Nafarroako Arte Eszenikoen Zirkuitua abian da

47 ikuskizunez osatuta dago aurtengo Nafarroako Arte Eszenikoen Zirkuituaren programazioa. Bigarren edizio hau otsaila eta urria bitartean egingo da Nafarroako 30 herritan. Emanaldi guztiak Nafarroako Antzoki Sareko bazkide diren hainbat espazio eszenikotan izango dira. Nafarroako Zirkuitu honek antzerkiari bultzada bat ematea du helburu eta horrekin batera, sareko espazioen ohiko programazioa aberastea. Antzerki taldeen jatorriari dagokionean, […]

Read More… from Nafarroako Arte Eszenikoen Zirkuitua abian da

30 filmek osatuko dute 2019ko Ikuspuntu jaialdiko Sail Ofiziala

18 herrialdetako 30 film bildu dituzte Ikuspuntu jaialdiko 13. edizioko Sail Ofizialean parte hartzeko. 2019ko martxoaren 11tik 16ra bitartean egingo da ekimena Iruñean, eta Sail Ofizialeko 30 filmetatik 29 egongo dira lehian. Aurtengo edizioa bestalde, orain arteko nazioartekoena izango dela diote arduradunek. Herrialde hauetako filmak egongo dira ikusgai: Euskal Herria, Kanada, Txile, Argentina, Alemania, Ingalaterra, […]

Read More… from 30 filmek osatuko dute 2019ko Ikuspuntu jaialdiko Sail Ofiziala

Literatura beltza sustatzeko III. (H)ilbeltza beka aurkeztu dute

(H)Ilbeltza elkarteak sustaturiko eta Baztango Udalak eta Txalaparta argitaletxeak babesturiko bekak urte batean sorkuntza eta hurrengoan itzulpengintza saritzen du. Lehenbiziko edizioa sormen beka izan zen, Miel A. Elustondok irabazi zuen eta aurtengo (H)ilbeltzan aurkeztu dute. Iaz Patricia Highsmithen The blunderer nobela itzultzeko deialdia egin zen, eta Josu Barambonesek irabazi zuen; urte amaieran kaleratuko da euskaraz. […]

Read More… from Literatura beltza sustatzeko III. (H)ilbeltza beka aurkeztu dute

Hodei Beltzen azpian, Ituren, Aurtitz eta Zubietako inauterietan jende andana bildu da

Hodei beltzek Iturengo zerua estali zuten joan den astelehenean, gauza bera gertatu zen asteartean Zubietan. Malerreka eskualdeko herri hauetan inauteriak ospatu zituzten eta euriak atsedenik hartu ez bazuen ere, jende andana bildu eta festa giroa nagusitu zen beste urte batez.  Ikusi hemen hartutako irudi batzuk. […]

Read More… from Hodei Beltzen azpian, Ituren, Aurtitz eta Zubietako inauterietan jende andana bildu da

Tuteran emango diote hasiera Nafarroako Bertsolari Txapelketari

30 bertsolarik eman dute izena, eta behin aurre-kanporaketak igarota, 24 izango dira Erriberan abiatuko den ibilbidean. Guztira, lau final-laurden, hiru finalaurreko eta finalak osatuko dute otsailaren 9an hasiko den txapelketa. Iruñeko Anaitasunan berriz,  azken puntua jarriko zaio, martxoaren 23ko finalean. Hastear da 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Otsailaren 9an abiatuko da Tuteran, eta martxoaren 23an bukatuko […]

Read More… from Tuteran emango diote hasiera Nafarroako Bertsolari Txapelketari

‘Abstrakzioaren sorburua Jorge Oteizaren muraletan’ erakusketa ikusgai Iruñean

Nafarroako Unibertsitatearen Museoak Abstrakzioaren sorburua Jorge Oteizaren muraletan erakusketa ikusgai dago datorren otsailaren 10era arte. Jorge Oteiza Fundazio Museoarekin elkarlanean prestatutako erakusketa da eta Elias bere suzko gurdian eta Erliebe zuzena/Bachen omenez izeneko bi mural handiak testuinguruan jartzeko proposamena egiten du. Lan bi hauek 1956an, Maria Josefa Huarteren enkarguz egin zituen Orioko eskultoreak haren Madrilgo […]

Read More… from ‘Abstrakzioaren sorburua Jorge Oteizaren muraletan’ erakusketa ikusgai Iruñean

Hatortxu Rock: “Elkartasun eta emozioz jositako bi gau”

(Argazkia: Hatortxu Rock) Hatortxu Rock prest dago jada 22. edizioari hasiera emateko. Aurten jaialdia hasi baino egun bat lehenago irekiko dute karpa, izan ere, Vendetta taldeak bere hamar urteko ibilbidearen azken kontzertua eskainiko du gaur gaueko 22:30ean. “Azken hamarkada honetan, une ugari elkarbanatu ditugu Vendettak eta Hatortxu Rockek, eta taldearen azken akordeetan haien alboan egon […]

Read More… from Hatortxu Rock: “Elkartasun eta emozioz jositako bi gau”

Urtarrilaren 14tik 20ra bitartean egingo dute Euskal Nobelaren Astea Baztanen

Hilaren 14tik 20ra izango da aurtengo (H)ilbeltza eta ekitaldi ugari antolatu dituzte. Horien artean daude Itxaro Borda eta Edorta Jimenez idazleen eskutik Hiria eta landa eremuaren trataera nobela beltzetan gaia izango duen mahai ingurua edota Hemingway ere beltza zen izenpean, zinema eta literaturaren gaineko hitzaldia Gontzal Agoterekin, besteak beste. 2015ean jarri zuten martxan (H)ilbeltza, Nafarroako […]

Read More… from Urtarrilaren 14tik 20ra bitartean egingo dute Euskal Nobelaren Astea Baztanen

Pepito Iantzi musikariaren omenezko ikuskizuna egingo dute Donostian

Lesakako Musika Bandak omenaldia egingo dio, hilaren 23an, bere herriko Pepito Iantzi soinu jotzaile, konpositore eta Xey musika taldeko kidea izandakoari, bere jaiotzaren mendeurrenean. Horretarako herriko musika bandarekin batera, Golden Apple Quartet, Estitxu Arozena bertsolaria eta Maria eta Mikel Azpiroz dantzariak igoko dira Donostiako Viktoria Eugenia antzokiko oholtzara. Ikuskizun honetan parte hartuko dute baita ere, […]

Read More… from Pepito Iantzi musikariaren omenezko ikuskizuna egingo dute Donostian

‘AztiHitza’, Agosti Xahoren liburu biografikoa aurkeztu du Asisko Urmenetak

AztiHitza izenpean, Agosti Xaho zuberotar pentsalari eta ekintzailearen bizitzari buruzko liburu biografikoa marraztu du Asisko Urmenetak (Iruñea, 1965). Erroa argitaletxeak argitaratuko duen bigarren BioGrafikoa da honakoa, 2015eko Gabriel Aresti BioGrafikoa-ren ondoren, eta mugaz bi aldeotako euskaldunon elkarlanaren emaitza izango da, izan ere, Herrima kultura elkartearekin eta Atharratzeko Prefosta elkartearekin elkarlanean argitaratuko du lan hau. Liburuak […]

Read More… from ‘AztiHitza’, Agosti Xahoren liburu biografikoa aurkeztu du Asisko Urmenetak