak eta bizipenak islatzen ditu bere obran. Gauza txikien garrantzian ardaztutako obra. Jendeari irribarreak azaleratzen. Sinpletasun figuratibotik sinbolismo ia surrealistara egiten du jauzia. Istorio pertsonal ederrez betetako obra. Martxoaren 31ra arte bisitatu ahal izango da Ziudadelako Labean. Akuarelak eta marrazkiak dira, murgilketa […]

Read More… from Silvia Sanchezen ‘Eboluzioa inperfekziotik: arte tradizionalak errealitate birtualera egiten du jauzi’ erakusketa ikusgai Iruñean

‘Literatura geraldiak’ ekimena aurkeztu dute Nafarroako hainbat eskualdetan

Guztira hamabi ekitaldi antolatu dira, gehienak literatura solasaldiak, aurkezpenak, errezitaldiak, eta baita hitzaldiak ere. Literatura solasaldiei dagokienez, otsailaren 29an, osteguna, izango da lehena Eneko Bidegainen eskutik. Maddi Ane Txoperena, Jon Artano, Arantxa Urretabizkaia eta Miren Agur Meabe idazleak dira solasaldi hauetan parte hartuko duten beste idazleetako batzuk. Literaturarekin eta irakurzaletasunarekin lotutako ekimena abiatu dute berriro ere […]

Read More… from ‘Literatura geraldiak’ ekimena aurkeztu dute Nafarroako hainbat eskualdetan

Irulegiko Eskua Interes Kulturaleko Ondasun izendatu dute

K.a. I. mendearen hasiera aldeko data du, eta euskaraz idatzitako eta orain arte ezagututako lehen dokumenturik zabalena eta osoena da. Irulegiko Eskua Interes Kulturaleko Ondasun izendatu du Nafarroako Gobernuak, Ondasun Higigarri gisa. Azaldu dutenez, “pieza k. a. I. mendearen hasierakoa da, eta euskaraz idatzitako eta orain arte ezagututako lehen dokumenturik zabalena eta osoena da, erabat […]

Read More… from Irulegiko Eskua Interes Kulturaleko Ondasun izendatu dute

Jose Mari Esparzak jasoko du aurtengo Monzon-Ganuza. Euskal Utopikoei Saria

Sari emate ekitaldia martxoaren 7an izango da Bergarako Seminarixoa aretoan, 18:30etan. Tafallarrak “euskal kulturgintzari bizi osoko ekarpena egin izana” goraipatu dute antolatzaileek. Jose Mari Esparza (Tafalla, 1951) idazle eta editoreak jasoko du Olaso Dorrea Fundazioak eta Bergarako Udalak batera lantzen dituzten ‘Monzon-Ganuza. Euskal Utopikoei Saria’. Horrela jakinarazi dute astearte honetan Bergarako alkate Gorka Artola Alberdik […]

Read More… from Jose Mari Esparzak jasoko du aurtengo Monzon-Ganuza. Euskal Utopikoei Saria