Maria Markotegi sarietarako lanak aurkezteko epea zabalik da martxoaren 31ra arte

Euskaltegietako ikasleei zein mintzakideei zuzendutako Nanoipuin lehiaketa ere martxan da Sakanan. Sakanako Mankomunitateak Maria Markotegi sarietara lanak aurkezteko epea zabaldu du martxoaren 31ra arte. Euskara Zerbitzuak urtero antolatzen dituen sariek poesia, komikia, narrazio laburra eta booktubea sustatzeko helburua dute. Aurkeztutako lanak originalak, aurrez saritu gabeak, argitaragabeak eta euskaraz sortuak izan beharko dira. Horretaz gain, gaia librea izango da, booktubeak izan […]

Read More… from Maria Markotegi sarietarako lanak aurkezteko epea zabalik da martxoaren 31ra arte

Geltokik ‘Jum! & Alatz’ Gastro showa aurkeztu du Iruñean, hilaren 28rako

Proposamen artistiko honek dantza eta musika zuzeneko pinturarekin uztartzen ditu. Iruñeko Geltolki elkarteak Gastro Showa aurkeztu du aurten ere. Bertako produktuak, gastronomia eta arte eszenikoak batzen dituen ekimen berritzailea da honakoa. Edizio honetan Jum! & Alatz izeneko ikuskizuna taularatuko dute hilaren 28an, arratsaldeko 20:30ean. Jum!&Alatz diziplina anitzeko ikuskizuna da, zuzeneko musika, dantza eta pintura uztartzen […]

Read More… from Geltokik ‘Jum! & Alatz’ Gastro showa aurkeztu du Iruñean, hilaren 28rako

Haurrentzako albumak sortzeko 2022ko Etxepare saria martxan da

Maiatzaren 6a izango da lanak aurkezteko azkenengo eguna, eta epaimahaiak ekainaren 30ean jakinaraziko du erabakia. Albumak sortzeko 2022ko Etxepare saria martxan da jada. Haurrei zuzendutako euskarazko lan ilustratuak (jatorrizkoak eta argitaratu gabeak) aurkeztu daitezke ekimenera, bakarka edo idazle-ilustratzaile taldea osatuz. Maiatzaren 6a izango da lanak aurkezteko azkenengo eguna, eta epaimahaiak ekainaren 30ean jakinaraziko du erabakia. […]

Read More… from Haurrentzako albumak sortzeko 2022ko Etxepare saria martxan da

Iruñeko Garaikide zikloak musika, antzerkia eta argazkigintza dakartza otsailaren 2ra arte

Kondestableko jarduerak doan izango dira. Nafarroako Antzerki Eskolako ikuskizunetarako sarrerak, berriz, 8 euroan jarri dituzte salgai. Iruñeko Udalak Garaikide euskarazko adierazpen artistiko garaikideko zikloaren edizio berri bat abiatu du; urtarrilaren 14an, ostirala, hasi eta otsailaren 2an amaituko da. Egitarauak antzerki-dokumentala eta performatiboa, argazki-erakusketa bat eta kontzertu bat biltzen ditu, besteak beste. Agertokiak, oraingo honetan, Kondestable […]

Read More… from Iruñeko Garaikide zikloak musika, antzerkia eta argazkigintza dakartza otsailaren 2ra arte

Oier Zuñigak doluari buruzko ikuskizuna estreinatuko du larunbatean, Bergaran

Zinemagile nafarrak berak sortu, zuzendu eta antzezten duen obra da Eresia. Belen Cruz aktorea eta Eneko Gil dantzaria Zuñigarekin batera izango dira oholtza gainean. Eresia izeneko ikuskizunak eremu publiko eta komunitarioan, doluari espazio sinboliko-estetikoa eskaintzea bilatzen du, herrian bertan heriotzak dakarren minaz era publikoan eta kolektiboan hausnartzeko parada eskainiz. Oier Zuñiga antzerkigileak sortu, zuzendu eta […]

Read More… from Oier Zuñigak doluari buruzko ikuskizuna estreinatuko du larunbatean, Bergaran

‘Jesus Jordanen’ obra paratu dute Altzuzako Oteiza museoan

Orain arte gordailuan egon den obra bat da, Pagola Hernandez familiaren bildumakoa, eta urtebetez egongo da ikusgai Altzuzan. Jorge Oteizak 1933an egindako Jesus Jordanen eskultura paratu dute Oteiza museoan. Altzuzako zentroak artistaren lehen sorkuntza aldiko pieza berezi hori jaso eta erakustea erabaki du. “Orain arte gordailuan egon den obra bat da, Pagola Hernandez familiaren bildumakoa, […]

Read More… from ‘Jesus Jordanen’ obra paratu dute Altzuzako Oteiza museoan

Non Servium, The Baboon Show eta Stay Homas, besteak beste, 26. Hatortxu Rocken

Uztailaren 29an eta 30an izango da hitzordua Atarrabian. Sarrerak salgai daude jada. Joan den larunbatean egitekoa zen aurtengo Hatortxu Rock jaia Atarrabian, baina pandemiaren eraginez, antolakuntzak 25. edizioa bertan behera uztea erabaki behar izan zuen. Ordutik, udarako antolatzen ari diren edizio berezian murgilduta daude buru belarri. Uztailaren 29an eta 30ean jarri dute hurrengo data eta […]

Read More… from Non Servium, The Baboon Show eta Stay Homas, besteak beste, 26. Hatortxu Rocken

[Bideoa] Amaia Astobizak Silvia Federiciren ‘Larruazalaren periferiaz haraindi’ saiakera euskaratu du

Liburu honetan, pentsalari eta idazle italiarrak azken hilabete eta urteetan egindako lanak antolatu ditu eta zentzu bat eman die. Amaia Astobiza hizkuntzalari eta itzultzaileak Katakrak argitaletxeak argitaratutako Larruazalaren periferiaz haraindi saiakera liburua ekarri du euskarara. Silvia Federici idazle eta pentsalari italiarraren laugarren itzulpena du Astobizak. Donostian egin dute liburuaren aurkezpena Hedoi Etxarte eta Maitane Unzu […]

Read More… from [Bideoa] Amaia Astobizak Silvia Federiciren ‘Larruazalaren periferiaz haraindi’ saiakera euskaratu du

Saioa Alkaizak irabazi du 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Eneko Lazkozekin iritsi zen buruz burukora. 1.750 lagun elkartu ziren atzo Iruñeko Anaitasuna kiroldegian, aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala zuzenean jarraitzeko. 15:00etan ireki ziren aretoko ateak, eta behin pistako eta harmailetako aulkiak beteta, 17:00etan oholtzaratu ziren bertsolariak, zozketak erabakitako ordenean: Julio Soto, Saioa Alkaiza, Eneko Fernandez, Joanes Illarregi, Eneko Lazkoz, Josu Sanjurjo, Xabat Illarregi eta […]

Read More… from Saioa Alkaizak irabazi du 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Hatortxu Rock bertan behera utzi behar izan dute pandemiaren eraginez

Egoera honek jaialdiari zulo ekonomiko handia eragingo diola azpimarratu du antolakuntzak. Abenduaren 18an Atarrabian ospatzekoa zen Hatortxu Rock jaiaren 25. edizioa bertan behera uztea erabaki dute. “Ia bi urte dira Covid-19ak sortutako osasun krisian murgilduta gaudela eta badirudi oraindik ez garela aterako”, azaldu dute antolatzaileek. Egoerak okerrera egin duela kontutan hartuta hartu dute erabakia. “Garai […]

Read More… from Hatortxu Rock bertan behera utzi behar izan dute pandemiaren eraginez