Gorka Urbizuk ‘Hasiera bat’ bakarkako lehen diskoa plazaratu du

Disko berria ohiko plataformetan dago jada, “Osorik entzuteko aukera eman nahi nizuen, aurrerapenik gabe. Maitasun osoa jarri dut hamar doinuotan. Espero dut kantuok modu batean ala bestean zuekin konektatzea. Eta alderantziz”. Gorka Urbizuk bere bakarkako lehen diskoa kaleratu du Hasiera bat izenpean. Hamar kantuk osatzen dute bilduma eta musikariak adierazi duenez, “hamar aukera, hamar erabaki. […]

Read More… from Gorka Urbizuk ‘Hasiera bat’ bakarkako lehen diskoa plazaratu du

Mikel Sotok irabazi du aurtengo Tene Mujika beka

Iruindarrak Mirande: Herriminez, ezin-minez izenburua jarri dio egitasmoari, eta bertan, duela ia 100 urte jaio eta orain dela mende erdi zendutako idazle paristarra eta haren obra hobeki ezagutzeko giltza batzuk eskaini nahi ditu. Mikel Soto Nolasko idazle eta editoreak (Iruñea, 1978) irabazi du Tene Mujika beka Jon Miranderi buruzko ikerketa-proiektu batekin. Euskal Herriko historia hurbilaz […]

Read More… from Mikel Sotok irabazi du aurtengo Tene Mujika beka

Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko VIII. (H)ilbeltza beka martxan da

Aurtengo deialdian Nuria Cadenes idazle katalanaren Guillem nobelaren zati bat itzuli beharko da eta kalitatea, aberastasuna eta sorburu-testuarekiko baliokidetza baloratuko dira. Horrekin batera, sorburu-hizkuntzatik zuzenean itzultzea baloratuko da. Lanak 2024ko martxoaren 8ra arte aurkeztu beharko dira Baztango Udaleko erregistroan. Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkarteak eta Txalaparta argitaletxeak elkarlanean euskal literatura beltza hedatu eta munduko literatura beltza […]

Read More… from Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko VIII. (H)ilbeltza beka martxan da

Urtarrilaren 22tik 28ra bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen

(H)ilbeltzan genero beltzeko liburuen aurkezpenak, mahai-inguruak, solasaldiak, bazkaria, Miranderi buruzko dokumentala, susmagarrien gaua, Itzuli beltza edota izu-gar-irrizko bertso trama izango dira. 2024ko urtarrilaren 22tik 28ra izango da Euskal Nobela Beltzaren Astearen hamargarren edizioa eta ekitaldi ugari antolatu dituzte oraingoan ere. Bertan hartuko dute parte, Josu Martinez zinemagileak, Beñat Irastorza eta Ernesto Prat idazleek eta Nerea […]

Read More… from Urtarrilaren 22tik 28ra bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen

Enaitz Zestau, Kattin Madariaga eta Eneko Fernandezentzat IV. Bertsopaper Lehiaketako sari nagusiak

Orotara 35 egilek hartu dute parte aurtengo lehiaketan, 44 lanekin, hiru kategoriatan banatuta. Azaroaren 30ean amaitu zen Iruñeko IV. Bertsopaper Lehiaketan lanak aurkezteko epea. Guztira, 35 lagunek hartu dute parte, 44 lan ezberdinekin (30 A kategorian, haurrenean; 8 B kategorian, gazteenean; eta 6 C kategorian, helduenean). Horietatik bederatzi izan dira sarituak, kategoria bakoitzeko hiru. Aimar […]

Read More… from Enaitz Zestau, Kattin Madariaga eta Eneko Fernandezentzat IV. Bertsopaper Lehiaketako sari nagusiak

Variopintas kolektiboak ‘Korrespondentzia’ erakusketa paratu du Iruñeko Ziudadelan

