1980ko hamarkadako Arco Iris komunitatea ezagutarazteko erakusketa zabaldu dute Tabakaleran

Arcoiris 82 du izena erakusketak eta Irati Gorostidi artista eta zinemagilearen Aro berria (2025) fikziozko lehen film luzearen filmazioko material argitaragabea du abiapuntu. Artista eta zinemagile nafarraren Aro berria filmak ikerketa eta sorkuntza prozesu bat ixten du, 1980ko hamarkadan Ultzamako bailaran finkatutako Arco Iris komunitatea du abiapuntu eta Donostiako Zinemaldian estreinatuko da. Proposamen berriak Gorostidik […]

Read More… from 1980ko hamarkadako Arco Iris komunitatea ezagutarazteko erakusketa zabaldu dute Tabakaleran

Saioa Alkaiza da aurtengo Igartza sariaren irabazlea

Katu ileak txandaletan proiektuarekin jaso du Alkaizak 28. edizioko Igartza saria. Idazle gazteei beren proiektua garatzeko ematen den beka da Igartza eta Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dute urtero. Saioa Alkaiza (Iruñea, 1991) dugu aurtengo Igartza Literatura Beka sariaren irabazlea. Olatz Mitxelenak, Esti Martizenek eta Garazi Kamiok osatutako epaimahaiak hala erabakita jaso du […]

Read More… from Saioa Alkaiza da aurtengo Igartza sariaren irabazlea

Iban Toledo eta Oroitz Zabala zinemagileak Irulegiko Eskuari buruzko dokumentala ontzen ari dira

Filma 2026ko udaberrian estreinatzea aurreikusten dute. Iban Toledo eta Oroitz Zabala zinemagileak Eraukon, eskuaren mintzoa izeneko dokumentala filmatzen ari dira. Uda honetan Irulegiko indusketetan egin dituzte grabaketa lanak eta, orain, Irulegiko Eskua aurkitu zen lekuan bertan, Iruñetik 15 kilometrora, ari dira filmatzen. Aurreratu dutenez, filmaketa azaroan amaituko dute eta 2026ko udaberrian estreinatzea aurreikusten dute. 2.000 […]

Read More… from Iban Toledo eta Oroitz Zabala zinemagileak Irulegiko Eskuari buruzko dokumentala ontzen ari dira

‘Hitza eta irudia’ lemapean, ‘ hiru literatur lantegi monografiko antolatu dituzte Iruñean

Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena 010 (948 420 100) telefonora deituta irailaren 19ra arte. Hitza eta irudia lemapean, Iruñeko Udalak eta Euskal Idazleen Elkarteak hiru literatur lantegi monografiko antolatu dituzte euskaraz. Zikloa irailaren 20tik urriaren 18ra bitarteko hiru larunbatetan izango da, 10:00etatik 13:30era, eta haren helburu nagusia da egile berriek […]

Read More… from ‘Hitza eta irudia’ lemapean, ‘ hiru literatur lantegi monografiko antolatu dituzte Iruñean

Baratxinto Fest Pirinioetako Arteen Jaialdia irailaren 26tik 28ra egingo da, Erronkarin, Burgin eta Uztarrozen

Antzerkia, musika, zirkua, artea, poesia eta dantza uztartzen ditu jaialdiak. Erronkari, Burgi eta Uztarroz herriek Baratxinto Fest Pirinioetako Arteen Jaialdiaren bosgarren edizioa hartuko dute irailaren 26tik 28ra bitartean. Goitibera antzerki konpainiak eta Erronkariko Udalak antolatu dute jaialdia eta adierazi dutenez, “asteburuan zehar antzerkiak, musikak, zirkuak, arteak, poesiak eta dantzak Nafarroako Pirinioetako gune idiliko honen kaleak […]

Read More… from Baratxinto Fest Pirinioetako Arteen Jaialdia irailaren 26tik 28ra egingo da, Erronkarin, Burgin eta Uztarrozen

Berta Suescun artistaren erakusketa zabalik da, Donostiako Ilustratzailearen Txokoan

Nafarrak sortutako ilustrazioak abenduaren 7ra arte egongo dira ikusgai Aieteko Kultur Etxean. Berta Suescunek (Gares, 1974) Arkitektura Teknikoa ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean, eta hori da bere lanbidea. Ikasketak bukatu zituenetik, arkitektura-estudio, enpresa eta Nafarroako Gobernuaren departamentu ezberdinetan lan egin ondoren, 2005ean Iruñeko Udalean hasi zen lanean, Udaleko Hirigintza Gerentziako arkitekto tekniko gisa. Ogibide duen arkitekto lana […]

Read More… from Berta Suescun artistaren erakusketa zabalik da, Donostiako Ilustratzailearen Txokoan

Bertsolaritza Nafarroa osora hedatzeko apustua

Auritzen abiatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketa urriaren 24an. Finala, lehen aldiz, Nafarroa Arenan izango da, azaroaren 29an. Dagoeneko ate joka dugu Nafarroako Bertsolari Txapelketaren edizio berria. Nafarroa Arenan aurkeztu dute 47. aldia, izan ere, lehendabizikoz han izango da Nafarroako finala, azaroaren 29an. Aurkezpenean izan dira Nerea Bruño Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakaria, Saioa Oneka Nafarroako Bertsozale […]

Read More… from Bertsolaritza Nafarroa osora hedatzeko apustua

Zetak taldeak Bilbon emango dio amaiera Mitoaroaren trilogiari

2026ko ekainaren 20an izango da Mitoaroaren azken kontzertua, San Mames estadioan. Sarreren aurresalmenta irailaren 10ean, asteazkena, irekiko da eta salmenta orokorra irailaren 11n, osteguna, goizeko 10:00etan. Bizkaian, San Mames estadioan, itxiko du Zetak taldeak Mitoaroa showaren trilogia, 2026ko ekainaren 20an. Hala, “Mitoaroa III mugarri historikoa izango da Bizkaiarentzat eta euskal kulturarentzat. Izan ere, euskara hutsean […]

Read More… from Zetak taldeak Bilbon emango dio amaiera Mitoaroaren trilogiari

Mirentxu Loiarte zendu da

Iruñean hil da 87 urte zituela. Euskal Herriko lehen emakume zinegiletzat hartzen da Loiarte. Mirentxu Loiarte Espartza euskarazko zinema zuzendari eta gidoilaria izan zen. Lehen euskal emakume zinemagilea. Zinema tresna politiko eta kultural moduan erabiltzearen aldekoa, mugimendu abertzalearekiko gertutasuna erakutsi zuen. Loiartek Parisko CICF Zinema Independentearen Frantziako Kontserbatorioan ikasi zuen, eta 60. hamarkadan euskal zinema […]

Read More… from Mirentxu Loiarte zendu da

Nafarroa Arenan izango da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finala, 2026ko abenduaren 20an

Irailean hasi eta martxora bitartean, lau herrialdeetako txapelketak izango dira: Bizkaikoa, Nafarroakoa, Xilaba eta Arabakoa. Atzetik dator Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, 2026an. Hau ere irailean hasiko da eta abenduaren 20ko finalarekin amaituko da, Nafarroa Arenan. Bertsozale Elkarteak iragarri duenez, “udazkena txapelketaz betea dator”. Hasten lehena Bizkaiko Txapelketa izango da, hilabete honetan hasiko baita, irailaren 28an. […]

Read More… from Nafarroa Arenan izango da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finala, 2026ko abenduaren 20an