Arnasguneen garrantzia nabarmentzeko eta hizkuntza ohituren inguruan hausnartzeko kanpaina aurkeztu dute

Kanpainak bi helburu ditu: arnasguneek euskararen biziberritzean duten garrantzia gogoraraztea eta herritarren hizkuntza ohituren inguruko hausnarketa bultzatzea. Udalerri Euskaldunen Mankomuniatateak (UEMA), Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak Arnasa gara kanpainaren baitan sortutako zortzi bideo aurkeztu dituzte gaur, horien inguruko kanpainarekin batera, Etxarri Aranazko udaletxean egindako agerraldian. Kanpainak bi helburu ditu: arnasguneek euskararen biziberritzean duten garrantzia gogoraraztea […]

Read More… from Arnasguneen garrantzia nabarmentzeko eta hizkuntza ohituren inguruan hausnartzeko kanpaina aurkeztu dute

[BIDEOA] ‘Liburu Libreak’ erakusketa kolektiboa ikusgai Iruñeko Ziudadelan

Maiatzaren 12ra arte egongo da bisitatzeko aukera Mistoen Pabiloian. Liburu Libreak erakusketa kolektiboa paratu dute Iruñeko Ziudadelako Mistoen Pabiloian. Kontxesi Vicentek komisariatu du erakusketa, eta gazteen literatura klasikoko eleberrietan oinarritutako hainbat artistaren lanak biltzen ditu. Hauek dira erakusketan parte hartu duten artistak: Itziar Alforja, Fernanda Alvarez, Jose Miguel Ascunce, Puri Bermejo, Blas Campos, Alba Garcia, […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Liburu Libreak’ erakusketa kolektiboa ikusgai Iruñeko Ziudadelan

Nafarroako Ikastolen mugimenduak euskararen berreskurapenean izan duen eraginaz jarduten duen dokumentala aurkeztu du

Ikastolen sorrerak euskararen berreskuratze, transmisio, sustapen eta zabalkundean nola lagundu zuen erakutsi nahi izan dte, bai eta euskara garai hartan Nafarroan zein egoeretan zegoen ere, besteak beste. Nafarroako Ikastolen Elkarteak (NIE) euskararen berreskurapenean, transmisioan, sustapenean eta zabalkundean ikastola mugimenduak izan duen eragina ezagutzeko testigantzak bildu ditu dokumental batean. Azaldu dutenez, jasotako testigantzak “oso interesgarriak izan […]

Read More… from Nafarroako Ikastolen mugimenduak euskararen berreskurapenean izan duen eraginaz jarduten duen dokumentala aurkeztu du

‘Beldurrak, irrintziak, maskarak eta ogi beltza’, artearen ikuspuntutik pandemiak eragindako egoera ulertzeko modu bat

Endika Basaguren artistaren proiektu hau instalazio bakarra osatzen duten piezez osatuta dago. Endika Basaguren artistak gogoeta artistiko bat proposatzen du, martxoaren 21era arte, Iruñeko Ziudadelako Labean, pandemiaren ondorioak direla medio, gizartea bizitzen ari den garaiaren inguruan. Beldurrak, irrintziak, maskarak eta ogi beltza erakusketa garai hori ulertzeko eta denon beldurrak bideratzeko beharretik sortzen da, azken urteotako […]

Read More… from ‘Beldurrak, irrintziak, maskarak eta ogi beltza’, artearen ikuspuntutik pandemiak eragindako egoera ulertzeko modu bat

54 emanaldi Nafarroako Antzerki Sarearen zirkuituan

Nafarroako 29 herrik hartuko dute parte Antzerki Sareko zirkuituaren laugarren edizioan. Nafarroako Antzerki Sarearen zirkuituaren laugarren edizioan 54 ikuskizun taularatuko dira, Nafarroako 29 herritan. Programazioa bi bloketan banatuko da: udaberriko programazioa (36 ikuskizun otsailetik maiatzera) eta udazkeneko programazioa (18 emanaldi irailetik urrira). Antzoki Sarearen zirkuituaren helburua da kalitate gorenekoak diren eta hizkuntza berritzaileak dituzten konpainia […]

