Irudipena dago XX. mendean, gerraostean, emakumeak oro etxean geratu zirela, familia zaintzen eta haurrak hazten, kanpoko lana gizonei utzita. Alabaina, legeek eta usadioek horretara bultzatu arren, izan ziren hainbat andrazko, beharrak eta ausardiak hauspotuta, giroari aurre egin eta hainbat arlotan aritu zirenak. Horien lekukotasunak bildu ditu Abrilek lan berrian. Hamaika lanbide desberdinetan aritutako hamalau emakumeren […]
Kategoria: Nafarroa
Atarrabiako Totem aretoak kontzertuz beteriko denboraldi berria aurkeztu du
Izaro eta Parabellum bezalako bakarlari eta taldeak igoko dira Atarrabiako aretoko oholtzara udazken honetan. Totem aretoak larunbat honetan, irailak 17, emango dio hasiera bere denboraldi berriari Luna Ki diziplina anitzeko artistarekin, inolako konplexurik gabeko show batekin moldeak eta aurreiritziak hautsiko dituela diote antolatzaileek. Hurrengo astean, Oftalmorock gaualdia izango dugu, horretarako sarrerak agortuta daude. Urrian, hainbat […]
Read More… from Atarrabiako Totem aretoak kontzertuz beteriko denboraldi berria aurkeztu du
Sei obra izango dira Nafarroa Shortzinema: film laburren katalogoaren lehen edizioan
Nafarroako film laburren artean, besteak beste, fikzio, dokumental, animazio eta esperimentalak hautatu dituzte, eta sektorearen jaialdietan, azoketan eta merkatuetan aurkeztuko dira. Nafarroa Shortzinema: film laburren katalogoa proiekturako hautatu diren sei film laburrak zeintzuk izango diren jakinarazi du Vianako Printzea Erakundeak. Azaldu duenez, proiektua sektorearen jaialdietan, azoketan eta merkatuetan aurkeztuko da. Gainera, Nafarroako Filmotekan proiektatuko da, […]
Read More… from Sei obra izango dira Nafarroa Shortzinema: film laburren katalogoaren lehen edizioan
Euskalgintzaren Kontseiluak eta Behatokiak Nafarroako dekretuari zuzenketak egin dizkiote
Artikulu berri bat txertatzea proposatu dute, zeinaren arabera edozein lanpostutan euskararen ezagutzaren balorazioa ezin izango da atzerriko hizkuntza guztien balorazioaren batura baino baxuagoa izan. Uztailaren 6an Nafarroako Gobernuak Nafarroako administrazio publikoetan sartzeko eta bertako lanpostuak betetzeko merezimenduen balorazio-dekretua jarri zuen herritarren eskura. Euskalgintzaren Kontseiluak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak aurkeztutako proposamenari hainbat zuzenketa egin dizkiote orain, […]
‘Simone Veil’ eta ‘Maddiren trajeria’ pastoralak emango dituzte aurten Euskal Herrian
Aurten bi pastoral prestatzen ari dira Euskal Herrian. Lehena, uda honetan eskainiko dute Muskildin eta bigarrena, berriz, udazkenean Xaretan. Hur Xenda elkarteak hilabeteak eman ditu lanean Simone Veil pastorala antolatzen. Battitta Berrogainek idatzi du istorioa, Maite Davant errejenta da, eta Sophie Larrandaburu kantoreen eramailea. Gaiari dagokionez, Simone Veil Auschwitz-Birkenauko kontzentrazio esparruetara eraman zuten 17 urte […]
[BIDEOA] Orgak Elizondoko karriketara atera dira berriro ere
Edizio honetan, Amaiurko gazteluaren erresistentziaren 500. urteurrenarekin bat eginez, Amaiurko herriak ireki zuen aurtengo desfilea. Bi urtez bertan behera geratu ondoren, Baztan bailara osatzen duten hamabost herriek euren orgak xehetasun osoz apainduta atera zituzten atzo kalera, jende andanaren aurrean. Bestaren muina izaten dira orgak, hauen bidez herri bakoitzeko kezkak eta aldarrikapenak azaltzen dituzte; herri bakoitzeko […]
Read More… from [BIDEOA] Orgak Elizondoko karriketara atera dira berriro ere
Landarte arte garaikideko programa Nafarroako sei herritan egiten ari dira
Seigarren edizio honetan, Cabredon, Faltzesen, Leatxen, San Martin Unxen, Urrotz Hirian eta Uztarrozen egiten ari dira. Kultura garaikidea eta landatartasuna izenburupean egiten ari dira Landarte programaren seigarren edizioa Nafarroako sei herritan. Hainbat artistak eta sortzailek kultura-prozesuak sortzea da helburua, bertako biztanleen laguntzarekin. Marina Lameiro zinemagilea, esaterako, Uztarrozen lan egiten ari da, Patxi Burillo arkitekto eta […]
Read More… from Landarte arte garaikideko programa Nafarroako sei herritan egiten ari dira
Nafarroa Oinez festarako abestia eta bideoklipa aurkeztu dituzte
Erdian erein izenpean, abestiak familiek azken berrogeita hamar urteetan zehar euskararen alde Nafarroan egindako lana omendu nahi du. Tafallako Ikastolak urriaren 16rako prestatzen ari den Nafarroa Oinez festarako abestia aurkeztu du gaur prentsaurrekoan. Abestia ikastetxeko hainbat belaunalditako ikasle ohiek konposatu eta interpretatu dute, eta Nafarroa Oinez bezalako festa baten inguruan pilatzen diren oroitzapen, bizipen eta […]
Read More… from Nafarroa Oinez festarako abestia eta bideoklipa aurkeztu dituzte
Iban Illarramendik eta Eider Perezek irabazi dute haurrentzako albumak sortzeko ‘Etxepare saria’
Saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratuko du, euskaraz, 2022ko udazkenean. Iban Illarramendi ilustratzaileak eta Eider Perez idazleak haurrentzako albumak sortzeko Etxepare saria irabazi dute Kirats lanarekin. Orotara 35 lan aurkeztu dira eta Miren Asiain ilustratzaileak, Idoia Sobrino liburuzainak eta Patxi Zubizarreta idazleak osatutako epaimahaiak hartu du Kiratsa-ren aldeko erabakia. Kiratsa album ilustratuak Ñimi kukuso edo arkakuso baten abenturak […]
Iruñeko Jaso ikastolako ikasleek sortutako ‘Ximur’ musikalak Alzheimer Sozial 2021 saria irabazi du
Estatu espainiarreko Neurologia Elkarteak musikalaren proposamen artistiko eta hezitzailearen originaltasuna aitortu ditu, baita ikasleei zuzendutako dementzien ezagutzari eta prebentzioari lotutako irakaskuntza-proiektua ere. Iruñeko Jaso ikastolako ikasleek sortutako Ximur ikuskizunak Espainiako Neurologia Elkarteak (SEN) Alzheimer saria jaso du, bere kategoria sozialean. Ikastolak iaz eraman zuen musikala eszenara eta gaixotasun horri eta adinekoei bereziki eskaini zien. Hala, […]
