Hesian taldeak agur esan du

Ibilbide oparoa egin du taldeak zortzi disko grabatu baititu hamabost urte hauetan. Hamabost urteko ibilbidearen ostean, agur esatea erabaki du Hesian taldeak. Sare sozialetan zabaldutako mezu baten bidez eman du ezagutzera erabakia, “hasiera guztiek bere amaiera dute, eta orain, guri, kantuz, izerdiz, maitasunez, borrokaz, barrez eta malkoz jositako istorio honi amaiera ematea dagokigu”, adierazi dute. […]

Read More… from Hesian taldeak agur esan du

Euskal emakume zinegileen proiektuak sustatzeko prestakuntza eta laguntzarako programa abian

Noka Mentoring programan proiektuak aurkezteko epea otsailaren 19ra arte egongo da zabalik. Hego Euskal Herriko emakume zinegile hasiberrien presentzia eta ikusgaitasuna sustatzera asmoz, Noka Mentoring programaren hirugarren edizioa aurkeztu dute gaur. Programaren helburua Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan bizi diren emakume zuzendari hasiberrien film luzeen proiektuak tutorizatu eta laguntzea da. Hirugarren edizio honetan, Tabakalerak bere […]

Read More… from Euskal emakume zinegileen proiektuak sustatzeko prestakuntza eta laguntzarako programa abian

Haurrentzako albumak sortzeko 2021eko Etxepare saria martxan da

Maiatzaren 7a izango da lanak aurkezteko azkenengo eguna, eta epaimahaiak ekainaren 30ean jakinaraziko du erabakia. Albumak sortzeko 2021eko Etxepare saria martxan da jada. Haurrei zuzendutako euskarazko lan ilustratuak (jatorrizkoak eta argitaratu gabeak) aurkeztu daitezke ekimenera, bakarka edo idazle-ilustratzaile taldea osatuz. Maiatzaren 7a izango da lanak aurkezteko azkenengo eguna, eta epaimahaiak ekainaren 30ean jakinaraziko du erabakia. […]

Read More… from Haurrentzako albumak sortzeko 2021eko Etxepare saria martxan da

Antsoaingo Komiki eta ilustrazio sozialari buruzko Jardunaldiak bueltan dira

Komiki Boom jardunaldien bigarren edizioa urtarrilaren 25etik otsailaren 7ra bitartean egingo da. Komikiak eta ilustrazio sozialak bat egingo dute berriro ere urtarrilaren 25etik otsailaren 7ra bitartean Antsoainen antolatu dituzten jardunaldietan. Komiki Boomen bigarren edizio honetan erakusketak, komikien aurkezpenak, fanzine tailer bat, fanzinoteka baten dohaintza eta zinema proiekzioak izango dira, besteak beste. Antolatzaileek azaldu dutenez, ekintza […]

Read More… from Antsoaingo Komiki eta ilustrazio sozialari buruzko Jardunaldiak bueltan dira

Nafarroako Artxiboak musika, dantza eta antzerkiarekin lotutako 18 funts dokumental berri argitaratu ditu

Fernando Remacha, Javier Navarro, Iruñako Taldea eta Pablo Sarasate Kontserbatorioko lanak dira aipagarrienak. Nafarroako Errege Artxibo Orokorrak Nafarroako Musika eta Arte Eszenikoen Artxiboaren programaren baitan hamazortzi funts dokumental berri argitaratu ditu sarean. Adierazgarriak diren artista zein instituzioen dokumentuak dira, horietako gehienak dohaintzan jaso dira eta nabarmentzekoak dira Iruñako Taldea eta Pablo Sarasate Kontserbatorioko lanak, besteak […]

Read More… from Nafarroako Artxiboak musika, dantza eta antzerkiarekin lotutako 18 funts dokumental berri argitaratu ditu

