Jaime Remirez de Ganuza eta Pablo Giobellina artista bisualek ‘Plasta’ erakusketa ireki dute Iruñean

Erakusketak modu bisualean lantzen ditu gizakiek erabakiak hartu baino lehen izaten dituzten estimuluak eta prozesu mentalak. Maiatzaren 4ra arte egonen da ikusgai Ziudadelako Bolborategian. Jaime Remirez de Ganuza eta Pablo Giobellina artista bisualek artelan fisikoak eta digitalak baliatzen dituzte, eta musika esperimental etereo eta errepikakorraz lagunduta, munduaz eta identitateaz hausnartzera gonbidatzen dituzte ikusleak. Plasta erakusketa […]

Read More… from Jaime Remirez de Ganuza eta Pablo Giobellina artista bisualek ‘Plasta’ erakusketa ireki dute Iruñean

Haurrentzako Antzerki Testuen XXXIV. Lehiaketarako deialdia zabalik da Iruñean

Ekainaren 10era arte egongo da lanak aurkezteko epea zabalik. Kalitate literarioa, sormena, originaltasuna eta lana taularatzeko modukoa izatea hartuko dira kontuan. Iruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak haurrei zuzendutako antzerki-testuen lehiaketarako deia egin dute berriz ere. Ekainaren 10ean amaituko da lanak lehiaketara aurkezteko epea. Lehiaketa hori euskarazko eta gaztelaniazko modalitateetan deitu da eta 18 urtetik […]

Read More… from Haurrentzako Antzerki Testuen XXXIV. Lehiaketarako deialdia zabalik da Iruñean

Hatortxu Rockek Barniz taldearen ‘Txandalari’ kantuarekin abiatu du ‘Jantzi petoa!’ kanpaina

Auzolanaren aldeko mezua zabaldu eta uztaileko jaialdirako txandak lortzeko helburu ditu kanpainak. Barniz rap talde iruindarrak eta DRRN ekoizleak Hatortxu Rockekin bat egin eta 30. ediziorako kantu berezi bat kaleratu dute ostegun honetan Txandalari izenpean. Hatortxu Rock jaialdiaren azken edizioa uztailaren 24tik 27ra bitartean izango da, Lakuntzan. Antolatzaileek adierazi dutenez, “elkartasun jaialdia da Hatortxu Rock, […]

Read More… from Hatortxu Rockek Barniz taldearen ‘Txandalari’ kantuarekin abiatu du ‘Jantzi petoa!’ kanpaina

EIZIE elkarteak Minaberri beka aurkeztu du, nazioarteko gazte-literaturako lanak euskarara ekartzeko asmoz

Bigarren deialdi honetarako Marie-Aude Murail idazlearen Sauveur & fils obra aukeratu dute. Lanak aurkezteko epea apirilaren 28ra arte egongo da zabalik. EIZIEk, Iruñeko Udalarekin lankidetzan eta Txalaparta argitaletxearen laguntzaz, Minaberri itzulpen-bekaren bigarren deialdia aurkeztu du. Honetan, nazioarteko gazte-literaturako lan esanguratsu bat euskaratzeko aukera izango da mentoretza baten bitartez. Mentoretza CEDRO erakundearen laguntzaz egingo da. Halaber, […]

Read More… from EIZIE elkarteak Minaberri beka aurkeztu du, nazioarteko gazte-literaturako lanak euskarara ekartzeko asmoz

‘Feminismoa irakurgai’ programa abiatuko da bihar, Altsasun

Maddi Ane Txoperenaren Ene baitan bizi da eleberria da landuko duten liburuetako bat. Udaberriko saioak martxoaren 25ean eta apirilaren 2an egingo dituzte. Iaz hasitako bideari jarraituz, Altsasuko Udaleko Berdintasun Arloak eta Udal Liburutegiak elkarlanean Feminismoa irakurgai izeneko programa garatuko dute aurten ere. “Programa honen helburua da oro har herritarrek, eta, bereziki, emakumeek feminismoarekin lotutako gaiak […]

