Bertso Udalekuetan izena emateko epea zabalik da

2025eko Bertso Udalekuetako txandak Uitzin, Bidarrain, Zuhatzan eta Sarrian izango dira, guztiak uztailean. Bertsozale Elkarteak Bertso Udalekuetan izena emateko epea ireki du hilaren 16ra arte, “oraindik udaberriaren atarian bagaude ere, udako planak egiteko garaia iritsi da: bertso udalekuetan izena emateko sasoia. Gaurtik hasita martxan da izen-ematea, eta webgune honen atarian dauden galdetegien bidez egin ahal […]

Read More… from Bertso Udalekuetan izena emateko epea zabalik da

Iruñeak Eskaileraren kosketako bakoitza festa tematiko bihurtu du

Martxoaren 3an, astelehena, Haurren egunari dagokion txikienentzako programa antolatu dute. Eskaileraren kosketako bakoitzean ekitaldi batzuk antolatuz, Iruñeko Udalak sanferminetako programa nagusiari keinu egin nahi izan dio. Jarduera hauekin festekiko grina piztea da asmoa. Horretarako, koska bakoitzak jaiegunetako bat izango du ardatz: “sanferminetako egun bakoitzari dagokion programa tematikoa antolatu dugu”. Hori horrela, martxoaren 3an, astelehena, Eskailerarekin lotutako […]

Read More… from Iruñeak Eskaileraren kosketako bakoitza festa tematiko bihurtu du

IrriZiklo, Iruñeko euskarazko umore zikloa, otsailaren 28tik martxoaren 19ra egingo da

Nahastumbury, Ztandap, Promesa berdina egin diegu lagun guztiei eta Flop Kultura dira Nafarroako Antzerki Eskolan taularatuko diren antzezlanak eta podcasta. Sarrerak salgai daude dagoeneko. Otsailaren 28tik martxoaren 19ra bitartean, IrriZiklo izeneko euskarazko umore zikloa antolatu dute Iruñean. Orotara lau emanaldi biltzen ditu egitarauak. Denak arratsaldeko 19:00etan izango dira Nafarroako Antzerki Eskolan. Barrexerka konpainiaren Nahastumbury lanak […]

Read More… from IrriZiklo, Iruñeko euskarazko umore zikloa, otsailaren 28tik martxoaren 19ra egingo da

“Ikusle mordoa eta giro ederra” izan da Nafarroako 34. Bertsoaroan

Bertsozale Elkartearen arabera, “aro honek Iruñean duen garrantzia berretsi dugu, eta ondorioz, egitasmoa zaintzeko, elikatzeko eta berritzeko bideak bilatzeko grina sentitzen dugu”. Oraindik amaitu ez bada ere, aurtengo Nafarroako Bertsoaroari buruzko balantzea egin du jada Bertsozale Elkarteak. Saio guztietan “ikusle mordoa eta giro ederra” izan dela nabarmendu du, “ondo errotuta dagoena eta fruitua ematen duena, […]

Read More… from “Ikusle mordoa eta giro ederra” izan da Nafarroako 34. Bertsoaroan

Maria Markotegi sariak eta Nanoipuin lehiaketa aurkeztu dituzte Sakanan

Lehenak poesia, komikia, narrazio laburra eta booktubea sustatzea du helburu. Bigarrena, berriz, euskaltegietako ikasleei zein mintzakideei zuzendutako lehiaketa. Sakanako Mankomunitateak Maria Markotegi sarietara lanak aurkezteko epea apirilaren 7tik 25era zabalduko du. Euskara Zerbitzuak urtero antolatzen dituen sariek poesia, komikia, narrazio laburra eta booktubea sustatzeko helburua dute. Aurkeztutako lanak originalak, aurrez saritu gabeak, argitaragabeak eta euskaraz sortuak izan beharko dira. Horretaz gain, gaia […]

Read More… from Maria Markotegi sariak eta Nanoipuin lehiaketa aurkeztu dituzte Sakanan