Zortzi gutun-kutxek eta zortzi gai pertsonalek osatzen dute 60 artelan baino gehiagoko erakusketa. Otsailaren 11ra arte egongo dira ikusgai Bolborategian. Variopintas talde artistikoak Korrespondentzia izeneko erakusketa aurkeztu du Iruñeko Ziudadelako Bolborategian. Zortzi gai desberdinetatik abiatuta sortutako 64 lan biltzen ditu bilduma honek, 2020ko itxialdian hasi eta espero baino gehiago luzatu zen proiektu batean, izan ere, […]

Read More… from Variopintas kolektiboak ‘Korrespondentzia’ erakusketa paratu du Iruñeko Ziudadelan

‘Bortzirietako hizkuntza aniztasuna eta migratzaileen euskararekiko pertzepzioak eta jarrerak’ aztergai

Pello Apezetxea Zubiri ikerketa bekara aurkeztutako sei proiektuetatik, Jon Martin Etxebestek, Paula Laita Pallaresek eta Ane Osua Cabidak landutako lana izan da puntuaziorik handiena lortu duena. Pello Apezetxea Zubiri ikerketa bekara aurkeztutako sei lanak aztertu ondoren, epaimahaiak Bortzirietako hizkuntza aniztasuna eta migratzaileen euskararekiko pertzepzioak eta jarrerak lana saritzeko erabakia hartu du. Bekak hiru ikerketa esparru […]

Read More… from ‘Bortzirietako hizkuntza aniztasuna eta migratzaileen euskararekiko pertzepzioak eta jarrerak’ aztergai

Julio Sotok irabazi du 2023eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Buruz burukoa Eneko Lazkozekin jokatu zuen txapeldunak larunbateko finalean. 2.350 lagun elkartu ziren larunbatean Iruñeko Anaitasuna kiroldegian, 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala zuzenean jarraitzeko. Bertsozaleren arabera, 15:00etan ireki zituzten aretoko ateak, eta behin pistako eta harmailetako aulkiak beteta, “17:00etan atera ziren oholtzara bertsolariak, inoizko finalik jendetsuenari hasiera emateko”. Zozketak erabakitako ordenan aritu ziren kantari bertsolariak: […]

Read More… from Julio Sotok irabazi du 2023eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Raimundo el Canasterok eta Brigade Locok Mikel Zabalzaren omenezko ‘Mikel’ abestia plazaratu dute

38 urte igaro dira Guardia Zibilak Mikel Zabalza gazte orbaizetarra torturapean hil zuenetik. Omenaldi xume bat egite aldera, Raimundo El Canastero eta Brigade Loco elkartu dira abesti hau sortzeko. Azaldu dutenez, “Joe Arroyoren musika eta, bereziki, Rebelión abestia ezagutzeak gertatu zena salatzeko kemena eman digu. Gehien gustatzen zaiguna eginez, maitasunez eta errespetuz”. 1985eko azaroaren 26an […]

Read More… from Raimundo el Canasterok eta Brigade Locok Mikel Zabalzaren omenezko ‘Mikel’ abestia plazaratu dute

Nafarroako Bertso Negulekuak abenduaren 27tik 29ra izango dira, bi txandatan, Beintza-Labaienen

Aurten, DBHko ikasleak abenduaren 27tik 28ra elkartuko dira, eta Lehen Hezkuntzako ikasleak 28tik 29ra. Bi taldeek Beintza-Labaienen egingo dute egonaldia. Nafarroako Bertsozale Elkarteak egitarau oparoa antolatu du haientzat. Izen-ematea internet bidez egin beharko da, eta epea gaurtik abenduaren 6ra arte egongo da zabalik. Azken urteetako ohiturari jarraituz, Nafarroako Bertso Eskoletako gazteentzako egonaldia antolatu du Nafarroako […]

Read More… from Nafarroako Bertso Negulekuak abenduaren 27tik 29ra izango dira, bi txandatan, Beintza-Labaienen