Read More… from ‘Feminismoa irakurgai’ programa abiatuko da bihar, Altsasun

‘2.100 urteko elkarbizitza’ programa aurkeztu dute Iruñearen sorreran funtsezkoak izan ziren gertaerak oroitzeko

2025eko martxotik 2026ko lehen seihilekora arte, hainbat jarduera kultural, etnografiko, didaktiko eta zientifiko egingo dira. 2.100 urte dira Gnaeus Pompeius Magnus jeneralak Iruña erromatarra sortu zuela, Pompelo, Erromaren zergapeko hiria, lehendik baskoiak bizi ziren herrixka batean. Halaber, aurten 600 urte dira Karlos III.a Noblea hil zela, eta hura izan zen Iruña modernoari bide eman ziona: […]

Read More… from ‘2.100 urteko elkarbizitza’ programa aurkeztu dute Iruñearen sorreran funtsezkoak izan ziren gertaerak oroitzeko

Jon Maiak zabalduko du aurtengo ‘Kantu eta Hitza’ zikloa Iruñean

Emanaldia apirilaren 24an izango dena arren, maiatzaren 15ean abiatuko da zikloa. Jon Maiaren ‘Kantu berri bat gara’ ikuskizunak emango dio hasiera aurtengo Iruñeko Kantu eta Hitza zikloari, apirilaren 24an. Kontzertu txikien ziklo hau maiatzaren 15etik ekainaren 19ra izango da aurten, Iruñeko Andre Maria plazan. Bertsolari zumaiarrak antologia bat argitaratu zuen 2021ean, azken hogeita hamar urteetan […]

Read More… from Jon Maiak zabalduko du aurtengo ‘Kantu eta Hitza’ zikloa Iruñean

22 talde eta bakarlari gehiago batu dira azken Hatortxu Rock jaialdiaren egitaraura

Bad Sound, Dupla, Su Ta Gar, Chuleria Joder!, Brigade Loco, Leihotikan, Burutik, Tribade, Maskak, Les Testarudes, Non Servium, Añube, Dj Plan B, Gatibu, DJ Trapella, La Jodedera, Süne, Maruxak, Ibil Bedi, Sukena, The Lio eta Kaotiko dira uztaileko kartela osatuko duten talde eta bakarlariak. Azken Hatortxu Rock izango dena forma hartzen ari da, gaur uztailaren […]

Read More… from 22 talde eta bakarlari gehiago batu dira azken Hatortxu Rock jaialdiaren egitaraura

‘MO. Behi euskaldun baten memoriak’ liburuko ilustrazioekin osatutako erakusketa paratu dute Iruñeko Nafarroako Liburutegian

Proposamen didaktiko honen helburua da Atxagaren liburuko ilustrazioetatik abiatuz bidaia bisual bat egitea. Finean, iraganera begiratuz (askatasun-irrika, gerra, adiskidetasuna…) oraina hobe ulertzeko ariketa bat da, erantzunak baino, galdera gehiago sortzea helburu duena. Karrikiri Elkarteak eta Pamiela Argitaletxeak gazteei zuzendutako MO. Behi euskaldun baten memoriak erakusketa eta proiektu pedagogikoa aurkeztu dituzte. Erakusketa gaurtik, martxoak 10, maiatzaren […]

Read More… from ‘MO. Behi euskaldun baten memoriak’ liburuko ilustrazioekin osatutako erakusketa paratu dute Iruñeko Nafarroako Liburutegian

Iruña Hiria XIV. Nazioarteko Poesia Sarirako olerki-bildumak aurkezteko epea zabalik da

Berrikuntza gisa, aurten, modalitate eta egile bakoitzeko obra bakar bat aurkeztu ahal izango da. Poesia-bildumak gai librekoak eta 400 eta 800 bertso artekoak izan beharko dira eta posta arruntez edo posta elektronikoz aurkeztu ahal izango dira apirilaren 30era arte. Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak Iruña Hiria Nazioarteko Poesia Sariaren hemeretzigarren edizioan parte hartzeko deialdia zabaldu […]

Read More… from Iruña Hiria XIV. Nazioarteko Poesia Sarirako olerki-bildumak aurkezteko epea zabalik da