Haurrentzako albumak sortzeko 2023ko Etxepare saria martxan da

Maiatzaren 5a izango da lanak aurkezteko azkenengo eguna, eta epaimahaiak ekainaren 29an jakinaraziko du erabakia. Albumak sortzeko 2023ko Etxepare saria martxan da jada. Haurrei zuzendutako euskarazko lan ilustratuak (jatorrizkoak eta argitaratu gabeak) aurkeztu daitezke ekimenera, bakarka edo idazle-ilustratzaile taldea osatuz. Maiatzaren 5a izango da lanak aurkezteko azkenengo eguna, eta epaimahaiak ekainaren 29an jakinaraziko du erabakia. […]

Read More… from Haurrentzako albumak sortzeko 2023ko Etxepare saria martxan da

Bost sormen proiektuk garatuko dute Iruñeko 72-22 Topaketen memoria artistikoa

Aizpea De Atxaren Eguzkitan, Iñaki Otsoaren Encuentros de Paja y Esferas, Juan Jose Eslava eta Pablo Ramosen Irrintzi, Joseb Torreren Estudio Sonoro de Tiempo, Espacio y Materia eta Rocio Wittiben Deriva lanak aukeratu dira 51 proposamenen artean. Iruñeko 72-22 topaketen inguruan sortutako ideia eta esperientzietan oinarritutako arte-lan berriak garatzeko hautatutako bost proiektuak aurkeztu dituzte Nafarroako […]

Read More… from Bost sormen proiektuk garatuko dute Iruñeko 72-22 Topaketen memoria artistikoa

Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko VII. (H)ilbeltza beka martxan da

Parte hartu nahi dutenek sormenezko narratiba lanak (eleberri edo ipuin-bildumak) aurkeztu beharko dituzte eta horien kalitatea, aberastasuna eta genero beltzekoak izatea baloratuko dira. Lanak 2023ko martxoaren 10era arte aurkeztu beharko dira Baztango Udaleko erregistroan. Baztango Udalak, (H)ilbeltza elkarteak eta Txalaparta argitaletxeak elkarlanean euskal literatura beltza hedatu eta munduko literatura beltza euskaratzeko, 2023ko (H)ilbeltza beka jarri […]

Read More… from Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko VII. (H)ilbeltza beka martxan da

Joxe Aldasorok, Iker Tubiak, Ainara Tirapuk, Ventura Ruizek, Rakel Pardok eta Malen Alzuartek irabazi dute Egile Berrientzako Euskarazko Literatura lehiaketa

Uztailean deitutako lehiaketaren helburua euskarazko literatura sorkuntza sustatzea da, argitaratutako lanik ez duten Nafarroako egileen edo bertan bizi diren egileen artean. Egile Berrientzako Iruñeko Euskarazko XXXII. Literatura lehiaketak baditu irabazleak. Aurkeztutako 18 lanen artean, Joxe Aldasoro, Iker Tubia eta Ainara Tirapuren lanak aukeratu dituzte lehenengo modalitatean, eta Ventura Ruizena, Rakel Pardorena eta Malen Alzuartena, bigarrenean. […]

Read More… from Joxe Aldasorok, Iker Tubiak, Ainara Tirapuk, Ventura Ruizek, Rakel Pardok eta Malen Alzuartek irabazi dute Egile Berrientzako Euskarazko Literatura lehiaketa

Baztandarren Biltzarra Elkarteak bestaren ardura utziko duela iragarri du

Elkarteko kideek zikloa ixteko tenorea dela diote. Beraz, bestaren gidaritza inork ez badu hartzen kolokan geldituko da. Baztandarren Biltzarra Elkarteko kideek bestaren ardura utziko dutela jakinarazi dute sare sozialetan zabaldu duten ohar baten bidez. Bertan azaldu dutenez, “urte hauetan, jende anitzen laguntza boluntarioa hartu dugu eta bihotzez eskertzen dugu. Hala ere, denbora luzez ardura gure […]

