Iruña Musika Ekintzak talentu gazteen aldeko apustua egin du aurten ere

Kontzertuak otsailaren 25era arte izango dira sarrera librearekin, nahiz eta programatutako familia-ikuskizunerako aldez aurretik izena eman beharko den. Entrebescant taldeak eman zion hasiera atzo Iruña Musika Ekintza (PAM’24) zikloari, El Cid jaio zeneko 975. urteurrena ospatzeko ikuskizun batekin. Gazteen talentua ezagutarazteko helburuarekin duela hamarkada bat baino gehiago martxan jarri zen zikloan antolatutako zazpi emanaldietako bat […]

Read More… from Iruña Musika Ekintzak talentu gazteen aldeko apustua egin du aurten ere

Karrikirik Joseba Sarrionandiak idatzitako ‘Munduari bira eman zion ontzia’ liburuko ilustrazioekin osatutako erakusketa antolatu du

Erakusketa otsailaren 21ean, abiatuko da arratsaldeko, 19:00etan Iruñeko Planetarioan. Bertan, Joseba Sarrionandiak, Oihane Garmendiak eta Mirentxu Oteizak liburuaren inguruko solasaldian hartuko dute parte. Sarrera librea izanen da hurbildu nahi duen ororentzat. Karrikiri elkarteak, Pamiela argitaletxearekin batera, Joseba Sarrionandiak idatzitako Munduari bira eman zion ontzia liburuko ilustrazioekin osatutako erakusketa antolatu du Iruñeko Planetarioan, otsailaren 21etik martxoaren […]

Read More… from Karrikirik Joseba Sarrionandiak idatzitako ‘Munduari bira eman zion ontzia’ liburuko ilustrazioekin osatutako erakusketa antolatu du

Artearen eta etxearen inguruko gogoeta bat proposatzen duen erakusketa ikusgai Iruñeko Ziudadelan

Hogeita hamar bat obra piktorikoz osatuta dago erakusketa. Mistoen eraikineko beheko solairuan bisitatu ahal izango da, martxoaren 17ra arte. Alfredo Sada elkarteak urtero antolatzen duen erakusketa kolektiboa inspiratzeko, artearen eta etxearen arteko harremana aukeratu du gai gisa aurtengoan. Iruñeko Ziudadelako Mistoen Eraikineko beheko solairuan, martxoaren 17ra arte egongo da ikusgai 28 egileren hogeita hamar bat […]

Read More… from Artearen eta etxearen inguruko gogoeta bat proposatzen duen erakusketa ikusgai Iruñeko Ziudadelan

‘Negu hurbilak’ filma otsailaren 23an estreinatuko da Hego Euskal Herrian

Euskal Herriko gatazkaren amaieran kokaturiko ihesaldi baten erretratua da filma eta Jone Laspiur aktorea du protagonista nagusia. Zubietako herritarrek ere hartu dute parte aktore lanak egiten. Isolamenduari, itxaroteari eta nortasun irrikari buruzko filma da Negu Hurbilak, eta ihesaldi baten historia kontatzen du. Otsailaren 23an izango du estreinaldia Hego Euskal Herrian. Nafarroako Zubieta herrian burutu dituzte grabaketa lanak […]

Read More… from ‘Negu hurbilak’ filma otsailaren 23an estreinatuko da Hego Euskal Herrian

Loraldiak ‘Xiberua kantu loraturik’ ikuskizuna estreinatuko du hilaren 22an, Iruñean

Emanaldi hau izango da, hain zuzen, Nafarroako Korrika kulturalaren egitarauaren ardatz nagusia. Loraldiaren zortzigarren ekoizpen propioa da, eta Iruñean estreinatu ondoren, Euskal Herriko hainbat lekutan ikusi ahal izango da. Loraldiak Xiberua kantu loraturik izeneko ikuskizuna estreinatuko du otsailaren 22an, Iruñeko Gaiarre Antzokian. Emanaldi hau izango da, hain zuzen, Nafarroako Korrika kulturalaren egitarauaren ardatz nagusia eta […]

