Nafarroako ondare filmografikoa berreskuratzeko kanpaina abiatu dute

Tokiko ondarea eta memoria babesteko helburua du egitasmoak. Nafarroako Filmotekako Artxiboak eta Liburutegi Publikoen Sareak elkarlanean Gure oroimenaren fotogramak kanpaina jarri dute abian. Egutasmo honen bidez Nafarroako ondare filmografikoa berreskuratu nahi dute. Bi erakunde hauek helburu bikoitza lortu nahi dute: alde batetik, Artxibo Filmografikoak Nafarroako gizartearen dokumentu filmografikoen gordailuzain eta kontserbatzaile gisa egindako lana ezagutaraztea. Eta, […]

Read More… from Nafarroako ondare filmografikoa berreskuratzeko kanpaina abiatu dute

Nafarroako Kultur programa ekainaren 18tik 4ra egingo da 38 herri eta hiritan

Egitasmoa ostegun, ostiral eta larunbatetan egingo da. Antolatutako ikuskizun guztietatik 28 Nafarroako talde eta artistenak izango dira. Nafarroako Gobernuak uda garaian antolatzen duen Kultur programaren 26. edizioa aurkeztu du Iruñean. Egitasmoak kalitatezko eskaintza artistikoa Nafarroa osoan zehar sustatzea eta hedatzea ditu helburu. Honekin batera, tokiko erakundeei kultura hedatzen laguntzea, sektore artistikoa bultzatzea eta bertako ondare […]

Read More… from Nafarroako Kultur programa ekainaren 18tik 4ra egingo da 38 herri eta hiritan

Hamaika bertsolari gaztek hartuko dute parte Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan, Lesakan

Harriondoa Kultur Etxean izango da saioa, maiatzaren 29an, 17:00etatik aurrera. Ainhoa Arrizabalaga (Iruñea), Amaiur Goñi (Bera), Beñat Astiz (Barañain), Bittori Elizalde (Iruñea), Eki Mateorena (Leitza), Etxahun Azkarraga (Etxalar), Harriet Artieda (Etxarri-Aranatz), Iraia Agirre (Altsasu), Larraitz Goikoetxea (Altsasu), Oinatz Zelaia (Bakaiku) eta Olatz Bados (Altsasu) izango dira Nafarroako Eskolarteko Txapelketako 35.edizioan parte hartuko duten hamaika bertsolariak. Ainhoa […]

Read More… from Hamaika bertsolari gaztek hartuko dute parte Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan, Lesakan

‘Oinak hodeietan’ programarako proposamen eszenikoak aurkezteko deialdia zabalik da

Proposamenak ekainaren 7ra arte aurkeztu ahal izango dira. Nafarroako arte eszenikoen sektore profesionala laguntzeko asmoz, Nafarroako Gobernuak eta Baluarte Fundazioak Oinak hodeietan programa aurkeztu dute. Azaldu dutenez, “lurraldean zehar kultur programazioa dibertsifikatzea eta antzerkirako, zirkurako, magiarako edo dantzarako espazio berriak aurkitzea du helburu ekimenak, eta, beraz, ikusleek esperientzia kultural eta artistikoaz gozatzeko beste modu bat […]

Read More… from ‘Oinak hodeietan’ programarako proposamen eszenikoak aurkezteko deialdia zabalik da

Nerea Iturririak Felix Sanzen ‘Las Brujas de Erratzu’ liburua euskaratu du

Liburua itzultzeaz gain, gertakaria oholtzara ere eraman du Iturririak. Lehenengo aldia da Nerea Iturririak liburu bat itzultzeko ardura hartzen duela. Duela bi urte ekin zion Felix Sanzek idatzitako Las Brujas de Erratzu liburua euskaratzeari, “2019ko azaroan hasi nintzen baina 2020ko otsailean utzi nuen, gogoa behar da eta bertze gauzetan nenbilen… Irailean berriz ekin nion eta […]

Read More… from Nerea Iturririak Felix Sanzen ‘Las Brujas de Erratzu’ liburua euskaratu du