Read More… from Baztandarren Biltzarra Elkarteak bestaren ardura utziko duela iragarri du

Oaia Peruarenaren ‘Sustantzia’ erakusketa ikusgai dago Iruñean

Ziudadelako Mistoen eraikinean bisitatu daiteke Peruarenaren obra bilduma otsailaren 12ra arte. Erakusketak olanean, mihisean, paperean edo artisau-paperean egindako obrak biltzen ditu, batzuk bi metro ingurukoak dira eta beste batzuk, paperezkoak, formatu txikiagokoak. Oaia Peruarenaren (Irun, 1972) Sustantzia izeneko erakusketa paratu dute Iruñeko Ziudadelako Mistoen eraikinean. Artistaren obren ezaugarriak kromatismoa, abstrakzioa eta konposizioa dira. Peruarena koloreaz […]

Read More… from Oaia Peruarenaren ‘Sustantzia’ erakusketa ikusgai dago Iruñean

Urtarrilaren 23tik 29ra bitartean egingo dute Euskal Nobelaren Astea Baztanen

(H)ilbeltzan genero beltzeko liburuen aurkezpenak, mahai inguruak, solasaldiak eta errezitaldiak izango dira, besteak beste. Urtarrilaren 23tik 29ra izango da Euskal Nobela Beltzaren Astearen bederatzigarren edizioa eta ekitaldi ugari antolatu dituzte oraingoan ere. Bertan hartuko dute parte, besteak beste, Eneko Barberena, Joseba Sarrionandia, Garazi Arrula, Garazi Ugalde, Amaia Apalauza, Jon Alonso, Mikel Alvarez, Gaizka Ugalde eta […]

Read More… from Urtarrilaren 23tik 29ra bitartean egingo dute Euskal Nobelaren Astea Baztanen

Maialen Lujanbio da 2022ko txapelduna

Hirugarren aldiz irabazi du Bertsolari Txapelketa Nagusia. Bigarren Amets Arzallus izan da. Atzetik sailkatu dira Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal eta Joanes Illarregi, hurrenez hurren. Euskal Herriko txoko guztietako bertsozaleak bildu ziren atzo Iruñeko Nafarroa Arenan Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean. Bertsozale Elkarteak adierazi duenez, “13.300 ikuslek gogoz berotu zuteb aretoa […]

Read More… from Maialen Lujanbio da 2022ko txapelduna

Hatortxu Rock jaialdia: Guztiontzako espazio segurua eta gozatzekoa

Milaka lagunek egin zuten bat larunbatean “elkartasun gau erraldoi berri bat bizitzeko”. Gertu ditugu, gertu gaude lelopean antolatu da Hatortxu Rocken 27. edizio hau. Eta lelo hori sinetsita atera dira antolatzaileak hitzordu horretatik. Milaka lagunek egin zuten bat larunbatean “elkartasun gau erraldoi berri bat bizitzeko”. Ozen esateko, beste behin, “behingoz amaitu beharra dagoela dispertsio politikarekin […]

Read More… from Hatortxu Rock jaialdia: Guztiontzako espazio segurua eta gozatzekoa

Ghislaine Veranok ‘Gorputzaren soinuak’ erakusketa aurkeztu du Iruñeko Ziudadelan

Soinu-sorkuntza esperimentalaren eta bideo-dantzaren proiektu hau urtarrilaren 8ra arte bisitatu ahal izango da Ziudadelako Labean. Gorputzaren soinuak da Iruñeko Ziudadelako Labean urtarrilaren 8ra arte ikusgai egonen den proposamenaren izena. Ghislaine Veranoren sorkuntza da eta gorputzak sortzen dituen soinuak ardatz dituen ikus-entzunezko instalazio bat barne hartzen du, zeina proposamen performatibo baten bidez aktibatzen baita. Meditazio-behaketa egiteko […]

Read More… from Ghislaine Veranok ‘Gorputzaren soinuak’ erakusketa aurkeztu du Iruñeko Ziudadelan