Musikariak Ikastetxeetan programaren edizio berri bat aurkeztu dute

Datorren ikasturtean 91 saio eskainiko dira eta egitasmoa 2023a arte luzatzeko aukera izango da. Nafarroan Hizkuntzaren eta kulturaren transmisioa bultzatzeko asmoz sortu zen iaz Musikariak Ikastetxeetan programa. Amaitu berri den 2018-2019 ikasturtean, 88 saio eskaini dira 43 ikastetxeetan. Datorren ikasturterako berriz, 191 saio izango direla iragarri dute, hala eskatzen duten eskoletan. Gainera, ekimena, 2023. urtera […]

Read More… from Musikariak Ikastetxeetan programaren edizio berri bat aurkeztu dute

Ibil bedi taldeak lehen diskoa kaleratu du: ‘Berandu baina garaiz’

Ibai Osinaga (ahotsa, gitarra), Amets Aranguren (saxofoia, pianoa, koruak) Areta Senosiain (biolina, koruak) Eder Escalera (bateria) eta Javier Larrañeta (baxua) musikari nafarrek osatzen dute Ibil Bedi taldea. Pop eta rock doinuz jantzitako zortzi abestiz osatutako diskoa kaleratu dute Berandu baina garaiz izenpean. Boskoteak Amorotoko Musikorta estudioan grabatu dute diskoa, joan den maiatzean, Xabi Navarro Jota […]

Read More… from Ibil bedi taldeak lehen diskoa kaleratu du: ‘Berandu baina garaiz’

Datorren ekainaren 21ean hasiko da Nafarroako Kultur 2019 programa Lesakan

(Argazkia: Nafarroako Balerdi Balerdi taldeak emango dio hasiera programari) 35 musika eta dantza jarduera biltzen dituen programa irailaren 7ra arte luzatuko da Nafarroako hainbat udalerritan. Kultur 2019 egitasmoa hilaren 21ean hasiko da Lesakan, Balerdi Balerdi taldearen kontzertuarekin. Programa irailaren 7ra arte luzatuko dela iragarri dute eta aurreko edizioetan bezala, musika nagusituko da programak biltzen dituen […]

Read More… from Datorren ekainaren 21ean hasiko da Nafarroako Kultur 2019 programa Lesakan

Abian da Maiatzaldia kultur zikloa Iruñean eta Baionan

Baionako Maiatz Aldizkaria eta Zizpa Gaztetxea eta Iruñeko Zaldiko Maldiko eta Karrikiri elkarteek antolatutako bi hiriburuen arteko kultur zikloa da Maiatzaldia. Iruñea eta Baiona hirien arteko kultura harremanak sendotzeko asmoz, maiatzaren 7tik 30era bitartean egingo da Maitzaldia aurten. Maiatz Literatur aldizkaria Baionan argitaratzen da. Bere kolaboratzaile gehienak zonalde hartakoak izanda ere, euskaraz idazten duten Iruñerriko […]

Read More… from Abian da Maiatzaldia kultur zikloa Iruñean eta Baionan

‘Irautera’ poema liburua aurkeztu du Castillo Suarezek

  Urte batzuetako isilaldiaren ondoren, indartsu itzuli da Castillo Suarez (Altsasu, 1976) idazlea poesiagintzara eta 60 poemez osatutako bilduma aurkeztu du Irautera (Elkar) izenburupean.  Lan berri honetan, naturako elementuz beteriko iruditeria original batez kontatu ditu amodioaren eta desamodioaren saminak. Suarezek azaldu duenez, zuhaitzek eta landareek egiten dute poemen arteko lotura liburuan, “nere jaioterrian kokatuta dago […]

Read More… from ‘Irautera’ poema liburua aurkeztu du Castillo Suarezek

Borobileko Ertzetik jaialdia maiatzaren 18an, Elizondon

Borobileko ertzetik jaialdiak ezagutzera eman du bere aurtengo kartela: Xutik, Kaotiko, Enkore, Ze Esatek!, Bad Sound, Pleura, Hesian, Trikidantz eta Skabidean & The Blackbirds taldeak izango dira maiatzaren 18an Iriarte frontoiko oholtzar igoko direnak, 16:00etatik aurrera. Elizondon egiten den jaialdiak erpin edota ertzetan kokatzen diren errealitate eta osasun arazoak dituztenei hitza eman nahi die, eta […]

Read More… from Borobileko Ertzetik jaialdia maiatzaren 18an, Elizondon

Korrikarako prest da Gares

Garesen emango ditu lehenengo pausuak Korrikak, arratsaldeko 17:00etan abiatuko da eta Euskal Herri osotik 2.560 kilometro egin ostean Gasteizera iritsiko da, apirilaren 14an. Egun osoko jaia prestatu dute Izarbeibarreko herritarrek 21. Korrikari hasiera emateko. Dianekin esnatu da Gares, eta goizean hainbat ekimenek alaituko dute eguna herri bazkariaren aurretik. Plazan izango da hasiera ekitaldia 16:30etik aurrera, […]

Read More… from Korrikarako prest da Gares

‘Lerro Etena’ liburua ondu du Angel Erro idazleak

Hamalau urtetan zehar idatzitako hainbat testu jaso ditu Angel Errok (Burlata, 1978) kaleratu berri duen Lerro Etena (Elkar) liburuan. Idazleak 2005ean argitaratu zuen Gorputzeko humoreak, bere azken poesia liburua. Batez ere kontu literarioak, pertsonalak, intimoak batzuk, hausnarketarako aukera ematen duten beste batzuk…”, dira lan berri honetan jaso dituenak. Bertan topa litezke kultur giroari buruzko gogoetak, […]

Read More… from ‘Lerro Etena’ liburua ondu du Angel Erro idazleak

Julio Soto, 2019ko Nafarroako txapelduna

Bosgarren txapela eskuratu du Gorritikoak, Eneko Lazkozekin buruz burukoa jokatu eta gero. Bertsolaritzaren alde lan eskerga egin duen Joxema Leitzak jantzi dio txapela irabazleari. 1.350 lagun elkartu ziren larunbatean Iruñeko Anaitasunan, 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken hitzordua bertatik bertara jarraitzeko. 15:30ean zabaldu zituzten aretoko ateak, eta eserlekuen urdin-laranjak ezkutatu ahala, 17:00etan oholtzaratu ziren bertsolariak: Joanes […]

Read More… from Julio Soto, 2019ko Nafarroako txapelduna

‘Larra Bideak’ izeneko diskoa argitaratu du Iñaki Larraiozek

Iñaki Larraioz Nafarroako musikariak Larra Bideak izeneko bere lehen bakarkako proiektua kaleratu du. Funtsean, jauzi baten kronika izoztua biltzen du zazpi abestiko diskoak. “Behingoz zerurantz hegaldatzearen eta berriz lurrera erotzearen arteko puntu lauso horretan” kokatu du bere musika sortzaileak, esperantzarako zein etsipenerako distantzia berera, eta pop, folk eta blues uztartze intimista baten bidez egiten du […]

Read More… from ‘Larra Bideak’ izeneko diskoa argitaratu du Iñaki Larraiozek