Mila profesional baino gehiago elkartuko dira Nafarroako 948 Merkatuan gaurtik ostiralera

Nafarroako Arteen Merkatuaren bigarren edizioa ostiralera arte egongo da zabalik eta bertan Euskal Herriko nahiz nazioarteko kultura eta sormen industrietako 1.000 profesional baino gehiago elkartuko dira. Denetara 361 artista eta 33 stand bilduko dira. Aurtengo berrikuntza nagusia da egitarauak egun bat gehiago izango duela eta Euskal Autonomia Erkidegoa eta Akitania-Berria (Euro-eskualdeko kideak) gonbidatutako lurralde gisa […]

Read More… from Mila profesional baino gehiago elkartuko dira Nafarroako 948 Merkatuan gaurtik ostiralera

´Non Zaude?´ izeneko diskoa dakar Leihotikan taldeak

Bi zatitan banatuta dator Leihotikan taldeak kaleratu berri duen Non zaude? izeneko diskoa: alde batetik Egoen Lehian izeneko erdia iaz ekoiztu zuten El Sotano estudioan. Bizientzat zein Hilentzat izeneko zatia berriz, aurtengo irailean grabatu dute K estudioetan. Kantu landuak, zehatzak eta taldearen  unibertso hori indartzen dituztenak direla diote Gor diskoetxekoek. “Punk-rocka eta hardcore melodikoaren arteko […]

Read More… from ´Non Zaude?´ izeneko diskoa dakar Leihotikan taldeak

Lurpekariak taldeak ‘Itsasotik Iturrira’ izeneko diskoa argitaratu du

Hamabi kantuz osaturiko diskoa dakar Iruñeako Lurpekariak seikoak. Itsasotik Iturrira (Gaztelopeko hotsak) izeneko bildumako abesti guzti hauek taldea beraren sorkuntza berriak dira liliak ihes izeneko bertsioa izan ezik. Steve Coleman eta Matana Roberts aipatzen ditu taldeak bere lehen disko hau inspiratu eta posible egin dutenen zerrendan, baita Derek Bailey, Beñat Achiary, Maddi Oihenart, Fermin Goñi […]

Read More… from Lurpekariak taldeak ‘Itsasotik Iturrira’ izeneko diskoa argitaratu du

Nafarroa osoan euskara ofiziala izan dadin aldarrikatzeko mobilizazioa egingo dute Iruñean

Behingoz lelopean, mobilizaziorako deia egin du Kontseiluak datorren larunbaterako, Iruñean. Hizkuntza-politikaren alorrean Nafarroan bizitzen ari den egoerak bultzada berria emateko aukera zabaldu duela uste du Kontseiluak. Une honetan, “behingoz, euskaldun guztiak bereizkeriarik gabe, berdin hartuko dituen egoera sortzeko aukera ikusten dugu. Nafarroako Parlamentuan Euskararentzat Lege berria lantzen den abagunea probestuta, euskaldunok indar egingo dugu herritar […]

Read More… from Nafarroa osoan euskara ofiziala izan dadin aldarrikatzeko mobilizazioa egingo dute Iruñean

Dena prest igandean, Altsasun ospatuko den Nafarroa Oinez jaiarako

Iñigo Aritza Ikastolak igande honetan Nafarroa Oinez 2018 antolatzeko erronka hartu du esku artean. Erronka handia dela ikastola txiki batentzako diote: Iñigo Aritzak 370 ikasle baino ez ditu, eta Burundako lau herriei ematen die zerbitzua, Altsasu, Urdiain, Olazti eta Ziordia. Nafarroa Oinezeko lekukoa eramaten duen laugarren aldia izango da ikastolarendako. Izan ere, 1981ean, Altsasukoa izan […]

Read More… from Dena prest igandean, Altsasun ospatuko den Nafarroa Oinez jaiarako

´Begibakar´ izeneko disko berria dakar Xabi Bandinik

Edozein pertsonari bezala, Xabi Bandini Iruñeako abeslariari ere hainbat kontu pasatu izan zaizkio azken urte hauetan. Bere Madrileko pisu txikitik abestiak idazten eta grabatzen hasi zen modu apalean eta hauek bere blogean zintzilikatzen joan zen, pixkanaka ideia bati forma eman arte. […]

Read More… from ´Begibakar´ izeneko disko berria dakar Xabi Bandinik

‘Gerezi garaia’, Lucio Urtubiari buruzko eleberri grafikoaren sortze prozesua ikusgai

  Aste hauetan Iruñean dagoen Nafarroako Komikiaren IX. Azokako protagonistetako bat da Gerezi garaia (Txalaparta), Mikel Santosek, Belatz, Lucio Urtubiari buruz egin duen eleberri grafikoa. […]

Read More… from ‘Gerezi garaia’, Lucio Urtubiari buruzko eleberri grafikoaren sortze prozesua ikusgai