Iruñaldia, diziplina anitzeko jaialdia azaroaren 9tik 15era egingo da, Iruñeko hainbat agertokitan

Jarduerak euskaldunei eta euskal kulturarekin modu naturalean bat egin nahi dutenei daude zuzenduta. Euskal kulturako proposamen artistiko berritzaileak ezagutzera emateko asmoz, Iruñaldia kultur jaialdia egingo dute azaroaren 9tik 15era, Iruñean. Denera, hamaika ikuskizun ikusteko aukera egongo da bigarren edizio honetan, eta horietatik bostek sarrera librea izango dute: “euskal kulturako erreferente handiak eta sortzaile berrien proposamenak […]

Read More… from Iruñaldia, diziplina anitzeko jaialdia azaroaren 9tik 15era egingo da, Iruñeko hainbat agertokitan

Nafarroa Oinez herrira gerturatuko da urriaren 19an, Atarrabian

Egitarauak larunbata eta igandea hartuko ditu eta, besteak beste, Herri kirolak eta Erronka, Korrontzi, Gozategi, Nafarroa 1512 eta Sorotan Bele taldeen kontzertuak, haurrentzako magia ikuskizuna eta jolasak, Kuxkuxtu eta Galtzagorri eta beste hainbat konpartsaren kalejira izango dira. Nafarroa Oinez jaiak ibilbide berritzaile bat aurkeztu du urriaren 19rako, “ez da zirkularra, eta nahiko urbanoa da, herritarrei […]

Read More… from Nafarroa Oinez herrira gerturatuko da urriaren 19an, Atarrabian

[BIDEOA] Rock and rollaren esentzia disko batean kontzentratuta

Pettik 25 urteko ibilbidean ondutako abesti rockero eta potenteenak biltzen dituen zuzeneko diskoa plazaratu du. XX ta bortz urte zuzenean du izena lanak eta Elkar argitaletxearen eskutik ikusi du argia. 25 urte bete dira Petti musikari eta abeslariak bakarkako lehen diskoa argitaratu zuenetik. Urteurrena ospatzeko, ibilbide luze horretan sortutako abesti rockero eta potenteenak biltzen dituen […]

Read More… from [BIDEOA] Rock and rollaren esentzia disko batean kontzentratuta

Aske jaialdiaren lehen edizioa abenduaren 27an izango da Atarrabian eta lehen 1.000 sarrerak prezio berezian salgai daude jada

Laster iragarriko dituzte agertokira igoko diren artisten izenak eta sorpresak. Milaka eta milaka euskal herritarren aurrean agurtu zen Hatortxu Rock elkartasun jaialdia pasa den uztailean, 30. edizioa arrakastatsuarekin borobilduz. Auzolan ariketa erraldoia izan zen ordukoa, eta sen horri eutsi nahian jaio da Aske. Uztailaren 27an Lakuntzan egindako ekitaldian azaldu zuten moduan, “elkartasun eta auzolan erakustaldiaren […]

Read More… from Aske jaialdiaren lehen edizioa abenduaren 27an izango da Atarrabian eta lehen 1.000 sarrerak prezio berezian salgai daude jada

Kuxkuxean zikloa antolatu dute Iruñean, Nafarroako artista eta musika-talde hasiberriei bultzada bat emateko asmoz

Zikloa larunbat honetan abiatuko da Bisai taldearen kontzertuarekin. Nafarroako artista eta musika-talde hasiberriak sustatzeko, Kuxkuxean zikloaren lehen kontzertua egingo da larunbatean, Iruñean. Udalak adierazi duenez, “musika-lanak aurkezteko gune bat izateaz gain, ikus-entzuleek soinu berriak ezagutzeko aukera dute”. Iaz sortutako zikloaren bigarren edizioaren barruan, 2025eko urritik 2026ko otsailera bitartean hamar kontzertu eskainiko dira Zentraleko 2. aretoan […]

Read More… from Kuxkuxean zikloa antolatu dute Iruñean, Nafarroako artista eta musika-talde hasiberriei bultzada bat emateko asmoz