Read More… from 54 emanaldi Nafarroako Antzerki Sarearen zirkuituan

‘Liburutegi publikoak lehen planoan’ liburua aurkeztu dute Nafarroan

40 urte hauetan Nafarroako liburuzainek izandako esperientzia jasotzen du argitalpenak. Nafarroako Liburutegi publikoaren 150. urteurrenarekin eta Liburutegi Sarearen 70. urteurrenarekin bat eginez argitaratu da lana. Liburutegi publikoa lehen planoan: liburuzainekin elkarrizketak liburua kaleratu du Nafarroako Gobernuak. Honetan, langileen ibilbideari errepasoa egiten zaio, 70eko hamarkadaren amaieratik aurrera. Jesus Arana eta Clara Flamarique Liburutegi Zerbitzuko teknikariek prestatu […]

Read More… from ‘Liburutegi publikoak lehen planoan’ liburua aurkeztu dute Nafarroan

Sakanan izandako tortura kasuak argitzeko dokumentala osatzen ari dira

Sakanako talde bat bertako torturaren errealitatearen berri jasoko duen Arg(h)itzen dokumentala sortzen hasi da. Proiektua finantzatzeko 10.000 euro behar dituzte, eta horretarako finantzaketa kolektiboa martxan jarri dute. Sakana Nafarroa Garaiako ipar mendebaldean kokatua dagoen eskualdea da, eta 305,5 km karratuko azaleran 20.000 pertsona inguru bizi dira. 1960tik 2011ra bitartean, bertako 149 herritarrek torturak eta tratu […]

Read More… from Sakanan izandako tortura kasuak argitzeko dokumentala osatzen ari dira

Bihar abiatuko da IrriZiklo euskarazko umore zikloa, Iruñean

Luze eta motz, Ez dok ero, Koxkak, 35 huts eta Losers – Galtzaileak antzerki obrak taulatuko dituzte asteazkenetan, 19:00etan. Otsailaren 24tik martxoaren 24ra bitartean IrriZiklo izeneko euskarazko umore zikloa antolatu dute Iruñean. Orotara bost saio jasoko ditu egitarauak eta denak asteazkenetan egingo dituzte, arratsaldeko 19:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan. Hala, zikloari hasiera emateko, otsailaren 24an, Mirari […]

Read More… from Bihar abiatuko da IrriZiklo euskarazko umore zikloa, Iruñean

Sagrario Azcona artistak ‘Zirkulua ixten den unea’ erakusketa paratu du Iruñean

Ziudadelako Bolborategian ikusgai dagoen erakusketa honetan, intuiziotik abiatutako artea egiteko modua defendatu nahi izan du, kolorea eta material desberdinekin egindako esperimentazioa aurkezpen gutuntzat hartuta. Sagrario Azcona artista iruindarrak arte estilo oso pertsonala erakutsi nahi izan du Zirkulua ixten den unea erakusketaren bidez. Intuiziotik abiatuta sortzen du, senetik, oinarrizkotik, egiazkotik marraztuz. Hori agerian geratzen da bere […]

Read More… from Sagrario Azcona artistak ‘Zirkulua ixten den unea’ erakusketa paratu du Iruñean

[BIDEOA] ‘Non dago Mikel?’ Mikel Zabalzari buruzko filma otsailaren 26an helduko da zinema aretoetara

Proiektua Mikel Zabalza Gogoan Herri Ekimenak bultzatu du, zuzendaritza lanak Amaia Merinok eta Miguel Angel Llamas Pitu-k egin dituzte eta Gorka Pastor musikaria filmaren soinu bandaz arduratu da. Ahotsa.info eta Izar Films ekoitzi dute filma. Amaia Merinok eta Miguel Angel Llamas ‘Pitu’-k zuzendutako Non dago Mikel  dokumentala otsailaren 26an helduko da Hego Euskal Herriko zinema […]

Read More… from [BIDEOA] ‘Non dago Mikel?’ Mikel Zabalzari buruzko filma otsailaren 26an helduko da zinema aretoetara