M ama eme ume izeneko liburua gaur aurkeztu dute Donostian, Elkar argitaletxearen eskutik. Amatasunari eta feminismoari buruzko testigantzak bildu dituzte Erika Lagomak (Lesaka, 1981) eta Estitxu Fernandezek (Lesaka, 1975) M ama* eme* ume* izeneko liburuan. Tene Mujika bekaren laguntzarekin ondu dute lana eta gaur goizean aurkeztu dute Donostian. Egileak eskuz esku aritu dira amatasun disidente […]
Kategoria: Nafarroa
Emakumearen objektualizazioa salatzeko filma sortzeko diru bilketa abiatu dute
Sistema kapitalistaren eraginez emakumeek jasaten duten objektualizazioa salatzea du helburu Mitxoleta film laburrak. Mondragon Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazioko 3.mailan dabiltzan ikasle talde bat sistema kapitalistaren eraginez emakumeek jasaten duten objektualizazioa salatzea helburu duen film laburra grabatzen hasiko da Berroeta herrian, eta, horretarako, diru bilketa kanpaina jarri dute martxan Itsulapikoa.eus plataformaren bidez. “Ikasle talde euskaldun gazte bat […]
Read More… from Emakumearen objektualizazioa salatzeko filma sortzeko diru bilketa abiatu dute
Jaime Eguarasen ‘Larruazalaren azpian: translazioak eta disonantziak’ erakusketa paratu dute Iruñean
Argazkiek, eskulturek eta Uraren gizona izenburupean maskulinitatearen arketipo eta klixeetan sakontzen duen lau minutuko ikus-entzunezko lan batek osatzen dute erakusketa. Maiatzaren 15era arte egongo da ikusgai Ziudadelako Labean. Jaime Eguaras Roa artista nafarraren Larruazalaren azpian: translazioak eta disonantziak erakusketa gizonezkoei egozten zaizkien rol soziokulturalen inguruan bost hilabetez lan egin, aztertu eta zalantzan jarri ondoren sortu […]
Haurrentzako Antzerki Testuen XXXI. Lehiaketa abian da Iruñean
Lanak aurkezteko epea uztailaren 4an, 12:00etan, amaituko da. Iruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak abian jarri dute Haurrentzako Antzerki-testuen XXXI. Lehiaketa. Lanak aurkezteko epea uztailaren 4an, 12:00etan, amaituko da. Lehiaketarako deialdia euskarazko eta gaztelaniazko modalitateetan egin da, eta 2.500 euroko sari bakarra emango da modalitate bakoitzean, lan irabazleak taularatzeko aukeraz gain. Epaimahaiaren epaia irailaren lehen […]
Read More… from Haurrentzako Antzerki Testuen XXXI. Lehiaketa abian da Iruñean
Baztan-Bidasoko XXXV. Bertsopaper Lehiaketa martxan
Bertsoak apirilaren 25etik maiatzaren 6ra aurkeztu ahal izango dira. Bortzirietako Bertso eskolak eta Berako Kultur Batzordeak Baztan-Bidasoko 35. Bertsopaper lehiaketa antolatu dute. Bertsoak apirilaren 25etik maiatzaren 6ra arte aurkeztu ahal izango dira. Hala, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnek parte hartu ahal izango dute lehiaketa honetan. Euskarazko, jatorrizko, argitaratu gabeko eta bertze lehiaketaren batean saritu ez diren […]
Read More… from Baztan-Bidasoko XXXV. Bertsopaper Lehiaketa martxan
Iruñeko Sanduzelai auzoaren historia 133 argazkiren bidez
Sanduzelairen jatorria eta historia gogora ekarri dituzte 1947tik 2000ra bitartean egindako argazki-erakusketa baten bidez. Bilduma Civivoxean egongo da ikusgai maiatzaren 8ra arte. Oroitzapenak! Sanduzelaiko kaleak eta jendea jarri diote izena Sanduzelai auzoko historia eta bilakaerari buruzko argazki erakusketari. Sanduzelaiko Civivoxeko lehen eta bigarren solairuetan auzoko hainbat bizilagunen ekimenez sortutako erakusketa da eta 133 argazki biltzen […]
Read More… from Iruñeko Sanduzelai auzoaren historia 133 argazkiren bidez
‘Alderray’, ‘Lubaki lainotsua’ eta ‘Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi’ taularatuko dituzte Iruñeko Antzerki Aroan
Antzerki zikloa apirilaren 27tik maiatzaren 18ra egingo da. Sarrerak salgai daude jada. Antzerki Aroaren beste edizio bati emango diote hasiera asteazkenean, Iruñean. Orotara hiru antzezlan taularatuko dira maiatzaren 18ra bitartean, eta besteak beste, obsesioak, belaunaldien arteko talka eta genero-ikuspegia izango dituzte hizpide. Antzezlanak Nafarroako Antzerki Eskolan izango dira, arratsaldeko 19:00etan, eta sarrerak 8 euroan jarri […]
June Crespok Veneziako Biennale Arte 2022 erakusketan hartuko du parte
Artistaren hiru artelan egongo dira ikusgai apirilaren 23tik azaroaren 27ra. Veneziako Biurtekoaren 59. edizioan June Crespok (Iruñea, 1982) hartuko du parte antolakuntzaren gonbidapena jaso eta gero. Pabilioi Nagusian (Gli Giardini) Helmets IV, Helmets IX eta Helmets X artelanak erakutsiko ditu. Aurtengo erakusketa, pandemia dela eta urtebete atzeratu dena, The Milk of Dreams (Ametsen esnea) lelopean […]
Read More… from June Crespok Veneziako Biennale Arte 2022 erakusketan hartuko du parte
Iruñerria Jamaica Clash kolektiboak amaitutzat eman du bere ibilbidea
Bost urte hauetan kontzertu, festa, hitzaldi eta beste hainbat ekimen antolatu dituzte. Jamaikako kultura eta musika sustatzeko asmoz, 2016 urtean Iruñerriko hainbat gazte bildu eta Iruñerria Jamaica Clash kolektiboa sortu zuten. Ordutik hona musika estilo horri lotutako hainbat kontzertu, festa, hitzaldi eta beste hainbat ekimen antolatu dituzte. Bost urte hauetako ibilbidea gorabeheratsua izan dela aitortu […]
Read More… from Iruñerria Jamaica Clash kolektiboak amaitutzat eman du bere ibilbidea
Nafarroako gazteen Bertso Eskolen topaketetan parte hartzeko izen-ematea zabaldu dute
Internet bidez eman beharko da izena, apirilaren 7tik 26ra bitarte. 2021eko Negulekuetan izena eman zuten ikasleek aukera izango dute apirilaren 4tik 6ra bitarte ere izena emateko. Nafarroako gazteen Bertso Eskolen topaketak maiatzaren 21etik 22ra egingo dira Arantzan. Bertan, Nafarroa osoko 9 eta 18 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute bi txandatan: LHko ikasleena bata, […]
