Iruñeko ‘Antzerki Aroa’ zikloa ostegunean hasiko da

Urriaren 17tik abenduaren 11ra bitarte, bost antzezlan taularatuko dira Iruñean: Babesleku arrotzak eta animalia bakartien hotsak, Zaldi Urdina, 7ak bat, Txarribora, eta Erlauntza. Antzerki Aroa 2019 zikloaren barruan, urriaren 17tik abenduaren 11ra bitarte, bost antzezlan taularatuko dira Iruñeko Nafarroako Antzerki Eskolan, Gayarre antzokian eta Iturramako Civivoxan. Proposamenen artean komediak, dramak eta antzerki-hizkuntza berrietan oinarritutako testuak […]

Read More… from Iruñeko ‘Antzerki Aroa’ zikloa ostegunean hasiko da

‘K/LE’ kale kultura jaialdia izango da Iruñean asteburu honetan

Egitarauak jasotzen dituen jardueren artean daude, besteak beste, kale artearen inguruko azoka, rap eta poesia emanaldia, hip-hop dantzak, batukada eta animazioarekin kalejira edota erraldoiak. Geltoki Elkarteak antolatuta, jaialdiak kale kultura eta artea balorean jartzea du helburu; “unibertsala, parte-hartzailea, bat-batekoa, mestizoa, dinamikoa, nomada… K/LE-k iruñerriko kultura eta arte herrikoian barneratu nahi du, gaur egungo adierazpen artistiko […]

Read More… from ‘K/LE’ kale kultura jaialdia izango da Iruñean asteburu honetan

Estitxu Pinatxo: “Disko berrian kutsu beltza nabari da”

Estitxu Pinatxo beratarrari txikitatik datorkio musikarekiko zaletasuna. 31 urterekin ibilbide oparoa egina du; telebista saio, talde eta hainbat proiekturi jarri dio ahotsa. Gaur egun bi proiektu ditu eskuartean: Dama Beltzak eta azaroan kaleratuko duen ‘Haize gorri batek’ izeneko bere lehen bakarkako diskoa. […]

Read More… from Estitxu Pinatxo: “Disko berrian kutsu beltza nabari da”

‘Maitasunaren apologia erraldoia’ izango da Hatortxu Rock jaia, abenduaren 28an

Huntza, Iheskide, Gatibu, Su Ta Gar, Los Zopilotes Txirriaos, Rotten XIII, Tremenda Jauria, ETS, Suaia eta Ama Rebel, Bad Sound System, Koban eta Nogen izango dira oholtzara igoko diren taldeetako batzuk. Hatortxu Rockek 23. edizioa antolatuko du abenduaren 28an, Atarrabian. Aurtengo leloa, Maitasunaren apologia izango da eta gaur, oholtza gainean izango diren taldeak eta 23. […]

Read More… from ‘Maitasunaren apologia erraldoia’ izango da Hatortxu Rock jaia, abenduaren 28an

Angel Presencio margolariaren ‘Gaur Kexati nabil!’ erakusketa ireki dute Iruñean

Azaroaren 10era arte egongo dira margolanak Ziudadelako Bolborategia aretoan ikusgai. Margolanez osatutako bilduma da Gaur Kexati nabil! eta Angel Presencioren (Iruñea, 1969) bizipenetatik abiatzen da. Arrakastarik gabe arte-esparruko hainbat deialditan sartzeko egindako saiakeretatik eta bizipen horiei emandako erantzun plastikotik, hain justu. Presencio bere bizipenak islatzen saiatzen den margolaria da, “protestatik ongi egindako margolanek sortutako gozamenera”. […]

Read More… from Angel Presencio margolariaren ‘Gaur Kexati nabil!’ erakusketa ireki dute Iruñean

Azaroaren 16an eskainiko du Pello Reparazek Zetak proiektuaren lehen kontzertua, sarrerak gaur jarriko dituzte salgai

Egitasmo berriaren lehen diskoa azaroaren 27an argitaratuko du musikariak. Azaroaren 16an eskainiko du Pello Reparazek Zetak proiektuaren lehen zuzenekoa. Egun horretan, arratsaldean, topaketa bat iragarri du arbizuarrak eta horren ostean kontzertua eskainiko du disko berriko hainbat kanturekin. Zuzenekoa non izango den baina, ez du oraindik iragarri, sarrerak erosten dituztenei bi aste lehenago emango die tokiaren […]

Read More… from Azaroaren 16an eskainiko du Pello Reparazek Zetak proiektuaren lehen kontzertua, sarrerak gaur jarriko dituzte salgai

‘Ez-Nostalgia’ diskoa kaleratu du Joseba Irazokik

Joseba Irazoki eta Lagunak Zu al zara diskoa aurkezten ari diren bitartean, Berako musikariak Ez-Nostalgia dakar, bere ibilbide oparoan konposaturiko hamabi pieza instrumentalez osatutako lana. 300 aleko edizio mugatua da disko berria. Jakin-mina bere baitan errotua duen joera askotariko gitarrista polifazetikoa da Irazoki, konposizioan ez ezik inprobisazioaren munduan ere gogo biziz barneratzen dena. Kantatzeaz gainera, […]

Read More… from ‘Ez-Nostalgia’ diskoa kaleratu du Joseba Irazokik

Jon Barberena bertsolari eta idazlea hil da

Jon Barberena (Elizondo, 1979) bertsolari eta idazlea hil da gaur goizaldean. Kirol Hezkuntzan diplomatua eta Kultura eta Gizarte Antropologiako lizentziaduna zen, eta Bergarako UNED-en Idazle Eskolako graduondoa ere egina zuen. Ogibidez, euskara irakasle ziharduen. Txapelketak albo batera utzi zituen orain urte batzuk, baina arlo horretan zebilen, Baztango bertso eskolako kide eta irakasle gisa. 2007ko eta […]

Read More… from Jon Barberena bertsolari eta idazlea hil da

[BIDEOA] Orgen festa Baztanen

Zigako orgak eskuratu du Baztandarren Biltzarrako orgen desfileko lehendabiziko saria. Eguraldiak lagundu zuen atzo Elizondon eta urtero bezala, Baztan bailara osatzen duten hamabost herriek euren orgak xehetasun osoz apainduta atera zituzten kalera, jende andanaren aurrean. Bestaren muina izaten dira orgak, hauen bidez herri bakoitzeko kezkak eta aldarrikapenak azaltzen dituzte; herri bakoitzeko xoko eta herritarren izana […]

Read More… from [BIDEOA] Orgen festa Baztanen

Baztandarren Biltzarra egingo dute igandean, Elizondon

“Karrozak eta musika”, “baserritarrez beztitzen gara”, “besta, besta eta besta”, “baztandar guzien besta”, “aitatxok karroza egiten du lagunekin”… horixe erantzuten dute bailarako haurrek Baztandarren Biltzarra zer den galdetuta. Bailarako herritarren arteko senidetasun jai handia da Baztandarren Biltzarra. Udan egiten da, Santiago egunaren aurreko igandean, aurten, beraz, hilaren 21ean egingo dute Elizondon.  Orga apainduak izaten da […]

Read More… from Baztandarren Biltzarra egingo dute igandean, Elizondon