Idazle altsasuarrak Donostian aurkeztu du gaur Alaska poema liburua. Tokiei dolua egiteko beharretik sortu da Castillo Suarez idazleak (Altsasu, 1976) idatzi berri duen Alaska poema liburua. Gaur aurkeztu du lana Donostian, Elkar argitaletxearen eskutik. “Liburu honen abiapuntua Maddi Barberren esaldi bat izan zen, berak bere buruari galdetzen zion nola egiten zaien tokiei dolua. Hortik abiatuta […]
Kategoria: Nafarroa
‘Dardara’, ‘Ainarak’ eta ‘Loreak belaunetan, kulturaren zazpi ahots gazte’ dokumentalak Iruñeko euskarazko kultur programazioan
Kondestable Civivoxeko ekitaldi-aretoan, 19:30ean, izango dira hiru emanaldiak, eta sarrera doakoa izango da edukiera bete arte. Gaur proiektatuko dute lehena: Dardara. Iruñeko Udalak Nafar Ateneoarekin elkarlanean egiten duen kultur-proposamenak euskarazko hiru proiekzio barne hartuko ditu otsailean eta martxoan. Kondestable Civivoxeko ekitaldi-aretoan, 19:30ean, egingo dira hiru saioak, eta sarrera doakoa izango da edukiera bete arte. Lehenengo […]
Iruñeko III. bertsopaper lehiaketako sariak banatuko dira gaur Nafarroako Antzerki Eskolan
Ander Fuentes, Kattin Madariaga eta Iraun Zestau izan dira kategoria bakoitzeko irabazleak. Bertsoaroaren hasierarekin bat egingo du sari banaketa ekitaldiak. Gaur abiatuko da Bertsoaroaren 32. edizioa, Nafarroako Antzerki Eskolan egingo den bertso-jaialdiarekin. Ziklo honetako lehen hitzorduari hasiera emateko, 18:30ean, Iruñeko III. Bertsopaper Lehiaketaren sari banaketa izango da. Ander Fuentes, Kattin Madariaga eta Iraun Zestau izan […]
‘Literatura geraldiak’ ekimena aurkeztu dute Nafarroako hainbat eskualdetan
Hiru jarduera mota izango dira: literatura solasaldiak, lantegiak, eta hitzaldiak eta hauetan Joseba Sarrionandiak, Eider Rodriguezek eta Iratxe Retolazak hartuko dute parte, besteak beste. Literaturarekin eta irakurzaletasunarekin lotutako ekimena abiatu dute berriro ere Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Baztango Udalak, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak eta Sakanako Mankomunitateak. Literatur Geraldiak du izena ekimenak eta euskaraz irakurtzeko ohitura eta […]
Read More… from ‘Literatura geraldiak’ ekimena aurkeztu dute Nafarroako hainbat eskualdetan
Maria Markotegi sarietarako lanak aurkezteko epea zabalik da apirilaren 5era arte
Euskaltegietako ikasleei zein mintzakideei zuzendutako Nanoipuin lehiaketa ere martxan da Sakanan. Sakanako Mankomunitateak Maria Markotegi sarietara lanak aurkezteko epea zabaldu du apirilaren 5era arte. Euskara Zerbitzuak urtero antolatzen dituen sariek poesia, komikia, narrazio laburra eta booktubea sustatzeko helburua dute. Aurkeztutako lanak originalak, aurrez saritu gabeak, argitaragabeak eta euskaraz sortuak izan beharko dira. Horretaz gain, gaia librea izango da, booktubeak izan […]
Read More… from Maria Markotegi sarietarako lanak aurkezteko epea zabalik da apirilaren 5era arte
18 film lehiatuko dira Ikuspuntu jaialdiaren Sail Ofizialean
Guztira, 800 film inguru erregistratu ziren, eta horien artetik hautatu dira Sail Ofizialean parte hartuko dute hamar film luzeak eta zortzi laburrak. Ikuspuntu zinema jaialdiaren hamazazpigarren edizioa martxoaren 27tik apirilaren 1era bitartean egingo dute Iruñean. Aurtengoan 18 film arituko dira lehian; besteak beste, Sharon Lockhart, Miryam Charles, Ignacio Agüero edo Alassane Diago zinemagile ezagunen lanak […]
Read More… from 18 film lehiatuko dira Ikuspuntu jaialdiaren Sail Ofizialean
Otsailaren 9an abiatuko da Bertsoaroa Iruñean
Sei emanaldi izango dira guztira, Iruñeko hainbat tokitan barreiatuta. Iaz martxan jarritako egutegi aldaketarekin jarraituz, otsailaren 9an abiatuko da Bertsoaroa Iruñean eta martxoaren 2ra arte luzatuko da. Sei emanaldi izango dira guztira, Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Iruñeko Udalak antolatuta. Urtero bezala, unean uneko bertsolaritzaren berri kalitatez eta aniztasunez ematea du helburu aurtengo edizioak ere. Programazioaren […]
Read More… from Otsailaren 9an abiatuko da Bertsoaroa Iruñean
XVI. mendeko Iruñeko armarria Kondestablearen jauregian kokatu dute
Pieza Huarte familiaren Kale Nagusiko etxebizitzan zegoen. Iruñeko Kondestablearen jauregian balio historiko eta artistiko handiko pieza berri bat jarri dute. Hiriaren armarria irudikatzen duen XVI. mendeko harrian egindako eskultura-multzoa da. Pieza hori Kale Nagusiko etxebizitza batean zegoen eta Udalak erosi du, multzoaren ondare-balioa baieztatzen duen azterketa bat egin ondoren. Inauguratu berri den pieza Iruñeko armarriaren […]
Read More… from XVI. mendeko Iruñeko armarria Kondestablearen jauregian kokatu dute
Luis Martorell marrazkilariaren atzera begirakoa ikusgai dago Iruñeko Kondestablearen jauregian
Adimen artifiziala (AA) sormen-tresna gisa erabiltzen hasten denetik eginiko lanak biltzen ditu Martorellen lan zabalaren lagin txiki baina esanguratsuz osatutako atzera begirakoak. Artista nafarraren obrak martxoaren 19ra arte egongo dira ikusgai. Iruñeko Kondestablearen jauregiak Luis Martorell komikigile, marrazkilari eta ilustratzaileari (Bera, 1952) buruzko erakusketa bat aurkeztu du, haren obra zabalaren lagin esanguratsu baten bidez. Gizarte-mugimenduekin […]
Nafarroako Bertsozale Elkarteak bigarren lauhilekorako Bertso Eskola berriak eskainiko ditu
Hil honen amaieran hasi eta maiatza/ekaina bitarte, Bertso Eskola talde berrietan parte hartzeko aukera izango da, Nafarroako hainbat tokitan. Izen-ematea urtarrilaren 27ra arte egongo da zabalik. Nafarroako Bertsozale Elkarteak iragarri duenez, ikasturte hasieran egindako Bertso Eskolen eskaintzari talde gehiago erantsi dizkio. Urtarrilaren amaieran hasi eta maiatza bukaerara arte, astean behineko maiztasunaz elkartuko direla zehaztu dute. […]
