Gaizka Sarasolak irabazi du 2025eko (H)ilbeltza beka

Lesakarrak 3.000 euro jasoko ditu orain eta beste 3.000 euro lana amaitzerakoan. Itzulpena 2026ko abenduan argitaratuko du Txalaparta argitaletxeak, eta 2027ko Euskal Nobela Beltzaren Astean aurkeztuko dute lana (H)ilbeltza ekimenean. Gaizka Sarasola Iartzabal idazleak (Lesaka, 1974) irabazi du aurtengo (H)ilbeltza beka “Mug(h)erri” eleberri proiektuarekin. Fernando Anbustegi Baztango alkateak, Joxan Oiz (H)ilbeltza elkarteko ordezkariak eta Garazi Arrula […]

Read More… from Gaizka Sarasolak irabazi du 2025eko (H)ilbeltza beka

Virginia Santos Itoiz artistak Iruñeko Ziudadelako Bolborategia zuri-beltzeko lorategi bihurtu du

Berdeari itsu izeneko erakusketak herritarren axolagabekeriaren aurrean hirian bizirauten duten landareen 53 marrazki biltzen ditu. Nahiz eta herritarrok ez ohartu, landareak hiriko txoko askotan daude: lauzen artean, balkoietan, zoko galduetan, baita parkeetan ere; baina azkarregi bizi gara, gutxitan begiesten dugu gure ingurua, eta ez dugu ingurumenaz gozatzen. Wandersee eta E.E. Schussler biologia irakasleek 1999an jada […]

Read More… from Virginia Santos Itoiz artistak Iruñeko Ziudadelako Bolborategia zuri-beltzeko lorategi bihurtu du

Leitzako liburutegitik Aresora, Goizuetara eta Aranora

Laga Biblioneta izeneko liburutegi ibiltariak asteazkenetan ematen du zerbitzua, eta Areso (266 biztanle), Goizueta (692 biztanle) eta Arano (110 biztanle) herriak bisitatzen ditu. Areso, Goizueta eta Arano herriek ibilgailu berri bat dute jada Leitzako liburutegitik liburutegi zerbitzuak gerturatzeko. LAGA Biblioneta du izena (Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoren akronimoa). Leitza alderako liburutegi-hedapeneko zerbitzua ez da berria; […]

Read More… from Leitzako liburutegitik Aresora, Goizuetara eta Aranora

Euskarazko literaturak Nafarroan bizi duen egoera aztertzeko jardunaldiak antolatu dituzte

Maiatzaren 8tik 10era bitartean izango dira jardunaldiak eta Koldo Izagirrek, Angel Errok, Aingeru Epaltzak, Oihane Zuberoak, Iosune de Goñik, Izaskun Igoak eta Esti Martinezek hartuko dute parte. Nafarroan euskarazko literaturak bizi duen egoera aztertzeko, bertako hainbat idazlek hiru jardunaldi antolatu dituzte Euskaltzaindiaren laguntzarekin. Euskal Literatura Nafarroan (1975-2025). Sortzaileen begirada izenpean, ostegunean abiatuko dira jardunaldiok. Castillo […]

Read More… from Euskarazko literaturak Nafarroan bizi duen egoera aztertzeko jardunaldiak antolatu dituzte

Zea Mays, Anestesia, Xiberoots eta Zetak taldeak, besteak beste, gehitu dira Hatortxu Rock jaialdiaren zerrenda luzera

Uztailaren 24ti 27ra izango da azken edizioa, Lakuntzan. Azken txanpan sartu dira Hatortxu Rockeko 30. edizioko taldeen iragarpenean. Elkartasun jaialdiak agur esango du Lakuntzan, uztailaren 24ti 27ra izango den hitzorduan. “26 urtez, auzolanean, errepresaliatu politikoen eta haien senide eta ingurukoei elkartasuna adieraztea izan da gure helburua. Auziari erabateko konponbiderako urratsak ematea falta den arren, egindako […]

Read More… from Zea Mays, Anestesia, Xiberoots eta Zetak taldeak, besteak beste, gehitu dira Hatortxu Rock jaialdiaren zerrenda luzera

