Bertsio berrituak betiko kezka eta arazo batzuei modu unibertsalean erantzuna ematen die. 28 urte igaro dira Cristina Lasak eta Javier Aguirrek Epikuro filosofoaren testu moralak euskarara lehen aldiz ekarri zituztenetik. Erein eta Iralka argitaletxeekin argitara eman zituzten, baina bertsio horiek aspaldi deskatalogatu ziren eta abagunea profitatuz, euskal bertsio berri bat sortu ahal izan dute Aguirrek […]
Kategoria: Nafarroa
Martxan da Nafarroako bertsolaritza ikertzeko deialdia
Gradu amaierako lanak, master amaierako lanak zein bestelako ikerketa proiektu monografikoak aurkeztu ahal izango dira deialdira, beti ere unibertsitateko irakasle doktore batek bermatuta. Ekainaren 18a baino lehen aurkeztu beharko dira proiektuak, eskatutako dokumentazioarekin batera. Urtebeteko epea izango du ikerlariak, proiektua gauzatu eta ikerketa lana aurkezteko. Horretarako 4.000 euroko diru-laguntza bat jasoko du. Bertsozale Elkarteak Nafarroako […]
Read More… from Martxan da Nafarroako bertsolaritza ikertzeko deialdia
Nafarroako Bertsolari Txapelketan izena emateko epea zabalik da hilaren 16ra arte
Apirilaren 16ra arte egongo da zabalik izen-emateko epea, 2005an edo aurretik jaiotako Nafarroako bertsolarientzat, hau da, 18 urte dauzkatenentzat edo 2023an zehar beteko dituztenentzat. Maiatza eta ekaina bitartean jokatuko da aurre-sailkatze fasea eta txapelketa bera, urritik abendura bitartean izango da. Nafarroako Bertsolari Txapelketan izena emateko epea zabalik da jada. Apirilaren 16ra arte egongo da izena […]
Read More… from Nafarroako Bertsolari Txapelketan izena emateko epea zabalik da hilaren 16ra arte
Bidasoko Euskara eta Kulturaren azokarako proiektuak aurkezteko epea zabalik da
Azokak euskararen erabileran eta transmisioan eragiten duten arlo desberdinetako proiektuen erakusleihoa izatea du asmo. Proiektuak aurkezteko epea apirilaren 14ra arte egongo da zabalik. Maiatzaren 6an, Euskaltzaleen Topaguneak Bidasoko Euskara eta Kulturaren azoka ekimena antolatuko du. Beran. Euskararen erabilera eta sustapena helburu duten proiektuen azoka izango da. “Ohiko azoken izaera izango du: postuak, musika, lagunarteko giroa… […]
Read More… from Bidasoko Euskara eta Kulturaren azokarako proiektuak aurkezteko epea zabalik da
Zzzz kolektiboaren ‘Muga’ erakusketa ikusgai Iruñeko Ziudadelako Mistoen eraikinean
Erakusketa 2020. urtearen hasieran abiatutako argazkigintza-ikerketaren lanaren emaitza da. Honetan, itxuraz modu desordenatu batean ordenaturik dauden irudiek kaotikoki garamatzate mugako adiera desberdinetara. Iruñeko Ziudadelako Mistoen eraikinak Zzzz taldearen Muga izeneko erakusketa hartuko du maiatzaren 7ra arte. Kolektiboa Enrique Aparicio, Ignacio de Alava, Marcos Garia, Jose Antonio Larrasoaña, Fernando Lopez, Alvaro Martinez, Paco Sada eta Pilar […]
Read More… from Zzzz kolektiboaren ‘Muga’ erakusketa ikusgai Iruñeko Ziudadelako Mistoen eraikinean
Marisa Mantxola artistaren ‘Caminografías. Lurretik haragoko esplorazioak’ erakusketa paratu dute Iruñean
Erakusketa gizakien eta ez gizakien arteko topaketa bat da, eta XIX. mendean frantziar idazleek adierazitako gogoetetako bat jartzen du praktikan: gelditu eta behatzeko proposamena. Mantxolaren obrak maiatzaren 7ra arte egongo dira ikusgai Ziudadelako Bolborategian. Caminografías. Lurretik haragoko esplorazioak du izena Marisa Mantxola artistak Iruñeko Ziudadelako Bolborategian aurkeztu duen proposamenak. 50 lan baino gehiago biltzen ditu […]
Arizkun Rock jaialdiaren aurtengo edizioa azkena izango dela iragarri dute
Ondo hausnartutako erabakia izan dela nabarmendu nahi izan dute antolatzaileek. Diotenez, lan-karga handia da hain antolakuntza txikirako. “Urte aunitz dira eta neke-puntua gero eta nabarmenagoa”. Jarraipenik ez dagoenez, ziklo hau ixtea erabaki dute. Ekainaren 23an izango da jaialdiaren azkenengo edizioa. Aurtengo Arizkun Rock musika jaialdia azkena izango dela iragarri dute antolatzaileek sare sozialen bidez zabaldu […]
Read More… from Arizkun Rock jaialdiaren aurtengo edizioa azkena izango dela iragarri dute
Karrikiri Elkarteak Nano-antzerki aroa antolatu du Iruñean
Oier Guillanen VHS, Idoia Tapiaren Ludus, Gontzal Uriberen Prospectus vitae eta Laura Peganosen Putaren bakarrizketa eroetxean antzezlanak ikusteko aukera egongo da ostegunetan, martxoaren 16tik apirilaren 4ra bitartean. Iruñeko Karrikiri Elkarteak Nano-antzerki zikloa antolatu du martxoaren 16tik aurrera. Ostegunero, antzerki labur bat taularatuko dute Xabier kalean duten lokalean, denak arratsaldeko 19:30ean. Elkarteko kideek adierazi dutenez, “Karrikirin […]
Read More… from Karrikiri Elkarteak Nano-antzerki aroa antolatu du Iruñean
Hamabost taldek hartuko dute parte Iruña Rock jaialdian martxoaren 31n eta apirilaren 1ean
Natos y Waor, Narco, Su Ta Gar, Ciudad Jara, Huntza, Lágrimas de Sangre, Banda Bassotti, Kaotiko, Jarfaiter, Kaos Urbano, Sons of Aguirre & Scila, Bala, Liher, La Topadora eta The Lizards taldeek osatzen dute jaialdiaren bosgarren edizio honetako kartela. Datorren martxoaren 31n eta apirilaren 1ean egingo da Iruña Rock jaialdiaren bosgarren edizioa eta antolakuntzak kartela […]
IrriZiklo, Iruñeko euskarazko umore zikloa, martxoaren 3tik 29ra egingo da
Nekatutak, Inprofestakzioa, Irabazi eta Magma Mia! dira Nafarroako Antzerki Eskolan taularatuko diren umore ikuskizunak. Sarrerak salgai daude dagoeneko. Martxoaren 3tik 29ra arte IrriZiklo izeneko euskarazko umore zikloa antolatu dute Iruñean. Orotara lau emanaldi biltzen ditu egitarauak. Denak arratsaldeko 19:00etan izango dira Nafarroako Antzerki Eskolan. Antton Telleriak emango dio hasiera zikloari martxoaren 3an, Nekatutak bakarrizketarekin. Barre […]
Read More… from IrriZiklo, Iruñeko euskarazko umore zikloa, martxoaren 3tik 29ra egingo da
