Imanol Bengoetxea artistaren artelanak etxeko sototik Iruñeko Ziudadelara

Barasoaingo artistaren 200 artelan baino gehiago jarri dituzte ikusgai Ziudadelako Mistoen pabiloian; tartean pinturak, marrazkiak, eskulturak eta bestelako objektuak. Imanol Bengoetxea, artista izeneko erakusketa Iruñeko Ziudadelako Mistoen eraikinean paratu dute, uztailaren 19ra arte. Erakusketa monografiko bat da, Barasoaingo sortzailearen heriotzatik 26 urte igaro ondoren argitara ekarria. Izan ere, egilea zendu zenetik, familiaren etxeko sotoan gordeta […]

Read More… from Imanol Bengoetxea artistaren artelanak etxeko sototik Iruñeko Ziudadelara

Euskarazko ehun hitz aurkitu dituzte 1610ean Suitzan idatzitako liburu batean

Mintzoa argitaletxeak eskuratu du Mithridates de differentis linguis… izeneko liburu bitxia. Nafarroako Mintzoa argitaletxeak 1610. urtean Zurichen (Suitza) idatzitako Mithridates de differentis linguis… izeneko liburu bitxia eskuratu du. Kaspar Waser teologo eta hizkuntzalariaren bultzadaz, Conrad von Gesner XVI. mendeko bibliografoak idatzi zituen liburuko pasarte batzuk. Hauetan euskararen inguruko informazio zehatza ematen da: batetik, non erabiltzen […]

Read More… from Euskarazko ehun hitz aurkitu dituzte 1610ean Suitzan idatzitako liburu batean

Maddi Ane Txoperena: “Lapurdin eta Frantzian neskame aritu ziren emakumeen errealitatea islatu nahi izan dut”

(Musika: Joseba Irazoki – Euria ari du) Maddi Ane Txoperena (Hendaia, 1994) idazle, bertsolari eta kazetariak bere lehen liburua aurkeztu du:  Ene baitan bizi da (Elkar) eleberria. Lan honetarako, literaturan gutxitan landu izan den gaia izan du hizpide:  1940 eta 1970 urteen artean Ipar Euskal Herrira eta Frantziako beste hainbat tokitara lanera joandako emakumeen bizipenak. […]

Read More… from Maddi Ane Txoperena: “Lapurdin eta Frantzian neskame aritu ziren emakumeen errealitatea islatu nahi izan dut”

Nafarroako hamar musika taldek Km Zero Musik Fest-en parte hartuko dute

Iruñeko Baluartek antolatuta, streaming bidez eskainiko dituzte zuzenean kontzertuak maiatzaren 21etik aurrera. Zetak-ek, Nahiak Nahik eta Kai Etxanizek parte hartuko dute, besteak beste. Ostegunean, Maiatzak 21, Iruñeko Baluartek Km Zero Musik Fest jaialdia abian jarriko du Nafarroako hainbat talde eta artistaren partaidetzarekin, horretarako Zero izeneko aretoa estreinatuko du. Bertan, kontzertuak eta biltzarrak zuzenean eta streaming […]

Read More… from Nafarroako hamar musika taldek Km Zero Musik Fest-en parte hartuko dute

[Bideoa] Kultur Pilulak Berako sortzaileen eskutik

Petti arduratuko da ekimenari hasiera emateaz. Musikari beratarrak bihar, maiatzak 8, eskainiko du zuzenekoa, arratsaldeko 18:00etan. Emankizuna ikusi ahal izateko, Youtubeko Kultur Pilulak kanalera harpidetu beharko da. Osasun alerta honek kultur programazio guztia bertan behera utzi duela adierazi du Berako Udalak. “Kultur etxeko emankizunak, ostatuetako saioak, herrian egitekoak ziren topaketak, ospakizun edota egun bereziak,… Dena […]

Read More… from [Bideoa] Kultur Pilulak Berako sortzaileen eskutik

Opazank! Sakanako Hizkeren bideo lehiaketa abian

Epaimahaiak Sakanako hizkeren erabilera, originaltasuna, sormena eta kalitate teknikoa baloratuko ditu. Maiatzaren 29ra arte aurkez daitezke lanak.  Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak Opazank bideo-lehiaketa antolatu du bigarren aldiz. Lehiaketaren helburua herritarrak Sakanako hizkerak, hitzak eta esamoldeak erabiltzera animatzea da. Antolakuntzak adierazi duenez, “sari potoloekin dator” ekimena: “bideo onenak 300 euroko txartela jasoko du, 200 eurokoa bigarrenak […]

Read More… from Opazank! Sakanako Hizkeren bideo lehiaketa abian

‘Zaldi emozionalak’ kantua aurkeztu du Pettik

Pettik kaleratu berri duen Manipulazio estrategiak diskoko abestia dugu Zaldi emozionalak. Musikari beratarrak pentsamendua, poesia eta doinua batzen dituen egitasmoa aurkeztu behar zuen joan den martxoaren 15ean Bilboko Loraldia Festibalean, baina koronabirusaren krisiak eraginda, bertan behera gelditu zen aurkezpena. Egitasmoak Manipulazio estrategiak du izena eta Noam Chomsky pentsalariaren hausnarketetan oinarritzen da. Sylvain Timsit idazleak, Noam […]

Read More… from ‘Zaldi emozionalak’ kantua aurkeztu du Pettik

[Bideoa] Juanjo Olasagarrek jasoko du Joseba Jaka Beka

Bi urtetik behin Elkar Fundazioak ematen duen sormenerako Joseba Jaka beka Juanjo Olasagarre (Arbizu, 1963) idazleak jasoko du aurten, eta urte beteko epea izango du bere sormen lana egiteko: nobela bat. Maialen Berasategik, Iratxe Retolazak eta Iban Zalduak osatutako epaimahaiak aukeratu du Juanjo Olasagarreren Mamu izateko moduak proiektua, aurkeztu diren 21 lanen artean. Idazleak 10.000 euroko beka jasoko […]

Read More… from [Bideoa] Juanjo Olasagarrek jasoko du Joseba Jaka Beka

Baztandarren Biltzarra bertan behera uztea erabaki dute

Orgen besta udan egiten da, Santiago egunaren aurreko igandean, aurten, beraz, uztailaren 19an egitekoa zen. “Bizi dugun egoera beltz honen aitzinean, egoerak hala behartuta, 2020 urtean Baztandarren Biltzarra bertan behera geldituko da”, jakinarazi du sare sozialen bidez Baztandarren Biltzarra Elkarteak. Azaldu dutenez, erabaki zaila izan da, baina, egungo egoera ikusirik ezinezkotzat jo dute ekimenaren antolaketa. […]

Read More… from Baztandarren Biltzarra bertan behera uztea erabaki dute

‘Zeinen Ederra Izango Den Fest’ jaialdi berria sortu du Zetak taldeak

2021eko ekainaren 5a aukeratu dute festa ospatzeko. Pello Reparazen arabera, “jaialdi baikor eta itxaropentsua” izatea nahi dute. Sarrerak bihar, apirilak 24, goizeko 12:00etatik aurrera egongo dira eskuragai taldearen webgunean: www.zetak.org. Jaialdi guztiak bertan behera gelditzen ari diren garai honetan, Zetak taldeak jaialdi berri bat sortu du: Zeinen Ederra Izango Den Fest. Pello Reparaz mosukariak sare […]

Read More… from ‘Zeinen Ederra Izango Den Fest’ jaialdi berria sortu du Zetak taldeak