‘Literatura geraldiak’ ekimena aurkeztu dute Nafarroako hainbat eskualdetan

Guztira hamahiru ekitaldi antolatu dira, gehienak literatura solasaldiak, aurkezpenak, errezitaldiak, eta baita hitzaldiak ere. Literatura solasaldiei dagokienez, otsailaren 28an, ostirala, izango da lehena Uxue Alberdiren eskutik. Anari Alberdi, Miren Agur Meabe, Mirian Luki eta Jon Artano idazleak dira solasaldi hauetan parte hartuko duten beste idazleetako batzuk. Literaturarekin eta irakurzaletasunarekin lotutako ekimena abiatu dute berriro ere Bortzirietako […]

Read More… from ‘Literatura geraldiak’ ekimena aurkeztu dute Nafarroako hainbat eskualdetan

Hego euskal Herrian Trikitia espezialitatea landu ahal izango dute Goi mailako irakaskuntzetan

Espezialitatea sortzearekin batera, trikitia euskal musikaren nortasun-elementutzat hartuko da, eta haren proiekzio sozial eta profesionala baimenduko da, bai euskal estetika tradizionalaren baitan, zein soinu-lengoaia berrietan. Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak musikako goi mailako irakaskuntzetan Trikitiaren gaineko espezialitatea sortzea onartu du. Horri esker, irakaskuntza formalizatzeaz gain, irakaskuntza eta ikerketa eremua sortuko da, trikitia eta bere errepertorioak kontserbatu […]

Read More… from Hego euskal Herrian Trikitia espezialitatea landu ahal izango dute Goi mailako irakaskuntzetan

Floren Fernandez de Retanaren ‘Korintoko Brontzea’ erakusketa ikusgai da Iruñeko Ziudadelako Labean

Berritutako kulunkaulkiak, zepoak eta metalezko beste tresna batzuk biltzen ditu erakusketak. Apirilaren 13ra arte bisitatu ahal izango da. Bederatzi urteren ondoren, Floren Fernandez de Retana Lobo, Erretan, (Lizarra,1954an) Iruñeko Ziudadelara itzuli da Korintoko Brontzea izeneko erakusketarekin. Oraingoan, berritutako kulunkaulkiak, zepoak eta metalezko beste tresna batzuk jarri ditu ikusgai artistak, berrerabiltzea eta birziklatzea oinarri hartuta. Nafarrak […]

Read More… from Floren Fernandez de Retanaren ‘Korintoko Brontzea’ erakusketa ikusgai da Iruñeko Ziudadelako Labean

‘Klandestinak’ Iruñeko emakumeen historiari buruzko zikloa aurkeztu dute

Otsailaren 21etik ekainaren 6ra bitartean izango da zikloa, Iruñeko mikroespazio kulturalen sare sortu berrian. Mikroguneak, Iruñeko mikroespazio kulturalen sare sortu berriak, Klandestinak zikloa aurkeztu du. Ekimen honen bidez, hiriko hainbat emakume-kolektiboren istorio isildu eta ahaztuak berreskuratu eta ikusarazi nahi dituzte hamar saiotan. Azaldu dutenez, “espazio handietako kultur eta aisialdi eskaintzatik urruntzen den jarduera programa da, […]

Read More… from ‘Klandestinak’ Iruñeko emakumeen historiari buruzko zikloa aurkeztu dute

‘Errotatiba’ eta ‘Noizko Basoa’ film laburrak emango dituzte gaur Iruñeko Kondestablen

Iratxe Fresneda eta Mikele Landa zinemagile bizkaitarrak dira bi film hauen egileak eta proiekzioen ondoren beraiekin solastatzeko aukera egongo da. Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak antolatutako programaren bigarren izango da gaur, hilak 12, Kondestable Civivoxean. Bi film labur proiektatuko dituzte: Iratxe Fresnedaren (Arrigorriaga, 1974) Errotatiba, eta Mikele Landaren (Bilbo, 1995) Noizko Basoa. 19:00etan hasiko da, […]

Read More… from ‘Errotatiba’ eta ‘Noizko Basoa’ film laburrak emango dituzte gaur Iruñeko Kondestablen