Euskarak Nafarroako hezkuntza-sisteman duen egoera aztergai Jagon jardunaldian

Azaroaren 19an izango da jardunaldia, Iruñean, Kondestablearen jauregiko hitzaldi aretoan. Euskaltzaindiak Iruñean egingo du XXVI. Jagon Jardunaldia. Azaroaren 19rako iragarri da eta Kondestablearen jauregiko hitzaldi aretoan jardungo dute hizlari guztiek. Honela, bertan izango dira Eduardo Aldasoro (pedagogoa); Marisa Zubiri,  Maite Gorospe eta Alberto Barandiaran (Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua); Imanol Janices (Jaso ikastola); Alfredo Dufur (Nafarroako […]

Read More… from Euskarak Nafarroako hezkuntza-sisteman duen egoera aztergai Jagon jardunaldian

Soziedad Alkoholika, Dupla, Nøgen eta Skakeitan, besteak beste, Hatortxu Rock jaian

Estilo eta jatorri desberdinetako 17 musika talde igoko dira oholtzara abenduaren 18an, Atarrabian. Segismundo Toxicomano, Afu, Soziedad Alkoholika, Bide Bakarra, Kaotiko, Tremenda Jauria, Dupla, Nøgen, Green Valley, Tribade, Skakeitan, Rodeo, Galtzagorriak, Ibil Bedi, Irkaia, Talco Maskerade eta Dj Plan B dira abenduaren 18an, Hatortxu Rock jaiaren 25. edizioan oholtzara igoko diren taldeak. Antolakuntzak adierazi duenez, […]

Read More… from Soziedad Alkoholika, Dupla, Nøgen eta Skakeitan, besteak beste, Hatortxu Rock jaian

Loitzate Goñi, Ekhi Rojo, Nora Mendia, Beñat Astiz, Saioa Alkaiza eta Eneko Fernandez Bertsopaperak lehiaketako irabazleak

Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Iruñeko Udalak egindako prentsaurrekoan, aurtengo Bertsoaroa zikloa 2022ko martxora atzeratzea erabaki dutela jakinarazi dute, Nafarroako Bertsolari Txapelketarekin bat ez etortzeko. Loitzate Goñi, Ekhi Rojo, Nora Mendia, Beñat Astiz, Saioa Alkaiza eta Eneko Fernandezen lanak izan dira aurtengo Iruñeko Bertsopaperak literatura lehiaketaren irabazleak. Halaxe jakinarazi dute Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Iruñeko Udalak […]

Read More… from Loitzate Goñi, Ekhi Rojo, Nora Mendia, Beñat Astiz, Saioa Alkaiza eta Eneko Fernandez Bertsopaperak lehiaketako irabazleak

Gaur abiatuko da Nafarroako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Nazioarteko X. Jaialdia, Iruñean

Denetara 40 herrialdetako 300 lan baino gehiagok hartuko dute parte urriaren 30era arte. Gaur emango diote hasiera Nafarroako Horror Online Art Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Nazioarteko jaialdiari, Iruñean. Antolatzaileek azaldu dutenez, aurten lehenengoz egingo da jaialdia Gaztediaren Etxean. Denetara 40 herrialdetako 300 lan baino gehiagok hartuko dute parte urriaren 30era arte. Aurreratu dutenez, film laburren […]

Read More… from Gaur abiatuko da Nafarroako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Nazioarteko X. Jaialdia, Iruñean

Iaz erositako hamalau pieza berri ikusgai Nafarroako Museoan

Alfonso Ascunce, Alicia Oses, Amaia Molinet, Angela Moreno, Clemente Bernad, Elba Martinez, Fermin Jimenez Landa, Greta Alfaro, June Crespo, Lorea Alfaro, Miren Doiz, Patxi Araujo, Teresa Sabate eta Txuspo Poyo artisten obrak dira. Nafarroako Museoak Hamalau gehiago aldi baterako erakusketa ireki du, iaz erositako hamalau obra berriak ezagutzera emateko. Erakusketa 2022ko martxoaren 6ra arte bisitatu […]

