Dena prest da igandeko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako

Iruñeko Nafarroa Arenan jokatuko den finalerako egun batzuk baino ez direnean falta, zortzi finalistak prentsaurrean elkartu dira Bertsozale Elkarteko kideekin batera. Irailaren bukaeran abiatu zen Bertsolari Txapelketa Nagusia Getxon, eta egun batzuk barru amaituko da Iruñeko Nafarroa Arenan, abenduaren 18an, hain zuzen Gaur elkartu dira Nafarroa Arenan bertan finalaren inguruko xehetasunak emateko Gontzal Agote Los […]

Read More… from Dena prest da igandeko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako

2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko sari emaileak ezagutzera eman dituzte

Bertsozalek iragarri duenez, sari emaileek bertsogintza mundua ez ezik, euskalgintza eta kulturgintza ordezkatzen dute, baita bertsolaritzak munduan zehar kantu inprobisatuaren eremuan utzi duen printza ere. Bertsozale Elkarteak azaroaren erdialdean iragarri zuen Iñaki Muruak jarriko ziola txapela 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko irabazleari. Bertsolaria eta urte luzez Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaria izandakoa, bertsolaritzako eragile handia da […]

Read More… from 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko sari emaileak ezagutzera eman dituzte

Jon Alonso idazleak ‘Amaiur bat urtero’ liburua aurkeztu du

  Hilketa bat gertatzen da eta horren berri ematen dute pertsonaia desberdinek, bakoitzak bere ikuspuntutik. Zinema mundua agertzen da, bere gorabeherekin eta bakoitzak duela 500 urteko gertaerei buruz duen ikuspuntua ematen du liburuan. Jon Alonso idazleak Amaiurko Gaztelu elkartea eta (H)ilbeltza ekimenarekin elkarlanean Amaiur bat urtero liburua aurkeztu du. Egileak azaldu duenez, “hasteko, proposamenak bazituen […]

Read More… from Jon Alonso idazleak ‘Amaiur bat urtero’ liburua aurkeztu du

Nazioarteko adituak Iruñeko Bertsolari Txapelketa Nagusian izango dira aurten ere

Abenduaren 18an izango da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala, eta bertako zaleez gain, nazioarteko ikertzaileek eta inprobisatzaileek ere jarraituko dute finala bertatik bertara. Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez, urteetan eraiki duten harremanen ondorioz, nazioarteko adituak izango dira abenduaren 18an Iruñean, Nafarroa Arenan jokatuko den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean. “Ahozko kantu inprobisatuaren alorrean ekitaldi garrantzitsua da Bertsolari Txapelketa […]

Read More… from Nazioarteko adituak Iruñeko Bertsolari Txapelketa Nagusian izango dira aurten ere

Abenduaren 27tik 29ra egingo dira Nafarroako Bertso Negulekuak, Legasan.

Nafarroako Bertso Eskoletako haur zein gazteek egonaldia egingo dute 2022ko abenduan, azken urteetako ohiturari eutsiz. Aurten, Lehen Hezkuntzako ikasleak abenduaren 27tik 28ra elkartuko dira, eta DBHko ikasleak 28tik 29ra. Nafarroako Bertsozale Elkarteak egitarau oparoa antolatu du. Izen-ematea abenduaren 2ra arte egongo da zabalik. Azken urteetako ohiturari eutsiz, herrialdeko Bertso Eskoletako gazteentzako egonaldia antolatu du Nafarroako […]

Read More… from Abenduaren 27tik 29ra egingo dira Nafarroako Bertso Negulekuak, Legasan.

Jaso ikastolaren ‘Sutan’ musikala izango da Ikastolak Herriari Jaialdiaren hirugarren ikuskizuna

Oraingo honetan, ikuskizunak feminismoaren eta genero berdintasunaren eremuak izango ditu ardatz. Hitzordua azaroaren 25ean izango da, ostiral honetan, Bilboko Campos Eliseos antzokian. Iruñeko Jaso ikastolaren Sutan musikala izango da Ikastolak Herriari Jaialdiaren hirugarren ekitaldiko ikuskizuna. Ostiral honetan izango da, Bilboko Campos Eliseos antzokian. 100 pertsona baino gehiago arituko dira lanean: zuzeneko musika 37 musikarirekin, 30 […]

Read More… from Jaso ikastolaren ‘Sutan’ musikala izango da Ikastolak Herriari Jaialdiaren hirugarren ikuskizuna

Soinu sorkuntza esperimentala eta bideodantza uztartzen dituen erakusketa paratu dute Iruñean

Ghislaine Veranok Ziudadelako Labean aurkeztu du Gorputzaren soinuak izeneko proiektua eta urtarrilaren 8ra arte bisitatu ahalko da. Gorputzaren soinuak da Ziudadelako Labean urtarrilaren 8ra arte ikusgai egongo den proposamenaren izena. Ghislaine Veranoren sorkuntza da eta gorputzak sortzen dituen soinuak ardatz dituen ikus-entzunezko instalazio bat barne hartzen du, zeina proposamen performatibo baten bidez aktibatzen baita. “Meditazio-behaketa […]

Read More… from Soinu sorkuntza esperimentala eta bideodantza uztartzen dituen erakusketa paratu dute Iruñean

Errigorak eta Euskaltzaleen Topaguneak agerraldi bateratua egin dute Iruñean

Hiru egun barru, azaroaren 18an, hasiko da Euskaraldia, Euskal Herriko milaka lagunek egingo duten ariketa sozial masiboa. Hala ere, oraindik bada izena emateko aukera euskaraldia.eus webgunean. Iruñako Geltoki espazioan bildu dira Errigorako eta Euskaraldiko kideak, izan ere, Errigoraren kanpaina bukatu berri da eta Euskaraldia hiru egun barru hasiko da. Bi ekimenen inguruan hitz egiteko elkartu […]

Read More… from Errigorak eta Euskaltzaleen Topaguneak agerraldi bateratua egin dute Iruñean

‘Hitzal lege’ erakusketa paratu dute Nafarroako parlamentuan

2023ko urtarrilaren 15era arte ikusgai izango da bertan, eta garrantzi historikoa izan duten euskarazko testu juridikoak erakutsiko ditu, arlo pribatukoak zein publikokoak. Hitzak Lege izeneko erakusketa ibiltariak ateak ireki ditu Nafarroako Parlamentuan. 2023ko urtarrilaren 15era arte bisitatu ahal izango da, Eusko Legebiltzarrean azken bost hilabeteak eman eta gero. Euskal hiztunek harreman juridikoetan euskara erabili dutela […]

Read More… from ‘Hitzal lege’ erakusketa paratu dute Nafarroako parlamentuan

[BIDEOA] ‘Sorioneku’ hitza da baskoien hizkuntzan aurkitutako testurik zaharreneko lehena

Bere antzinatasuna Kristo aurreko I. mendearen lehen herenean kokatzen dela zehaztu du Aranzadi Zientzia Elkarteak. Izan ere, “dokumenturik zaharrena da, baita luzeena ere, euskaraz idatzia”. Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologia talde batek Arangureneko Irulegi mendian dagoen Burdin Aroko herrixka bat induskatzen ari da 2017tik eta bertan topatu dute, hain zuzen, Kristo aurreko I. mendeko esku baten […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Sorioneku’ hitza da baskoien hizkuntzan aurkitutako testurik zaharreneko lehena