Iruñeko VI. Bertsopaper Lehiaketan sormen lanak aurkezteko epea zabalik da

Seigarren urtez jarraian antolatu dute sariketa Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Aurreko bost edizioetan bezala, hiru kategoria izango dira parte hartzeko, hiruna sarirekin. Azaroaren 28ra arte egongo da lanak aurkezteko epea zabalik. Martxan da Iruñeko VI. Bertsopaper Lehiaketa. Aurreko urteetako bideari eutsiz, seigarrenez antolatu dute sariketa Iruñeko Udalak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak elkarlanean, bertso […]

Read More… from Iruñeko VI. Bertsopaper Lehiaketan sormen lanak aurkezteko epea zabalik da

Mikel Zabalza auziaren nondik norakoak ezagutarazteko erakusketa ibiltari berezia antolatu dute

Azaroaren 26tik abenduaren 14ra, Zabalza desagertu zen egunetik, Bidasoa ibaian agerrarazi zuten egunera arteko datetan, autobus batek Euskal Herriaren parte bat zeharkatuko du, Orbaizeta, Iruñea, Bortziriak, Altza eta Donostia lotuz. Autobusak, besteak beste, erakusketa bat izango du barruan. Azaroaren 26an, berrogei urte beteko dira Guardia Zibilak Mikel Zabalza Garate atxilotu, torturatu eta hil zuenetik. Data […]

Read More… from Mikel Zabalza auziaren nondik norakoak ezagutarazteko erakusketa ibiltari berezia antolatu dute

‘Itzulera, ‘52 Hertz’, ‘Mendia’ eta ‘Arizona’ antzezlanak taularatuko dituzte Iruñeko Antzerki Aroan

Antzerki zikloa urriaren 8tik 29ra egingo da. Sarrerak salgai daude jada. Antzerki Aroaren 30. edizioari emango diote hasiera urriaren 8an, Iruñean. Orotara lau antzezlan taularatuko dira urriaren 29ra bitartean, asteazken bakoitzean bana, Nafarroako Antzerki Eskolan (NAE), arratsaldeko 19:00etan. Antzezpenetarako sarrerak salgai daude Nafarroako Antzerki Eskolako txarteldegian (San Agustin kaleko 3. zenbakian) eta https://www.laescueladeteatro.com/eus/ webgunean. Zikloa, […]

Read More… from ‘Itzulera, ‘52 Hertz’, ‘Mendia’ eta ‘Arizona’ antzezlanak taularatuko dituzte Iruñeko Antzerki Aroan

Iruñeko gazteei zuzendutako Taldeka bitartekaritza artistikoko programan izena emateko epea zabalik da

Saioak ostegunetan izango dira, bi astean behin, 2025eko urritik 2026ko apirilera bitartean, eta gehienez ere 30 lagunek hartuko dute parte adinaren arabera bi taldetan banatuta. Kultura Iruñeko eta Iruñerriko gazteei hurbiltzeko asmoz, Udalak Taldeka programan izena emateko epea zabaldu du hilaren 30era arte. 15 eta 21 urte bitarteko gazteek pamplonaescultura.es/eus webgunean eman ahal izango dute […]

Read More… from Iruñeko gazteei zuzendutako Taldeka bitartekaritza artistikoko programan izena emateko epea zabalik da

Saioa Alkaizak uko egin dio Igartza sariari, Palestinako genozidioan CAFek duen inplikazioa salatzeko

Nafarrak nabarmendu duenez, “Israelen kontrako boikot kanpainak martxan dauden honetan, kulturgileoi lerratzea dagokigu. Genozidioaren konplize den enpresak kulturaren bidez zuritu nahi izan du bere burua, eta fokua behar den lekuan kokatu beharra dago: Palestinaren kontrako genozidioan”. Joan den asteazkenean XXVIII. Igartza saria jaso zuen Saioa Alkaiza bertsolari eta idazleak Katu ileak txandaletan izeneko nobela proiektuagatik. Orain, […]

Read More… from Saioa Alkaizak uko egin dio Igartza sariari, Palestinako genozidioan CAFek duen inplikazioa salatzeko