14 emakumek euskararen sustapenean eta normalizazioan egindako lanaren berri emateko erakusketa, Iruñean

Hemen baditun 14 erakusketa euskararen alde lan egin duten eta lan egiten ari diren emakume guztientzako omenaldia da. Hilaren 20ra arte egongo da zabalik Iruñeko Kondestablearen jauregian. Hemen baditun 14 izenpean, erakusketak hamalau emakume biltzen ditu, XX. mendean euskararen alde hainbat esparrutan lan egin dutenak: irakaskuntzan eta ikerkuntzan, musikagintzan, kazetaritzan, idazkuntzan eta bertsolaritzan, zinemagintzan, administrazioan, […]

Read More… from 14 emakumek euskararen sustapenean eta normalizazioan egindako lanaren berri emateko erakusketa, Iruñean

Nafarroako III. Argitalpen Azoka asteazkenean abiatuko da, Iruñean

Denetara Nafarroako 21 argitaletxek, diskoetxek eta erakundek beren ekoizpena erakutsiko dute, eta liburu, disko eta bestelako euskarriak salgai jarriko dituzte azoka honetan, Iruñean, azaroaren 20tik 24ra bitartean. Duela bi urte egin zuten aurreneko edizioa, Geltokin, Nafarroako Arteen 948 Merkatuarekin bat eginez. Iaz, Sarasate Pasealekura aldatu zen azoka, eta aurten ere leku berean egingo dela iragarri […]

Read More… from Nafarroako III. Argitalpen Azoka asteazkenean abiatuko da, Iruñean

Igandean abituko da Berako XXI. Kafe-Antzerki Zikloa

Tabernaria. Instrukzioak botatzeko ondo bat kaña, Manifestu bat eta Bakean dagoenari bakean utzi antzezlanak jasotzen ditu aurtengo egitarauak. Berako Euskara Batzordeak Berako Kultur Batzordea eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin antolatzen du urtero Berako Kafe-Antzerki Zikloa. Euskarazko antzerkia ostatuetara eta, oro har, jendea biltzen den tokietara eramatea du helburu egitasmoak. Aurten azaroaren 10ean, igandea, emango diote […]

Read More… from Igandean abituko da Berako XXI. Kafe-Antzerki Zikloa

Nafarroako Museoak Lydia Anoz argazkilariari buruzko erakusketa paratu du

Anozek 1970eko eta 1980ko hamarkadetan egindako jarduera artistikoa ikusgai egongo da 2020ko urriaren 11ra arte. Lydia Anoz. Argirako eta bizitzarako bidea. 1970eko eta 1980ko hamarkadak izeneko erakusketa paratu du Nafarroako Museoak eta datorren urteko urriaren 11ra arte bisitatu ahal izango da. Iruñeko argazkilariak 1947tik 1956ra urtera arte egindako lanen erakusketaren jarraipena da, orain, Iruñeko museoan […]

Read More… from Nafarroako Museoak Lydia Anoz argazkilariari buruzko erakusketa paratu du

[BIDEOA] Trixerten erakusketa paratu dute Iruñeko Katakrak liburu dendan

Berria egunkarian argitaratutako albisteetatik sortutako elastikoak, Euskal Herriko hainbat sortzailek diseinatu dituzte eta Oninart etxeak inprimatu. 5 urte bete dituzte Trixertek. 5 urte aktualitatea oihalera eramanez. 2015eko udaberrian jarri zuten martxan egitasmoa Berria egunkariak eta Oninart enpresak, euskal sortzaileekin batera, eta ordutik hamaika izan dira elastiko bilakatu diren albisteak. Edizio hauetan guztietan, 17 diseinatzailek hartu […]

Read More… from [BIDEOA] Trixerten erakusketa paratu dute Iruñeko Katakrak liburu dendan

Azaroaren 5ean abiatuko da Bertsoaroa zikloa Iruñean

Bertsolaritza Iruñean sustatzeko asmoz, Nafarroako Bertsozale elkarteak Iruñeko Udalarekin batera, Bertsoaroa zikloa antolatzen du urtero. Aurten 29. edizioa du eta zortzi emanaldi eskainiko dira guztira azaroaren 5etik 26ra bitartean, “kalitatez eta beste diziplinekiko harremanean bertsoa publiko ezberdinengana eramateko”. Nafarroako Bertsozalek iragarru duenez, bertsogintza ardatz duten askotariko emanaldiak bilduko ditu aurtengo Bertsoaroa zikloaren egitarauak, bertsoa publikoarengana […]

Read More… from Azaroaren 5ean abiatuko da Bertsoaroa zikloa Iruñean

Bihar abiatuko dira Arantzako Kultur Egunak

Ekitaldi nagusia Ekaitza elkarteak antolatutako 24. Baserritarren Eguna izango da, azaroaren 1ean. 10:00etatik aurrera, baserriko produktuak eta nekazaritza tresna eskuratzeko aukera egongo da herriko frontoian. Euskara Batzordeak antolatutako Arantzako Kultur Egunak bihar, urriak 24, abiatuko dira Bortziriak solasean liburuaren eta DVDaren aurkezpenarekin, arratsaldeko 19:00etan, liburutegian. Lan honen oinarrian 2000-2001 urteetan zehar egindako ondare immaterialaren bilketa […]

Read More… from Bihar abiatuko dira Arantzako Kultur Egunak

Asier Iturralderen eta Aintzane Usandizagaren ‘Etxe honetan’ album ilustratua argitaratu du Pamielak

Ilustratzaileak eta idazleak aurtengo Etxepareren haurrentzako albumak sortzeko saria irabazi dute Etxe honetan lanarekin. Aintzane Usandizaga idazleak eta  Asier Iturralde ilustratzaileak Biko-Teka tailerrean ezagutu zuten elkar, eta horri esker sortu zuten Etxe honetan izeneko albuma. Galtzagorrik eta Iruñeko Udalak elkarlanean antolatzen duten Biko-Teka tailerrean ereindako hazien uzta jasotzen ari dira orain. Iturralde eta Usandizagaren lanak […]

Read More… from Asier Iturralderen eta Aintzane Usandizagaren ‘Etxe honetan’ album ilustratua argitaratu du Pamielak

[BIDEOA] Dena prest igandean, Tuteran ospatuko den Nafarroa Oinez jaiarako

Zirkuituak 3.200 kilometro izango ditu lau gunetan banatuta eta pasa den urteko erronkarekin jarraituta, aurten inklusibitatearen marka jartzen ahalegindu dira. Argia ikastolak igande honetan Nafarroa Oinez 2019 antolatzeko erronka hartu du esku artean. Laugarren aldia da Nafarroako ikastolen aldeko jaia antolatzeko ardura hartzen duena eta dagoeneko dana daukate prest daukate igandean milaka euskaltzale herrian hartzeko. […]

Read More… from [BIDEOA] Dena prest igandean, Tuteran ospatuko den Nafarroa Oinez jaiarako