Read More… from Iaz erositako hamalau pieza berri ikusgai Nafarroako Museoan

Hatortxu Rock jaialdirako sarrerak ordu eta erdian agortu dira

Aurtengo edizioa abenduaren 18an egingo da Atarrabian. Gainera, antolakuntza 2022ko uztailaren 29 eta 30ean bi eguneko jaialdi bat prestatzen ari da. “Ez dago beste hitzik. Sarrerak ordu eta erdian agortu dituzue. Horrelako elkartasun erakustaldi baten aurrean mutu geratzeko arriskua dugu, baina ezin. Ezin eskerrak eman gabe eguna itxi”, adierazi du antolakuntzak. Iazko edizio bereziaren ostean, […]

Read More… from Hatortxu Rock jaialdirako sarrerak ordu eta erdian agortu dira

[Bideoa] Hedoi Etxartek Sortaldekoak bere hirugarren poema liburua aurkeztu du

Ahots berri bat eraikitzen ahalegindu da Etxarte: “naturarekin dugun harremanari buruzko ahots bat, mistikarekin halako kezka bat duena, baina baita bi ildo nagusi lantzeko ere: bata genealogia da, eta bestea ontologia, alegia, nondik gatoz eta nor gara”. Hedoi Etxartek (Iruñea, 1986) Sortaldekoak bere hirugarren poema liburua aurkeztu du Donostian. Suzko liliak (2008) izan zen lehena […]

Read More… from [Bideoa] Hedoi Etxartek Sortaldekoak bere hirugarren poema liburua aurkeztu du

Ohiko formatura itzuliko da Hatortxu Rock jaialdia abenduaren 18an, Atarrabian

Azken urtean antolatu ezin izan diren ekimen guztiak kontuan hartuta eta dispertsioaren aurkako borrokan dagoen beharra aztertuta, antolakuntza 2022ko uztailaren 29 eta 30ean bi eguneko jaialdi bat prestatzen ari da. Pandemiaren eraginez, iazko etenaren ostean, Atarrabiako karpara itzuliko da Hatortxu rock jaia abenduaren 18an. “Gure esku dagoen guztia eginen dugu jai eta aldarrikapen egunaz gozatu […]

Read More… from Ohiko formatura itzuliko da Hatortxu Rock jaialdia abenduaren 18an, Atarrabian

Urriaren 16an eta 17a egingo dute Nafarroa Oinez Lizarran

Formatu txikiarekin dator aurtengo Nafarroako ikastolen aldeko besta. Pandemiaren eraginez, iazko edizioa bertan behera geratu ondoren, bueltan da Nafarroa Oinez festaren edizioa berria. Nafarroako ikastolen aldeko bestak Lizarran izango du hitzordua hilaren 16 eta 17an. Lizarra ikastolak hartu du aurtengo edizioa antolatzeko ardura, bere 50. urteurrenarekin bat eginez eta ez du erronka makala izan, jaia […]

Read More… from Urriaren 16an eta 17a egingo dute Nafarroa Oinez Lizarran

Gaur hasiko da euskarazko programazioaren denboraldi berria Iruñean

Gaur abiatuko da Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak antolatutako euskarazko programazioaren denboraldi berria, Katixa Agirre eta Maite Larbururen Kax-kax-kax! literatura- eta musika-emanaldiarekin. Kondestablearen jauregian izango da, 19:30etik aurrera. Ikuskizunak bizitza ireki eta ixten diren ateak direla gogorarazi nahi du Kax-kax-kax! onomatopeiaren bidez, ate horietatik sartu ala ez. Obrak idazlea eta musikaria ditu protagonista. Azaroaren 18an […]

Read More… from Gaur hasiko da euskarazko programazioaren denboraldi berria Iruñean