14 emakumek euskararen sustapenean eta normalizazioan egindako lanaren berri emateko erakusketa, Leitzan

Hemen baditun 14 erakusketa euskararen alde lan egin duten eta lan egiten ari diren emakume guztientzako omenaldia da. Hilaren 21era arte egongo da zabalik, Leitzako Herri Aretoan. Hemen baditun 14 izenpean, erakusketak hamalau emakume biltzen ditu, XX. mendean euskararen alde hainbat esparrutan lan egin zutenak: irakaskuntzan eta ikerkuntzan, musikagintzan, kazetaritzan, idazkuntzan eta bertsolaritzan, zinemagintzan, administrazioan, […]

Read More… from 14 emakumek euskararen sustapenean eta normalizazioan egindako lanaren berri emateko erakusketa, Leitzan

Udako Bertso Eskola egingo dute ekainaren 29an eta 30ean, Iruñean

Katakrak liburu-dendan izango da ikastaroa, eta gogoetak partekatzeko gunea ez ezik, ariketa praktikoak egiteko gunea ere izango da. Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) udako ikastaroen eskaintzaren baitan, Bertsozale elkarteak Udako Bertso Eskola antolatu du. Iruñeko Katakrak liburu-dendan izango da bi eguneko ikastaldia, ekainaren 29an eta 30ean, goizez eta arratsaldez. UEUk gaur argitaratu du xehetasunez aurtengo udako […]

Read More… from Udako Bertso Eskola egingo dute ekainaren 29an eta 30ean, Iruñean

Euskaltzaindiak Europa mendebaldeko hizkuntza gutxituen egoera aztertzen duen liburua plazaratu du

Akademiaren mendeurrenaren karian antolatutako XXIII. Jagon Jardunaldiko hitzaldiak biltzen ditu bere baitan argitalpenak. Euskaltzaindiak Jagon 21: Hizkuntza gutxiagotuak zaindu, euskara jagon liburua aurkeztu du gaur Iruñean. Nafarroako Gobernuaren laguntzaz editatu du lan berria Akademiak, eta mendeurrenaren karian antolatutako XXIII. Jagon Jardunaldiko hitzaldiak biltzen ditu bere baitan. 2019ko urtarrilean, Euskaltzaindiak Iruñean antolatu zuen Jagon Jardunaldi berezia. […]

Read More… from Euskaltzaindiak Europa mendebaldeko hizkuntza gutxituen egoera aztertzen duen liburua plazaratu du

PamploSound jaialdiaren bigarren edizioa maiatzaren 14an abiatuko da

58 musikarik parte hartuko dute jaialdian: Iker Piedrafita, Tonino Carotone, Jose Ramon Garcia, Gorka Urbizu, Pedro Fernadez Razkin eta German San Marin dira horietako batzuk. PamploSound onlineko musika jaialdia iazko abenduan jarri zen martxan musika sektorea laguntzeko helburuz, izan ere, “musika da bereziki osasun krisiaren ondorioak jasaten ari dena, ezinezkoa baita kontzertuak eta ekitaldi jendetsuak […]

Read More… from PamploSound jaialdiaren bigarren edizioa maiatzaren 14an abiatuko da

‘Hari izpia hartzen’ jardunaldiek euskal kulturak Nafarroan dituen erronkak izango dituzte aztergai

Aurten bi saio antolatu dituzte: maiatzaren 28an, Atarrabian, eta uztailaren 1ean, Leitzan. Lehenengoan ikusgaitasunaren eta prestigioaren gaiak jorratuko dituzte, eta bigarrenean, berriz, lurraldea eta kultura. Nafarroako Euskara Teknikarien Sareak (NUETS), Elkar fundazioak eta Karrikiri elkarteak Nafarroan euskal kulturak bizi duen egoera aztertzeko beharrak bultzatuta, Hari izpia hartzen jardunaldiak antolatu dituzte. Iaz antolatu zituzten jardunaldiak lehenengoz, […]

Read More… from ‘Hari izpia hartzen’ jardunaldiek euskal kulturak Nafarroan dituen erronkak izango dituzte aztergai