LAB sindikatuak salatu duenez, berriz ere euskararen aurkako erasoa egin du Nafarroako Hezkuntza departamentuak, zuzendari orokorraren baimenarekin eta Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen zerbitzuburuaren oniritziarekin. Duela hilabete pasatxo salatu zuen LAB sindikatuak Nafarroako Hezkuntza departamentuko atal horretan bizi zen egoera jasanezina zela, bai langileekiko jazarpenarengatik eta baita euskararen aurkako eraso ugariengatik ere. “Oraingoan, Hezkuntza departamentuak A […]
Kategoria: Nafarroa
Nafarroako bertso eskoletako hiztun berriak aztertuko ditu ikerketa proiektu batek
Nafarroako bertsolaritza ikertzeko deialdia jarri zuen Bertsozale Elkarteak martxan pasa den apirilean. Ikerketa proiektuak aurkezteko epea behin bukatuta, egitasmo batek lortu du saria. Miren Artetxek, Ekhiñe Zapiainek eta Sarai Roblesek taldean aurkeztutako proiektuak jasoko du 4.000 euroko laguntza, urtebetean ikerketa gauzatzeko. Pasa den urtean abiatutako bidea jarraituz, aurten ere hitzarmena sinatu dute Bertsozale Elkarteak eta […]
Read More… from Nafarroako bertso eskoletako hiztun berriak aztertuko ditu ikerketa proiektu batek
Castillo Suarez euskaltzain osoak ‘Maitasunaren botanika’ poesia garaikidearen antologia pertsonala irakurriko du sarrera-hitzaldian
Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen Suárez iazko irailean eta heldu den uztailaren 1ean irakurriko du sarrera-hitzaldia Altsasun, sorterrian. Miren Agur Meabek emango dio erantzuna. Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen Castillo Suárez idazle nafarra iazko irailean. Orain, eta Akademiaren barne-arauek agintzen dutenari jarraituz, sarrera-hitzaldia egitea dagokio euskaltzainari. Uztailaren 1ean izango da ekitaldia, Altsasuko Iortia kulturgunean. Euskaltzaindiak […]
‘Aniztasuna eta bizikidetza Nafarroan: euskara eta nazio identitateak’ liburua aurkeztu dute
Aurkeztutako lanak Aniztasunaren Kudeaketa Demokratikoa Nafarroan lan programaren ondorioak eta proposamenak biltzen ditu, azken lau urteetan Eusko Ikaskuntza eta Nafarroako Gobernuaren, Euskarabidearen bidez, elkarlanaren emaitza da. Eusko Ikaskuntzak eta Nafarroako Gobernuak Aniztasuna eta bizikidetza Nafarroan: euskara eta nazio identitateak izeneko liburua aurkeztu dute Iruñeko Kondestable Jauregian. Argitalpenak Aniztasunaren Kudeaketa Demokratikoa Nafarroan izeneko lan programa parte-hartzaile, […]
Nafarroako Kultur programa ekainaren 24tik irailaren 9ra egingo da 41 herri eta hiritan
Egitasmoa ostegun, ostiral, larunbat eta igandeetan egingo da. Ekainaren 24an Uxueko eta Martzillako emanaldiak hasiko dira eta uztailaren 3an erakusketa bat irekiko dute Bertizen. Nafarroako Gobernuak uda garaian antolatzen duen Kultur programaren 28. edizioa aurkeztu du Iruñean. Egitasmoak kalitatezko eskaintza artistikoa Nafarroa osoan zehar sustatzea eta hedatzea ditu helburu. Honekin batera, tokiko erakundeei kultura hedatzen […]
Auxili, Los Chikos del Maiz, Burutik, Los Zopilotes txirriaos, DJ Reimy eta Skabidean ariko dira abenduko Hatortxu Rock jaialdian
Atarrabian, abenduaren 16an ariko diren lehen taldeen zerrenda da honakoa. Aurrerago talde eta bakarlari gehiagoren partehartzea ezagutzera emango dute. 24 urte pasa dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren lehenengo edizioa egin zutenetik. “Milaka kilometro utzi ditugu atzean 24 urte hauetan, baita istripuak, hildakoak, Estatu espainiar eta frantziar espetxeak, bidesariak, mapa eta nabigatzaileak, zerbitzuguneak…”, adierazi du antolakuntzak. […]
Irulegiko Eskua bezalako piezak aurkitzeko eta herrixka hobeto ikertzeko, Aranzadi aztarnategia industen hasi da beste urtebetez
Uda osoan zehar egingo dira Irulegiko Burdin Aroko herrixkako indusketa arkeologikoak. Helburu nagusia eraikin oso bat induskatu eta eskua agertu zen herriaren okupazio-faseen ikerketan sakontzea da. Aranzadi Zientzia Elkartearen arabera, Irulegiko Eskua aurkitzea “mugarria izan zen Euskal Herriko arkeologian, eta aparteko aurkikuntza euskararen jatorriaz gehiago jakiteko”, baina Irulegiko Burdin Aroko herrixkaren garrantzi arkeologikoa haratago doala […]
Krisiak krisi, Baztandarren Biltzarra uztailaren 16an Elizondora bueltatuko dela iragarri dute
60. urteurrena ospatzeko, Ion Mayorrek eta Hasier Larretxeak egindako abestia eta bideoklipa ere plazaratu ditu lantalde berriak. Abestia eta bideoklipaz gain, aurtengo kartela ere aurkeztu dute. Pello Fagoaga erratzuarrak sortu du eta urteurrena ospatzeko garai zahar eta berrien arteko lotura irudikatu nahi izan du. Baztandarren Biltzarra Elkarteak pasa den urtarrilean iragarri zuen bestaren ardura utziko […]
Baratxinto Fest Pirinioetako Arteen III. Jaialdia egingo da ekainaren 23tik 25era, Erronkarin eta Burgin
Arte eszenikoen lau ikuskizun, hiru arte-interbentzio karriketan bisita gidatuaren bidez, errezitaldi poetiko antzeztu bat, musika-kontzertu bat eta artisau-garagardo azoka izango dira. Aurreko edizioetako harrera ona ikusita, Saioa Iribarren eta Ander Basalduaren Goitibera Antzerki konpainiak, Ariadne Iribarren artista bisualak eta Erronkariko Udalak Baratxinto Fest jaiadia antolatu dute ekainaren 23tik 25era bitartean, Erronkarin eta Burgin. Pirinioetako […]
‘Nafarroa osoan bai!’ kanta eta bideoklipa aurkeztu dituzte Nafarroa Oinez festarako
Euskararen ofizialtasuna Nafarroa osora zabaltzeko aldarria egiten du abestiak. Nafarroa osoan bai! da aurtengo Nafarroa Oinez festarako sortu duten abestia. Maddalen Arzallus bertsolariak jarri dizkio hitzak eta Joseba Tapiak erantsi dio musika. Euskararen ofizialtasuna Nafarroa osora zabaltzeko aldarria egiten du kantak eta nahiz eta trikitilari gipuzkoarra izan den musika konposatu duena, bost emakumek abesten dute: […]
Read More… from ‘Nafarroa osoan bai!’ kanta eta bideoklipa aurkeztu dituzte Nafarroa Oinez festarako
