Mixel Aire ‘Xalbador II’ hil da, 81 urte zituela

Hiru aldiz aritu zen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian, eta hirutan irabazi zuen Nafarroako Txapelketa: 1980an Lesakan, 1985ean Leitzan eta 1988an Iruñean. Larunbatean izango da hileta, goizeko 11:00etan, bere jaioterrian, Urepelen. Bertsozale elkarteak webgunean jakitera eman duenez, Mixel Aire ‘Xalbador II’ zendu da, 81 urte zituela. “Xalbador bertsolariaren eta Leonie Etxebarrenen semea zen Mixel Aire […]

Read More… from Mixel Aire ‘Xalbador II’ hil da, 81 urte zituela

Iparraldeko ikusleek euskal sorkuntzaren aniztasuna deskubritzeko aukera izango dute berriz ere, ekainera bitartean

Ibilki zikloaren barruan, hogei emanaldi eskainiko dira Saran, Urruñan, Hendaian, Maulen, Donapaulen, Kanbon, Baionan, Azkainen eta Donibane Lohizunen. Euskal kultur erakundeak (EKE), Euskal Herriko Herri Elkargoaren laguntzaz, Ipar Euskal Herrian urtero egiten den Ibilki programa antolatu du aurten ere. Hala, oraingoan ere, erakundea aktiboki arituko da euskarazko sorkuntzaren hedapenaren alde. “Gure lurraldean barna ibiltzeko eta gure artistengana […]

Read More… from Iparraldeko ikusleek euskal sorkuntzaren aniztasuna deskubritzeko aukera izango dute berriz ere, ekainera bitartean

Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketa martxan da

Lanak otsailaren 21era arte bidali ahal izango dira. Bertsopaper lehiaketa honen helburua bertsoaren aldaera guztien presentzia bermatzeaz gain, plazatik harago dauden bertsolariei adierazteko parada ematea da. Bertsularien Lagunak elkarteak Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketaren hirugarren edizioa abiatu du. Lehiaketa honek haur, gazte eta helduen sailak barne hartuko ditu. Hala, helduen sailean, 16 urtetik gorakoek gutxienez sei […]

Read More… from Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketa martxan da

Mattin Lerissa kantariaren ‘Mundu zabalerako’ hirugarren diskoa kalean da

Folk doinua da nagusi lan berria osatzen duten hamar kantuetan. Euskara, adiskidetasuna, libertatea, migranteen egoera latza… Nafarroa Behereko musikariak hainbat gai jorratu ditu, azken urteetako gertakarien inguruan hausnartzeko gonbita luzatuz. Sei urte diskorik atera gabe egon ondoren, Mattin Lerissa kantariak hirugarren lana kaleratu du Mundu zabalerako izenpean. Hamar kantuz osatuta dator bilduma eta gehienak behorlegitarrak […]

Read More… from Mattin Lerissa kantariaren ‘Mundu zabalerako’ hirugarren diskoa kalean da

Anne Rearick argazkilariak ‘Gure Bazterrak’ argazki-liburua eta izen bereko erakusketa aurkeztuko ditu aste honetan, Donostian

Liburuaren aurkezpena ostegunean izango da. Hurrengo egunean, azaroak 15, berriz, izen bereko erakusketaren irekiera izango da iluntzeko 19:00etan, Okendo Kultur Etxeko areto zaharrean. Bertan, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako ikasleek txalaparta joko dute. Anne Rearick artistaren Gure bazterrak argazki-liburua aurkeztuko dute ostegunean Donostian. Lan honetan, Rearickek 35 urteetan zehar Euskal Herrian eginiko argazkiak biltzen dira. […]

Read More… from Anne Rearick argazkilariak ‘Gure Bazterrak’ argazki-liburua eta izen bereko erakusketa aurkeztuko ditu aste honetan, Donostian

‘Hitzak Lege’ erakusketa ibiltaria Donibane Garaziko Herriko Etxean paratu dute

Abenduaren 6ra arte egongo da ikusgai Herriko Etxean. Helburua da eremu juridikoan urteetan euskaraz egin den ekarria gizarteratzea eta jendeari erakustea. Hitzak Lege, garrantzi historikoa izan duten euskarazko testu juridikoak, arlo pribatukoak zein publikokoak agertzen dituen erakusketa ibiltaria Donibane Garaziko Herriko Etxean egongo da ikusgai abenduaren 6ra arte. Hitzak Lege, garrantzi historikoa izan duten euskarazko […]

Read More… from ‘Hitzak Lege’ erakusketa ibiltaria Donibane Garaziko Herriko Etxean paratu dute

Iparra galdu gabe festibala egingo dute azaroaren 8tik 30era, Getxon

Estibaliz Robles Estitxu, Maite Idirin eta Lurdes Iriondori omenaldia egingo zaie aurtengo edizioan. Euskal kultur Erakundeak Getxoko hainbat eragilerekin elkarlanean, Iparra galdu gabe diziplina anitzeko festibala antolatu du Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko hainbat artistaren partehartzearekin. Antolatzaileen arabera, “beste behin ere, gozatu ahal izango da hitzen bidezko kultura, euskara duen kultura, euskara bera eta errealitatearekin, hainbat […]

Read More… from Iparra galdu gabe festibala egingo dute azaroaren 8tik 30era, Getxon

Tafalla eta Baigorri herrien arteko kultur topaketak antolatu dituzte azaroaren 1ean eta 2an

Ruper Ordorika eta Joseba Sarrionandiaren Huntaz edo hartaz emanaldirako sarrerak eta larunbateko bazkarirako txartelak Basaizea.com webgunean daude eskuragarri jada. Muga gainetik topaketa antolatu dute Baigorrin azaroaren 1ean eta 2an, euskaraz eta euskal kulturaz gozatzeko eta inposatutako mugen gainetik elkartzeko espazioak sortzeko asmoz. Kultur topaketa hauen bidez, Tafalla eta Baigorri herrien arteko senidetzea ospatzen dute jai […]

Read More… from Tafalla eta Baigorri herrien arteko kultur topaketak antolatu dituzte azaroaren 1ean eta 2an

[Bideoa] Uztapide eta Xalbador, bi adiskide mugaz gaindi

Uztapide eta Xalbador. Bi adiskide mugaz gaindi liburua kaleratu du Pako Aristik Erein argitaletxearen eskutik eta Zestoa eta Urepeleko Udalen enkarguz. Liburu honen argitalpena Gipuzkoa eta Nafarroa Behereko herriak senidetzearen ostean dator. Akordioa azaroan sinatu zuten bi erakundeek, “Manuel Olaizola Urbieta ‘Uztapide’ eta Fernando Aire Etxart ‘Xalbador’ euskal kulturaren erreferentzia nagusi izanak eta biek zuten […]

Read More… from [Bideoa] Uztapide eta Xalbador, bi adiskide mugaz gaindi

Zineskola egitasmoa martxan da berriz ere Ipar Euskal Herrian

Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako lehen mailako eskolei kalitate handiko euskarazko animazio filmak eta laguntza pedagogiko egoki bat eskaintzeko asmoz antolatu dute euskarazko irudi heziketa dispositiboa. Euskal Kultur Erakundeak, Cinema & Cultures, Cinevasion, Zineuskadi, Ikas euskal pedagogia zerbitzua eta Hezkunde Nazionalaren laguntzarekin, Zineskola egitasmoa antolatu du, euskarazko animazio film interesgarriak euskara irakasleei eta lehen mailako […]

Read More… from Zineskola egitasmoa martxan da berriz ere Ipar Euskal Herrian