Euskarazko irakurketa eta sorkuntza literarioa ardatz Iruñean antolatu duten literatura zikloan

Maiatzaren 14ra arte iraungo du zikloak, eta arratsaldez egingo dituzte aurkezpenak, Karrikiri elkartean. Karrikiri elkarteak eta Iruñeko Udalak euskararen eta sorkuntza literarioaren inguruko hainbat jarduera antolatu dituzte elkarlanean. Zehazki, bost libururen aurkezpena egingo dute. Maiatzaren 14ra arte iraungo du zikloak, eta arratsaldez egingo dituzte aurkezpenak, Karrikiri elkartean (Xabier kalea 4, Alde Zaharra). Sarrera librea izango […]

Read More… from Euskarazko irakurketa eta sorkuntza literarioa ardatz Iruñean antolatu duten literatura zikloan

Iruñeko Udal Musika Eskolak ikasle berriek 2025-2026ko ikasturterako izena emateko epea ireki du

Maiatzaren 16ra arte egongo da izena emateko aukera zabalik. Iruñeko Udal Musika Eskola Bereziak gaur, apirilak 28, ireki du ikasle berriek 2025-2026ko ikasturterako izena emateko epea. Eskola honen bidez, musika ikasketa ez-arautuak eskaintzen zaizkie 7 urtetik gorako haurrei, gazteei eta helduei, betiere behin-behinean izena eman aurretik Iruñean erroldatuta badaude. Antolatzaileek nabarmendu dutenez, “ez da beharrezkoa […]

Read More… from Iruñeko Udal Musika Eskolak ikasle berriek 2025-2026ko ikasturterako izena emateko epea ireki du

Hatortxu Rockek azken ediziorako abestia eta bideoklipa plazaratu ditu ‘Bi t’erdi’ izenpean

Auzolanean sortutako abestia da ‘Bi’terdi’. Mattin Zeberio, Malentxo Zeberio, Maitane Iruiñ, Pello Reparaz, Juantxo Arakama, Betti Albor eta Battitt Etchart dira letraren sorkuntzan aritu diren musikariak. Mauleko Txingili’K taldearen eta Patxi Cazenave Maskakeko abeslariaren ahotsak gehitu zaizkie egitasmoari. Uztailaren 24tik 27ra bitartean, merezitako agurra eman nahi diote Hatortxu Rock jaialdiari eta, horretarako, hamargarren eta hogeigarren […]

Read More… from Hatortxu Rockek azken ediziorako abestia eta bideoklipa plazaratu ditu ‘Bi t’erdi’ izenpean

Kattin Madariagak irabazi du aurtengo Nafarroako Eskolartekoa

Madariagak berak eta Kattalin Lizarraga txapeldunordeak ordezkatuko dute Nafarroa Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan. Irurtzungo Pikuxar Euskal Txokoan jokatu zen larunbatean 39. Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa. Sei bertsolarik hartu zuten parte txapelketan, ondorengoek: Enaitz Zestau-Telletxea (Bera), Ibai Letona Garaikoetxea (Iruñea), Iradi Goñi Montiel (Sarriguren), Iraun Zestau-Telletxea (Bera), Kattalin Lizarraga Mendia (Leitza) eta Kattin Madariaga Apaolaza (Arantza). […]

Read More… from Kattin Madariagak irabazi du aurtengo Nafarroako Eskolartekoa

Oskar Alegriak ‘Oteiza 14 apostolu’ pelikula filmatzen hasiko da

Ikus-entzunezko pieza honetan, kultur giroko hainbat arlotatik datozen hamalau lagunek parte hartuko dute. Oteiza Fundazioak eta EITBk lankidetza-hitzarmena sinatu dute Oskar Alegriaren Oteiza 14 apostolu lana ekoizteko. Oteizari buruzko ikus-entzunezko pieza honetan kultur giroko hainbat arlotatik datozen hamalau lagunek parte hartuko dute. Bertan, Orioko sortzailearen obrari eta pentsamendu estetikoari lotutako diziplina artistikoen eta interes kulturalen […]

Read More… from Oskar Alegriak ‘Oteiza 14 apostolu’ pelikula filmatzen hasiko da