Read More… from Loraldiak ‘Xiberua kantu loraturik’ ikuskizuna estreinatuko du hilaren 22an, Iruñean

Otsailaren 8an abiatuko da 2024ko Bertsoaroa Iruñean

Denetara zazpi emanaldi izango dira, Iruñeko hainbat gunetan. Bertsoaroaren 33. edizioa ate joka dugu Iruñean. Otsailaren 8an hasi eta martxoaren 1era arte luzatuko da aurtengoan. Tartean, zazpi emanaldi izango dira, hiriko hainbat espaziotan. Urtero bezala, unean uneko bertsolaritzaren berri kalitatez eta aniztasunez ematea du helburu aurtengo edizioak ere. Programazioaren baitan, lau bertso jaialdi izango dira, […]

Read More… from Otsailaren 8an abiatuko da 2024ko Bertsoaroa Iruñean

Oskar Alegriaren ‘Zinzindurrunkarratz’ lanarekin abiatuko da Ikuspuntu jaialdia martxoaren 11n, Iruñean

Aurten 800 film inguruk eman dute izena, eta horien artetik aukeratu dituzte sarien lehian arituko diren hamabi film luzeak eta zortzi film laburrak. Ikuspuntu, Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia, martxoaren 11tik 16ra bitartean egingo dute Iruñean eta antolatzaileek hemezortzigarren edizioaren Sail Ofiziala aurkeztu dute jada. Guztira hogeita hiru film izango ditu: sarien lehian arituko diren […]

Read More… from Oskar Alegriaren ‘Zinzindurrunkarratz’ lanarekin abiatuko da Ikuspuntu jaialdia martxoaren 11n, Iruñean

Haurrentzako albumak sortzeko 2024ko Etxepare saria abian da

Maiatzaren 10a izango da lanak aurkezteko azkenengo eguna, eta epaimahaiak ekainaren 28an jakinaraziko du erabakia. Albumak sortzeko 2024ko Etxepare saria martxan da jada. Haurrei zuzendutako euskarazko lan ilustratuak (jatorrizkoak eta argitaratu gabeak) aurkeztu daitezke ekimenera, bakarka edo idazle-ilustratzaile taldea osatuz. Maiatzaren 10a izango da lanak aurkezteko azkenengo eguna, eta epaimahaiak ekainaren 28an jakinaraziko du erabakia. […]

Read More… from Haurrentzako albumak sortzeko 2024ko Etxepare saria abian da

Euskarazko hiru film proiektatuko dituzte martxora bitartean Iruñeko Kondestablen

Programazioa gaur abiatuko da Fermin Muguruzaren Bidasoa 2018 – 2023 dokumentalaren emanaldiarekin, arratsaldeko 19:30ean. Euskarazko hiru proiekziok, bi dokumentalek eta film luze batek, osatzen dute Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak urteko lehen hiruhilekorako Kondestable Civivoxean prestatu duten egitaraua. Hilean saio bat egitea aurreikusi dute, eta gaur, osteguna, 19:30ean izango da lehenengo hitzordua, Fermin Muguruzaren Bidasoa […]

Read More… from Euskarazko hiru film proiektatuko dituzte martxora bitartean Iruñeko Kondestablen

Iñigo Satrustegi eta Arantzazu Lizartzarentzat Egile Berrientzako Euskarazko Literatura Lehiaketaren lehen sariak

Lehiaketaren edizio honetara 21 lan aurkeztu dira, iaz baino hiru gehiago. Horietarik, hamabi poesia modalitatekoak izan dira eta bederatzi narrazio laburrekoak. Iruñeko Udalak Egile Berrientzako XXXIII. Euskarazko Literatura Lehiaketako irabazleen izenak eta lanak eman ditu argitara: Iñigo Satrustegik narrazio laburreko kategorian, Oheak gordetzen duena lanarekin, eta Arantzazu Lizartzak Ez-lekuak poema-bildumarekin. 2.500 euroko lehen sariak irabazi […]

Read More… from Iñigo Satrustegi eta Arantzazu Lizartzarentzat Egile Berrientzako Euskarazko Literatura Lehiaketaren lehen sariak