Sorkuntza mota ezberdinei bide emateko aretoa ireki dute Leitzan

Zuzeneko kontzertuak, dantza ikastaroak, erakusketak, antzerki emanaldiak eta aurkezpenak, besteak beste, antolatzeko eraikina izango dela nabarmendu du Leitzako Udalak. Leitza herri bizia da eta sorkuntza mota ezberdinei bide emateko, erabilera anitzeko areto berri bat eraiki dute. Herri Areto honek sortzaileentzako eskuragarri egongo den espazio publikoa izateaz gain, eskaintza propioa ere izango du. Udalak deialdi publiko […]

Read More… from Sorkuntza mota ezberdinei bide emateko aretoa ireki dute Leitzan

Deabruaren Eskola, “testu ederrak irakurtzeko ataria” martxan

Irati Jimenez, Mikel Soto eta Esteban Montorioren asmoa irakurzaletasuna sustatzea eta literaturaren ezagutza zabaltzea da. “Testu ederrak irakurtzeko leku bat”, halaxe definitu dute Deabruaren Eskola Irati Jimenez eta Mikel Soto idazleek eta Esteban Montorio diseinatzaileak deabruareneskola.eus atariaren bidez zabaldu duten mezuan. Hiruren artean jarri dute egitasmoa martxan, eta “literaturaren itsaso zabalean topatzen dugun edertasuna konpartitzeko […]

Read More… from Deabruaren Eskola, “testu ederrak irakurtzeko ataria” martxan

‘Dardara’ Berri Txarrak taldearen filmak irekiko du Iruñeko Ikuspuntu jaialdia

Martxoaren 15ean izango da Marina Lameiro zinemagileak ondutako dokumentalaren estreinaldia. 2021eko martxoaren 15etik 20ra bitartean egingo da Ikuspuntu jaialdiaren 15. edizioa eta arduradunek dagoeneko programazioaren lehen xehetasunak eman dituzte prentsaurrekoan. Hala, jaialdiak azken edizioetako ohiko programazioaren egitura mantentzearen aldeko apustua egingo du. Zazpi atal nagusi izango ditu: Sail Ofiziala, Atzera begirakoak, Dokbizia, Punto de Vista […]

Read More… from ‘Dardara’ Berri Txarrak taldearen filmak irekiko du Iruñeko Ikuspuntu jaialdia

Antonio Laita artistaren ibilbidea erakusten duten artelanak Iruñeko Kondestablen ikusgai

Ziraukiko margolariak estilo ezberdinetako 75 olio eta koloretako arkatzez eta pastelez egindako 45 marrazki baino gehiago bildu ditu Iruñeko erakusketarako. Iruñeko Kondestable Civivoxeko 1. eta 2. aretoek Antonio Laita Ziraukiko margolariaren Nire bidea egiten izeneko erakusketa hartuko dute urtarrilaren 10era bitartean. Bertan, artistak sortutako obra sorta baten bidez bere azken urteetako ibilbidea ikusi ahal izango […]

Read More… from Antonio Laita artistaren ibilbidea erakusten duten artelanak Iruñeko Kondestablen ikusgai

[BIDEOA] Aroa Uhartek Aleksandra Kollontairen ‘Erle langileen amodioak’ narrazio liburua euskaratu du

“Kollontairen fokua gaur egun ditugun ezinegon eta kezka batzuekin hari fin baten bidez lotzen da, pertsonala politikoa dela aldarrikatzen ari baita etengabean”. Aroa Uhartek (Leitza, 1984) literatura lan baten lehen itzulpena du Erle langileen amodioa. Itzultzaileak Aleksandra Kollontairen (San Petersburgo, 1872 – Mosku, 1952) lana errusieratik euskarara ekarri du zuzenean, EIZIE elkartea eta Erein eta Igela […]

Read More… from [BIDEOA] Aroa Uhartek Aleksandra Kollontairen ‘Erle langileen amodioak’ narrazio liburua euskaratu du